Otegi espetxean
"Ekimen terrorista bultzatzeagatik" 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Otegiri Espainiako Auzitegi Nazionalak Jesus Santos fiskalak eskatu bezala. Jose Miguel Beñaran 'Argala'-ren hilketaren 25. urteurreneko ekitaldian «parte hartze hutsa», hizlari gisa «nabarmendu izana» eta hitzaldian erabilitako «hizkuntza bikoitza» aski ziren Santosen arabera, Otegik ETAren helburuen aldeko «ekarpen morala» egin zuela ondorioztatzeko.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2006-05-01 20:07 #1
Aupa, Kakalardo! Uste duzue albiste horren izenburua zuzena dela? Hori irakurrita pentsa liteke Otegi espetxean dagoela, eta ez da horrela. Beste gauza bat litzateke esatea “Otegi berriz zigortua”.<br />
Utzi iruzkina: