Kategoria: otegi
Arnaldo Otegi afirma que el avance del proceso democrático "depende de nosotros" Arnaldo Otegi reitera desde la cárcel los fundamentos de la resolución "Zutik Euskal Herria" aprobada por las bases de la izquierda abertzale y da por "absolutamente superado" el esquema de avanzar en el proceso democrático dependiendo de compromisos previos o de "la confianza en determinado gobierno". Sostiene que sólo se logrará avanzar "si somos capaces de generar las condiciones necesarias desde la movilización de la sociedad, la complicidad de la comunidad internacional y la materialización de gesto...
Uste sendoa eta konpromisoa Ezker abertzalean barne eztabaida sakona egin eta, aldi berean, abagune politiko garrantzitsuari erantzuteko ekimen zehatzak gauzatu ondoren, gure oinarri militanteak onetsitako ondorioak abian dira jada, helburu jakin batekin: gure herriak behar duen sakoneko aldaketara eramango gaituen prozesu demokratikoa sendotzeko erronkari laguntzea, mugimendu politikoen eta herri dinamiken bitartez. “Zutik Euskal Herria” ebazpenean jasotako gogoetek argi eta garbi azaltzen dituzte murgildurik gauden parametro politiko eta sozialak. Horrela, frankismoaren irt...
Arnaldorekin solasean ibiltzea beti da ohorea!! BARtulun egon zen Urriaren 13ko sarekada baino lehenago eta kafe luze bat hartu genuen!! Patxarana ere nola ez!! Estatu faxistak ixilarazi nahi duenez, BARtulun hitza emango diogu!! tulu.
Azken egunetan oilo-ipurdia izan degu BARtulu-n. Gazte mugimenduaren kontrako operazioan atxilotutako lagunak Espainiar estatuaren mekanismo errepresiboaren erdi erdian aurkitzen direlako. Torturaren bidean, manipulazio informazioaren zurrunbiloan, (in)justizia interesatu espainiarraren hatzaparretan, finean, besterik egiten ez dakien estatuaren eskuetan; aurrera begiratze hutsak beldurtzen duen estatuaren esku. Nahiz eta sufrikari ugari jasan ditugun BARtulu-n ere, aurrera begiratzeko garaia dela iruditzen zaigu. Ezker Abertzaleak kalean jarri duen txostenarekin bat egiten dugu eta ...
Absurduen absurdua, zentzugabekerien zentzugabekeria beteko da bihar. Ibarretxe, Lopez, Ares, Otegi, Dañobeitia, Petrikorena, Barrena eta Etxeberria epailearen aurrean eseri beharko dira. Zer eta hitz egiteagatik. Elkarrizketa bat edukitzeagatik.Hitz egitea delitu bada, delitugile berritsua naiz ni. Gizakiok dugun armarik eraginkorrena, hitza, isilarazi nahi badute, ez naute mututuko. Hitza da baliorik gorenena. Eta gatazkaren konponbiderako bide bakarra. Elkarrizketa haiek ez zuten guztion ametsa ekarri, bakea. Baina ezin da etsi. Ezin da mututu. Ezin da isildu. Ezin da geldirik egon. Hitz...
Otegi espetxeratuko dutela usten al duzue? Zein da zuen iritzia honi guztiari buruz.
"Ekimen terrorista bultzatzeagatik" 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Otegiri Espainiako Auzitegi Nazionalak Jesus Santos fiskalak eskatu bezala. Jose Miguel Beñaran 'Argala'-ren hilketaren 25. urteurreneko ekitaldian «parte hartze hutsa», hizlari gisa «nabarmendu izana» eta hitzaldian erabilitako «hizkuntza bikoitza» aski ziren Santosen arabera, Otegik ETAren helburuen aldeko «ekarpen morala» egin zuela ondorioztatzeko.
ETA-ren su etenak Otegiri buruzko erabakian zeregina izan duela uste da
Otegiri buruzko erabakia hartzeko Grande Marlaska epaileak ETAk su-eten iraunkorra eman izana kontuan hartu duela iritzi dio Miguel Sanz Nafarroako presidenteak; areago, Batasuneko buruzagiari bermea ordainduta aske irtetzeko aukera ematea horren ondorio izan dela iradoki du. "Su-etenaren ondorio den kointura politikoa aintzat hartu den baldintza izan da, eta ez litzateke aintzat hartu behar", azpimarratu du.
Otegi espetxean dela eta "prozesuaren zimenduaren sendotasunari" buruzko zalantzak sortu dizkiela esan du Rafa Diezek Nahiz eta 250.000 euroko bermea ordainduta aske irtetzeko aukera eman, Fernand Grande Marlaska epaileak Arnaldo Otegiri buruz hartutako erabakia larria iruditzen zaio Rafa Diez LABeko idazkari nagusiari; areago, ETAk su-eten iraunkorra eman ondoren. Halako neurriak eta konponbide prozesu bat ez direla bateragarriak ohartarazi du Diezek. [Jarraitu]