ITZIARREN SEMEA

tortura 1456153132407 Beraien esku dago nire bizitza! | 2014-04-10 20:32
1

Gaurko sarreran, euskal kulturaz baliatuko gara, torturari buruz aritzeko. Izan ere, euskal herriak torturaren gaineko kontzientzia baduela islatzen du Pantxoa eta Peio musika taldearen “Itziarren semea” abestiak.

Abestiak ondokoa dio:

Itziarren semeak
ez du laguna salatzen...
Eta zakurren aurrean
tinko ta ixilik egoiten...

Itziarren semea: hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maji neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!

- Haurra zer egin haute holan egertzeko?
- Ama, jo egin naute mintza arazteko
- Izenik eman al duk? Esan zak egia!
- Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia!
- Jali haiz garbia?
- Bai ama, egia!
Ta amak eskeini zion klabelin gorria.

Itziarren semea: hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maji neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!

Zazpi gizon nituen joka inguruan
Makilaz hartu naute ostikoz lurrean.
Bainan nik ez dut eman
lagunen izenik!
ta hantxe galditu dira
fitsik jakin barik!

Lau aldiz sartu naute urean burua
zangotik euki naute zintzilikatua
bainan nik ez dut eman lagunen izenik,
Ta hantxen gelditu dira filxik jakin barik!
Zangotik zintzilik, ni beti ixilik!
Ta hantxen gelditu dira fitxik jakin barik!

Itziarren semea: hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maji neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!

Izerdia ta odola burutik behera
ezpainak urratu ta azazkalak atera
Bainan nik ez dut eman lagunen izenik,
ta hantxen gelditu dira fitxik jakin barik!
odolez beterik, ni beti ixilik!
Ta hantxen gelditu dira fitxik jakin barik!

Itziarren semea: hori duk mutila!
nihor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila!
Maji neskatila, hori dun mutila!
Nihor salatu baino nahiago du hila!

Itziarren semeak
ez du laguna salatzen
Eta zakurren aurrean
tinko ta ixilik egoiten.
Espetxerat igorri dute,
Amak ez du ezagutu
Ta Majik, pulliki pulliki,
Eman dioska bi musu.

Peio Ospital eta Pantxoa Carrere

Abesti honek, Itziarren semea den mutil baten istorioa kontatzen du. Itziarren semea tortura jasaten du zakurren (poliziaren) eskutik, informazioa lortzeko eta bere lagun bat salatzeko. Dena dela, Itziarren semeak hainbat alditan torturatua izan arren (zazpi gizon joka, zangotik zintzilikatua, burua uretan sartzea, makilaz jotzea…), izenik ez du esaten. Azkenean, Itziarren semea espetxeratzen dute.

Ildo berean,abestiak Andoni Arrizabalaga Basterretxea ondarroarrari egiten dio erreferentzia, Argia (1977) aldizkarian egindako elkarrizketa batean irakurri dezakegun bezala. Arrizabalga atxilotu egin zuten pintaketa batzuk egiten ari zenean eta hiru egunez torturatu egin zuten Bilboko kuartelean.

Dena dela, Argia (1977) aldizkarian agertzen denaren arabera, kantuan azaltzen diren torturak, Arrizabalaga bigarren aldiz atxilotu zutenean jazo ziren. 1968an atxilotu zuten bigarrenez  eta zortzi egunez torturatu zuten, lehenbizi Ondarroan, gero Zarautzen eta, azkenik, Donostiako Guardia Zibilaren kuartelean, non beste hamalau egun pasa zituen.

Zuen ineteresekoa izango delakoan, Argia aldizkarian itziarren semearen inguruan agertzen den elkarrizketa uzten dizuegu, bai eta abestia ere:

                Argia, Joseba Sarrionandia (1977). Elkarrizketa. Itziarren semea askatua. 739, 2014ko apirilaren 10ean berreskuratua, http://www.argia.com/argia-astekaria/739/itziarren-semea-askatua

                Abestiaren link-a: http://www.youtube.com/watch?v=UPCU-bDmGhU

Entzunda al zeneukaten abestia? Entzunda izanez gero, bazenekiten zein zen abestiaren istorioa edo zentzua?

Edurne

Edurne 2014-05-06 11:19 #1

<p>Kaixo! Ondarrutarra naiz eta oso ondo jakin dut betidanik kantua eta kantuak izkutatzen zuen istorioa. Oso egunekoa da kontu hau, batez ere orain Andoni Arrizabalagaren senideak Argentinako epaitegietan dabiltzalako justizia eske, beraien anaia Espainiako Diktadura Frankistaren biktima bezala aitorzeko. Oso ondo ekarria bai kantua ta bai lotura! Lan ona!</p>


Utzi iruzkina: