Aurreko sarreran bezalaxe, gaurkoan ere abesti baten bidez landuko dugu torturaren gaia. Kasu honetan, Pablo Hasél-en abesti bat erabiliko dugu, ”El reino de los torturadores” izenburua daukana. Pablo Hasél , 1988an Léridan jaiotako mutila da, bere ideologia komunistan oinarrituta, bidegabekeriak transmititu nahi dituena. Abesti honen izenburuak esaten duen bezala, torturatzaileen erreinuan bizi gara Hasélen ustetan eta, berarentzat, torturatzaileak poliziak dira. Espainian Frankoren diktaduraren garaitik hona egon diren hilketak eta tortur...
Gaurko sarreran, euskal kulturaz baliatuko gara, torturari buruz aritzeko. Izan ere, euskal herriak torturaren gaineko kontzientzia baduela islatzen du Pantxoa eta Peio musika taldearen “Itziarren semea” abestiak. Abestiak ondokoa dio: Itziarren semeak ez du laguna salatzen... Eta zakurren aurrean tinko ta ixilik egoiten... Itziarren semea: hori duk mutila! nihor salatu baino nahiago du hila harro egon liteke Maji neskatila, espetxetik jali ta joanen zaio bila! Maji neskatila, hori dun mutila! Nihor salatu baino nahiago du hila! - Haurra zer egin haute holan egertzeko? - Am...
Gaurko sarrera honetan, zuen eskaerei erantzuteko, Euskal Herrian emandako kasu erreal baten adibidea jarriko dizuegu. 2001eko irailaren 6an, Guardia Zibilak Gasteizeko Unai Romano Igartua gaztea atxilotu egin zuen ETA banda armatuaren ustezko kolaborazioagatik. Bost egunen buruan, hau da, irailaren 11ra arte, Romano bakartua egon zen Guardia Zibilen eskuetan. 2008an, Romanok bere kasua Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegira darama, espainiar eskabide judizialetan bere kasua artxibatzeagatik eta amaitutzat jotzeagatik, Kaoesenlared webguneak eta GARA aldizkariak adierazten...
Goizeko zazpiak dira, iratzargailuak esnatu egiten gaitu gure abesti gogokoenarekin. Altxatu, prestatu, eta lanera goaz. Lanerako bidean, astia nahikoa daukagu gogoko ditugun beste hainbat abesti entzuteko. Lanetik atera bezain pronto, berriz ere musika jartzen diogu geure buruari, erlaxazio momentu hori izateko, gure gauzetan pentsatzeko, hausnartzeko… baina, zer irudituko litzaizueke abesti bat, gogoko izan arren, orduen eta orduan buruan, etengabe, entzungo bazenute? Guantanamon, esate baterako, presoengandik informazioa lortzeko honako metodo hau erabiltzen dute, non aurikularr...
Gaurko sarrera honetan, diktaduretan jasotako tortura kasuez arituko gara; Alemania nazian (1933.1945) emandakoez, hain zuzen ere. Denok entzunda daukagu Hitlerrek tortura metodo anitz erabili zituela eta izugarrizko sarraskiak egin zituela judutarrekin amaitzeko. Izan ere, Hitlerrek arraza-purutasuna bermatu nahi izan zuen, “arianizazio” kontzeptua nazismoaren ikur bilakatuz. Arianizazioak arraza ariaren babesa onesten zuen edozein ezgaitasun fisiko, minoria etniko, disidente eta abar, baztertuz, honako hauek gizarte ordena berriarentzat arrisku bat baitziren. Haatik,...
1994ko urriaren 14an “Cadena perpetua” izeneko filma estreinatu egin zen, Estatu Batuetan. Hainbat sari irabazi zituen eta, oso famatua bilakatzeaz gain, honako film hau espresuki gomendatzen dizuegu, erlazio handia daukalako tortura den gure gaiarekin. Izan ere, kartzeletan isilpean geratzen diren hainbat tortura kasu ematen dira eta, honako hau, gaur egungo modernizazioaren porrotetariko bat daukagu. Honako hau adierazteko César Manzanos Bilbaok, soziologiako doktorea, GARA aldizkarian ateratako artikuluan (La tortura carcelaria como política de Estado) oinarr...
Aurtengo Otsailaren 28an, J.Saez Gizarte Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleoi etorri zitzaigun, Leioako EHUko irakasle-eskolara, Gizarte Hezkuntzaren historia eta garapenari buruzko hitzaldi bat ematera. Hitzaldian zehar, hainbat kontzeptu eta ideia landu zituen baina, batez ere, ideia nagusiak honakoak direla esan dezakegu: Gizarte Hezkuntza, lehenik eta behin, praktika sozio-hezitzailea da, hainbat agentek aurrera daramatena biztanleria zerbitzatzeko. Bigarrenez, Gizarte Hezkuntza titulazio bat da, unibertsitatean jasotzen dena. Hala ere, honen inguruan aipatu beharra daukagu g...
Giza Eskubideen sorrera historikoa, lehenengoko izakiak agertu zirenetik sortu zirela adierazi dezakegu. Honako hauek, noble edo boteretsuek burutzen zituzten jarduera abusatuak mugatzeko lege bat ez egotearen ondorioz sortu ziren. Jarduera horiek esklabo edo beste talde sozial batzuen haserrea eragiten zuten eta, ondorioz, honako hauek altxatu egin ziren pertsonen arteko tratuan berdintasuna bermatzeko. Gaur egun, Giza Eskubideak pertsonen, gobernuen eta talde etnik...
Torturari buruzko blog honi hasiera emateko, pasaden aurkezpenerako sarreran agertutako informazioa funtsezkoa da, oraingo honetan, existitzen diren tortura motak azalduko ditugulako. Gaiari hasiera emanez, hiru tortura mota ezberdin existitzen dira: fisikoa, psikikoa eta farmakologikoa. Motak hobeto ulertzeko jomugarekin, hauekiko azalpena emateaz gain, bakoitzaren adibide bat emango dizuegu. Tortura farmakologikotzat hurrengokoa daukagu: Tortura mota honetan medikamenduak erabiltzen dira pertsonengan mina eragiteko. Hala ere, gerta daiteke pertsona bat drogen munduan modu derrig...
Askatasuna, duintasuna, berdintasuna, besteekiko errespetua, diskriminaziorik ez egitea, tolerantzia, justizia, erantzukizuna… honako hauek elkarri lotutako Giza Eskubideen funtsezko balioak dira, zatiezinak eta elkarri estuki lotuta daudenak, besteen eskubideak norberaren ardura baita direlako ere. Gizakiok, historian zehar, Giza Eskubideak aztertu egin ditugu, auzi moralekin loturik daudelako edo auzi etikoak finkatzen dituztelako, hau da, ez da nahikoa gizabanakook bizitzea, baizik eta ondo bizitzea. Orain aipatu berri dugun bezala, Giza Eskubideak XVII-XIX. mende b...