Gaurko sarreran, euskal kulturaz baliatuko gara, torturari buruz aritzeko. Izan ere, euskal herriak torturaren gaineko kontzientzia baduela islatzen du Pantxoa eta Peio musika taldearen “Itziarren semea” abestiak. Abestiak ondokoa dio: Itziarren semeak ez du laguna salatzen... Eta zakurren aurrean tinko ta ixilik egoiten... Itziarren semea: hori duk mutila! nihor salatu baino nahiago du hila harro egon liteke Maji neskatila, espetxetik jali ta joanen zaio bila! Maji neskatila, hori dun mutila! Nihor salatu baino nahiago du hila! - Haurra zer egin haute holan egertzeko? - Am...


Aurtengo Otsailaren 28an, J.Saez Gizarte Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleoi etorri zitzaigun, Leioako EHUko irakasle-eskolara, Gizarte Hezkuntzaren historia eta garapenari buruzko hitzaldi bat ematera. Hitzaldian zehar, hainbat kontzeptu eta ideia landu zituen baina, batez ere, ideia nagusiak honakoak direla esan dezakegu: Gizarte Hezkuntza, lehenik eta behin,  praktika sozio-hezitzailea da, hainbat agentek aurrera daramatena biztanleria zerbitzatzeko. Bigarrenez, Gizarte Hezkuntza titulazio bat da, unibertsitatean jasotzen dena. Hala ere, honen inguruan aipatu beharra daukagu g...


Goazen Etxalarrera! Apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. Sukaldaritza eta masaje tailerrak, kantu gaua, mendi bueltak, herritarrekin solasaldiak eta mila bizipen izango dira Etxalarren. Iaz 50 mintzalagun joan ziren Etxalarrera, eta poz pozik itzuli ziren denak. Asko berriz joateko gogoz geratu ziren… eta oraintxe daukate aukera! Ostiral arratsaldean heldu eta igande bazkalostera arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak… guztia, 80€-ren truke. Izen ematea mar...


Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Zorionak eta urte berri on guztioi! 24 | 12 | 2013 Mintzakide talde gehienak oporrak edo atseden txiki bat hartu duten bitartean, guk lanean jarraitzen dugu.Alde batetik, taldekatze lanetan, gure helburua urtarrilaren 24an lagun eta talde guztiak martxan izatea da.Eta beste aldetik, dakizuen bezala Crowdfunding kanpaina irekia dugu euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin. Mintzakide egitasmoaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, diru bilketa kanpaina abian jarri genuen orain dela pare bat aste. 28 egun geratzen dira helburua lortzeko, bestela dena bertan behera geratuko da, ez utzi mesed...



Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu.   Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez.  Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF.     KANPAI...


Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...


           Liburu honetan,Pakistanen egunetik gauera fabriketan lan egiten duten umeak azaltzen dira.Fatima da protagonista eta bera hasten da historioa kontatzen.Oso bizitza gogorra daramate hango umeak, haien gurasoek zergak ordaindu ahal izateko haien umeak fabriketara lan egitera bidaltzen dituzte. Geroago, Iqbal azaltzen da.Mutikoa oso argia zen eta beti handik ateratzeko moduan pentsatzen zuen. Azkenean, handik ateratzea lortzen du eta kalean dagoen bitartean gertaera batzuk gertatzen zaizkio...


Murugarren

Alberto Ibiltarixanak | 2013-04-21 00:00

Asteburuan Lizarra inguruan ibili gara. Aspaldiko partez, familia osoa izan gara eta poztekoa da. Ostiralean Lizarran zehar buelta bat eman ondoren Murugarren herri txiki eta politean dagoen Baquedano etxean hartu dugu ostatu. Etxea oso polita eta lasaia da eta oso gustura egon gara bertan. Larunbatean Urederra ibaiaren iturburura joan gara. Ibilbide osoan ura gainezka eta zuhaitzak ugari. Garai honetan ur asko dago eta indartsu jaisten da, murmurioak belarria zulatzeraino. Udaberria bizi-bizi ikus daiteke han inguru guztia berdez margotuta baitago. Ingurua zoragarria da eta merezi du benet...


Badirudi azkenean, bai bertakoak eta baita guk ere, grina berarekin hainbeste desiratutako udaberriaren etorreraren berri eman duten lehengo trazak iritsi direla. Azkar baino motelago, baina hala ere etengabe, elurra urtzearekin batera soro eta mendietako kolore zuriak ezabatu eta tonu berdeez ordezkatu egin dira poliki-poliki. Berri onak dira nahitaez, kale giroan gehiago murgiltzen hasi ahalko garelako. Zazpiki honetako ostegunean Konde jauna Txekiako hiriburua den Pragara abiatu zen. Nerearen etorrera zela eta bikoteak egun batzuk elkarrekin egoteko aprobetxatuko dute. Bejon deiela! Pri...


Egutegia eskura? URRIAK 7, guretzat U 7! Ixa handi bat egitera gonbidatzen zaituztet...zein den plana?AFIGES elkarteak "Baikor pentsatu nahi duzu?" sentsibilizazio kanpainaren barne eta Why Not? fundazioak 5 MILIA BURU OSASUNAREN ALDE I. Lasterketa Solidarioa antolatu dute buruko gaixotasunaren inguruan dauden beldur eta aurreiritziei aurre egin eta eritasuna duten pertsonen eta senideen kolektiboa gizartean ikusarazteko asmoz. U 7-an, nahiz korrika, nahiz animatzeko, gerturatu Donostiara eta parte hartu...beranduegi baino lehen, irribarre alai baten lekuko izatea gauza ederra baita! PO...


Ametsak dantzekin konparatu ditzakegu goxo-goxo eramaten gaituzte mundu eder batetara edo bat-batean bikote trakets bat bailitzan zapaldu, min hartu eta esnatu egiten gaituzte. Hala ere, nik dantza ederrak direla pentsatu nahi dut, nahiz eta batzuetan kanta honek dioen bezala maitasunaren amaierara ematen gaituzten. Kontaezinak dira nik kantu eder hau entzuten lo hartu nituen aldiak, baina bere edertasuna ukaezina da. Hori dela eta gaur bi bertsio zuentzat, zuena aukeratu dezazuen. Betikoa eta nere txikitako ametsak bermatzen zituena: Gaur Donostian entzun dezakegun Madeleine Peyrou...


Gaur txupinak gorriz beteko ditu herri askotako kaleak. Nik ere gorri kolorea ezarriren dut "La Habitación Roja" talde bikainarekin. Gure burukomin aunitz ausardia eta egia faltak eragiten ditu. "Gezurrak hanka motza du"; gezurra eta ausardia falta askotan eskutik hartuta joaten dira. Maite dugunak beti merezi du jarrera zintzoa eta momentua ORAIN bada ez da bidezkoa denboran luzatzea. Burukominaren kontra? Jaurti ezazu BARKAMENAREN, AUSARDIAREN, EGIAREN...ZINTZOTASUNAREN txupina!Gora San Fermin!!! Masai


Badira hitzik behar ez duten elkarrizketak; mezu maitagarriak, bortitzak, azalekoak...elkarri igortzeko. Hor ditugu, begiraden jokoa, denbora tartea, muxuak, irrifarrak, armen sua...edo bi musika-tresna: kitarra eta pianoa.Norbanakoarengan sabeleko minak eragiten dituen bat ere ere bai: sentimenduen eta arrazoiaren artekoa. Zein garrantzitsua den batak bestea zapalduko ez duen armonia lortzea!Masai


ARANJUEZKO KONTZERTUA: Pertsonengan sortzen diren gehiegizko beldur, gorroto, tristezia edo zoriontasuna arintzeko.OREKA, hitzak berak, zihur nago balantzako platera lurreraino bultzatuko lukela. Hain xume dirudien arren pisu handikoa baita, eta plateraren beste aldean beldurra, gorrotoa, tristezia eta zoriontasunaren nahasturak neurrikoa izan beharko luke, orekaren desoreka arintzeko. Joaquín Rodrigo-k idatzitako obra honek "magnolien lurrina, txorien kantua eta iturri-zorrotadak" bildu nahi zituen. Miles Davis handiak ere bertsionatu zuen eta honen arabera:"Melodia hori hain da indartsua,...


HIRUGARREN KAPITULUAN... Rosek Jack gehio ez ikustea erabikitzen du, bere amak debekatu diolako. Rosen familia dirurik eza daude, orduan diru asko duen batekin ezkontzea hoberena izango litzateke eta horregatik, Rose senargaia dauka. Baina Jack, Rosengandik gustatuta dago, orduan asko esfortzatuko da.


LABURPENA: Rose deitutako emakumea berrietan Titanic-an berari oparitutako bitxia ikusten du, beraz, bidai bat egiten du ikertzaileengana. Bertan, ikertzaileei, azaltzen die Titanic-an bizi izan zituen bizipenak: Rose eta bere senargaia Titanic-an sartzen dira bidai bat egiteko New-York-era. Rose bere bizitza gorroto du eta oso rebeldea da. Beste aldetik, Jack deitzen den mutil probe batek, Poker-an irabazi zituen pasabideekin Titanic-an ere sartzen da. Jack margolari bikaina zen, eta bizitza alaitasunez bizi zuen. Jack eta Rose gau batean ezagutzen dute elkar. Rose bere bu...


