KAS ETAren baitakoa zela ukatu du Alvarez Santacristinak

kakalardo 1456150162823 kakalardo | 2006-05-09 22:05

KAS ETAren baitakoa edo haren menpekoa zela guztiz ukatu du Jose Luis Alvarez Santacristina ETAko buruzagi ohi presoak. "Kontrakoari esaten duena edo ezjakina da, edo borondate txarrez ari da", azpimarratu du, eta ETA politiko-militarraren "porrotaren" ondoren arlo militarrean bakarrik aritzea erabaki zutela erantsi du. 18/98 auziko epaiketaren gaurko saioan egin ditu adierazpen horiek Alvarez Santacristinak. Gaurko saioan bera izan da deklaratzen lehena, Fiskaltzak deituta.


Utzi iruzkina: