Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak."ETAren amaiera" lortzeko erabakimena duela esan du, eta bakea lortzeko bidean "ahal den guztiaz hitz egiteko" prest dagoela.
Batasunaren legez kanpoko egoera elkarrizketak ez abiatzeko argudio gisa ematea "aitzakia" baino ez dela nabarmendu du Permachek, eta PSOEko buruzagiei oroitarazi die Batasunak haiekin elkarrizketak izan dituela. Areago, Zapatero Espainiako Gobernuburuak ETArekin harremanetan hasteko asmoa agertu duela erantsi du, eta erakunde hori ez dela legala.
Arnaldo Otegik dio: José Luis Rodríguez Zapaterok, ETArekin hitz egiteko borondatea azaldu duela.Horrekin batera ,Batasunak bere burua erasotuta ikusten du prozesua atzeratzeko helburuarekin.
Ba al zenekiten Otegiren urte beteko zigorra bete beharra , bertan behera gelditu dela? Ba Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Arnaldo Otegiri Auzitegi Goren espainolak «erregea iraintzeagatik» jarritako urtebeteko kartzela-zigorra bete beharra. Erabakiak hiru urteko balioa du eta epe horretan deliturik ez egitea da ezarri dion baldintza. Zer iruditzen zaizue hartu duten erabaki hau????
Kaixo irakurleok! Ba al zenekiten Madrilen gaur egin duten epaiketan, Eugenio Etxebestek (ETAko buruzagi ohiak) ukatu egin duela KASek ETArekin lotura duela? Abokatuak galdera dexente egin dizkio eta Etxebestek ETAren bilakaeraren berri eman du.Bera 1974an egin zen ETAko kide eta ETA garai haietan KASeko kide izan zela onartu du.Baina gaur egungo ETA militarrak ez duela inolako loturarik zihurtatu du.
Espainiako Gobernua eta PSOE ETAren su-etenaren egiaztatzeari begira jarrita badaude ere, prozesuaren denborak markatu nahian, eta EAJk bakea eta normalizazio politikoa bereiztearen alde egin arren, dagoeneko estatus politikoari buruzko eztabaida pil-pilean dago. Espainiako gobernuburu Zapaterok Barne Ministerioaren hirugarren txostena jaso du. Perez Rubalcaba ministroak oinarri sendoak daudela esan du, Sarkozy ministro frantziarrarekin bildu ondoren. Su-etenari buruz Espainiako Kongresuan Zapaterok egin nahi duen eztabaida atzeratu beharra du, ziurrenik Kataluniako Estatutuari buruzko erre...
KAS ETAren baitakoa edo haren menpekoa zela guztiz ukatu du Jose Luis Alvarez Santacristina ETAko buruzagi ohi presoak. "Kontrakoari esaten duena edo ezjakina da, edo borondate txarrez ari da", azpimarratu du, eta ETA politiko-militarraren "porrotaren" ondoren arlo militarrean bakarrik aritzea erabaki zutela erantsi du. 18/98 auziko epaiketaren gaurko saioan egin ditu adierazpen horiek Alvarez Santacristinak. Gaurko saioan bera izan da deklaratzen lehena, Fiskaltzak deituta.
Noiz eta nola izan zenuen ETAren su-etenaren berri? Komunikabideetan agertu aurretik. Ordurako hitz egin nuen alderdi guztietako bozeramaileekin, baita Zapaterorekin ere. Ez genekien nola izango zen agiria, baina albistegietan agertu baino lehenago komentatu genuen gure artean. Su-etena mugarri bat da Euskal Herriko egoera politikoan? Uste dut aukera itzela dela, batetik bakea itzulezina egiteko, eta bestetik normalizazio politikoaren inguruan akordioren bat lortzeko. Are gehiago, alderdi guztiekin eta Zapaterorekin hitz egin ostean, nire ondorioa da denok irabazten dugula, inork ez duel...
ETAren su-etenak ez du bizkartzainen zerbitzuan eragingo uda igaro arte, gutxienez.
Otegi espetxeratuko dutela usten al duzue? Zein da zuen iritzia honi guztiari buruz.
Sekulako lana egiten ari zarete, baita jaiegunetan ere. Zorionak!