HURRENGO KAPITULUA... Lehenengo begiradatik, Jack eta Rose maitemindu egin ziren. Jack afaltzera gonbidatu zuten, Rosen bizitza salbatzeagatik. Rosen familia kide batzuei asko gustatu zitzaien Jack. Baina beste batzuek gorroto egin zuten. Adibidez, Rosen senargaia. Rose eta Jack ezkutuan ikusten hasi ziren; inork ez baitzuen haien harremana baimentzen. Rose bere bizitzaren une berezienak Jack-en ondoan bizi egin zituen.  


FILMA: Artikulu hau 1997ko filmari buruzkoa da; Gainontzeko Titanic filmeei gaitzat duena beste hau da. Titanic 1997ko James Cameronek zuzendu eta ekoiztutako film erromantikoa da, RMS Titanic itsasontziaren urperatzean oinarrituta. ARGUMENTUA: Jack Dawson (Leonardo DiCaprio) eta Rose DeWitt Bukater (Kate Winslet) klase ezberdin bitako kideek elkar maitemintzen dute, RMS Titanic itsasontziaren 1912ko irikiera-bidaian. Pertsonai nagusiak fikziozkoak badira ere badaude pertsonai historioak, tartean Rose kontalari zaharrarena, Gloria Stuartek, antze...


Stokmarknes-Svolvaer

3
Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-19 17:30

Atzo esan bezala Stokmarknes herrian gaude. Goizean jaiki eta eskiatzera goaz. Eguraldi ederra dugu eta Storheia, hemengo mendi handiena, igotzea pentsatu dugu. Ez da oso altua, baina itsasertzetik irten eta 600 metro igoko ditugu gailurrera. Eski pistetan zehar egin dugu lehen partea eta gero, pinudian zehar, aldapa gogorra igo dugu lehen leporaino. Hemengo ikuspegia zoragarria da: itsasoa behean, zerua goian eta tartean elurra eta gu, puff...! Lepora igo ondoren, badirudi berehala iritsiko garela gailurrera, baina berriz ere mendian ilusio optikoak eta iristeko gogoak okertzen gaitu. Be...


Larunbatean lasai hartu dugu eguna. Goizean, gosaldu ondoren, batzuk eskiatzen eta besteak furgoan joan gara Kirunatik Jukkasjärvi herrira. Ezaguna da Ice Hotel edo izotzezko hotelagatik eta turista asko joaten da bertara hotela ezagutzera. Izotzezko blokeekin egiten dute urtero eta munduko eskultore askok parte hartzen du hotelaren eraikuntzan. Aurten Jose Pablo Arriaga eskultore markinarra ere hautatua izan da.   Gu ez gara hotelera sartu. Sarrera garestia iruditu zaigu eta kanpotik ibili gara eta samien herri polit hau ezagutzeko hartu dugu goiza. Banakako etxez osatua dago her...


Arratsaldean Kirunan

10
Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-10 21:07

Goizean egun ederrarekin esnatu eta samien museoa ikustera joan gara. Samiak aspalditik bizi dira Laponian eta hizkuntza eta kultura propioa daukate. Museoa interesgarria da eta oso gustura egon gara bertan. Hokkmokk herrian elur asko dago eta bart gehiago egin du. Kaleak eta etxeak zuri-zuri zeuden goizean eta jende gutxi zebilen kaletik. Emakume nagusiek trineo moduko batzuk eramaten dituzte bastoi bezala, labanduta ez jausteko. Bidean elur oreinak ikusi ditugu errepidea gurutzatzen. Hauek ere nahiago dute errepidetik ibili elur asko dagoenean. Kirunara iritsi eta erosketak egitera joan...


Laponia

11
Alberto Ibiltarixanak | 2012-02-29 09:53

Iritsi da eguna. Bihar ateratzen gara Laponia aldera. Lehen ere izana naiz lurralde honetan. Orain dela lau urte joan nintzen lehen aldiz eta orduan sortu nuen bloga. Orduko ibiliak zortzi egun iraun zuen baina orain hiru aldiz gehiago iraungo du.De Laponia 2008 Samiak bizi diren lurraldea da Laponia. Oraingo honetan ez goaz Laponiara bakarrik. Lehen astean Vasaloppet eski proba famatua ateratzen den tokira goaz. Ezin izango dugu 90 Km.ko proban parte hartu, horretarako askoz lehenago eman behar izaten da izena. Beraz, aurten ikusi egingo dugu eta hurrengo egunean aterako gara ibilbidea egi...


Azken iruzkinak