Aurreko sarreran bezalaxe, gaurkoan ere abesti baten bidez landuko dugu torturaren gaia. Kasu honetan, Pablo Hasél-en abesti bat erabiliko dugu, ”El reino de los torturadores” izenburua daukana. Pablo Hasél , 1988an Léridan jaiotako mutila da, bere ideologia komunistan oinarrituta, bidegabekeriak transmititu  nahi dituena. Abesti honen izenburuak esaten duen bezala, torturatzaileen erreinuan bizi gara Hasélen ustetan eta, berarentzat, torturatzaileak poliziak dira. Espainian Frankoren diktaduraren garaitik hona egon diren hilketak eta tortur...