kakalardo

Bost alderdik, zazpi sindikatuk eta 45 gizarte eragilek gatazkaren konponbidearen aldeko antolatu duten manifestazioa arratsaldeko bost eta erdietan abiatuko da Bilboko Aita Donostia plazatik. Deialdiak abertzaleen artean adostasun zabala lortu duen arren, EAJk uko egin dio han izateari. Jeltzaleen gazte eraunde EGIk, ordea, manifestaziora joateko deia egin du.


Irakurri badituzue gure albisteak, zer uste duzue guzti honetaz?Eraginik izan al du zuentzat Otegik?Eta su etenari buruz zer deritzozue? Zuen erantzunaren zain gelditzen gara


Otegiri buruzko erabakia hartzeko Grande Marlaska epaileak ETAk su-eten iraunkorra eman izana kontuan hartu duela iritzi dio Miguel Sanz Nafarroako presidenteak; areago, Batasuneko buruzagiari bermea ordainduta aske irtetzeko aukera ematea horren ondorio izan dela iradoki du. "Su-etenaren ondorio den kointura politikoa aintzat hartu den baldintza izan da, eta ez litzateke aintzat hartu behar", azpimarratu du.    


Otegi espetxean dela eta "prozesuaren zimenduaren sendotasunari" buruzko zalantzak sortu dizkiela esan du Rafa Diezek   Nahiz eta 250.000 euroko bermea ordainduta aske irtetzeko aukera eman, Fernand Grande Marlaska epaileak Arnaldo Otegiri buruz hartutako erabakia larria iruditzen zaio Rafa Diez LABeko idazkari nagusiari; areago, ETAk su-eten iraunkorra eman ondoren. Halako neurriak eta konponbide prozesu bat ez direla bateragarriak ohartarazi du Diezek. [Jarraitu]


Alderdien mahaia osatzeko orain arte egiten ari zen lana areagotu egin behar dela uste du Batasuneko mahaikide Pernando Barrenak, presarik gabe baina etenik gabe


AVT Espainiako biktimen elkarteak, Ermuko Foroak eta Covitek, beste zortzi biktima elkarterekin batera, ETAren su-etenaren inguruko komunikatu bateratua kaleratu zuten atzo. Adierazpen horretan, ETAren su-etena «terrorismoaren amaiera ekar dezakeen prozesuaren abiapuntua» izan daitekeela aitortu dute, baldin eta Espainiako Gobernuak «asmatzen baldin badu» egin beharreko politikan. Horretarako, PPrekin ados jarrita jokatzea ezinbestekoa dela uste dute.


Bere Gobernuak ETAren su-etenaren benetakotasuna egiaztatzeko behar adina bitarteko dituela ziurtatu du gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak; areago, su-etena egiaztatuz gero, Espainiako Kongresuan agerraldia uda baino lehen egingo duela jakinarazi du


Su etena

kakalardo 1456150162823 kakalardo | 2006-03-23 12:39

Gaur gauerditik aurrera (martxoaren 24ko 00:00tik) su-eten iraunkorra abiatuko du ETAk. Erakunde armatuaren iduriko, “prozesu demokratiko bat” eraman behar da aurrera Euskal Herrian, eta prozesu hori bultzatzea litzateke “ekintza armatuen etenaldi iraunkorraren” helburua. Prozesu hori amaitzeko etorkizunari buruzko “hitza eta erabakia” euskal herritarrek behar dutela nabarmendu du ETAk.


Lehen mezua (ETA)

kakalardo 1456150162823 kakalardo | 2006-03-23 12:20

Hauxe da lehenengo mezua blog honetan idazten duguna. Blog honetan ETA ri buruz jarraipen bat egingo dugu, zuek guztiak informatzeko egiten ari den bidea eta aldaketak. Egunero berri ezberdinak jaso ahal izango dituzue blog honetan , interesgarriak izango direla zihurtatzen dizuegu. Blog honetako gai posibleak hauek dira: ETAren eguneroko jarraipena ETAk egiten dituen abisuak Ingurukoek diotenak ETAri buruz. Espero gustoko izango duzuela  eta entretenituko zaretela.Beste orrialde batzuk gogoko ditugu.Interesatzen bazaizkizue sartu heemen beheko hitzean. Hitz beste