BIZITZA KENTZEKO LIZENTZIAREKIN

tortura 1456153132407 Beraien esku dago nire bizitza! | 2014-05-03 18:50

Aurreko sarreran bezalaxe, gaurkoan ere abesti baten bidez landuko dugu torturaren gaia. Kasu honetan, Pablo Hasél-en abesti bat erabiliko dugu, ”El reino de los torturadores” izenburua daukana.

Pablo Hasél , 1988an Léridan jaiotako mutila da, bere ideologia komunistan oinarrituta, bidegabekeriak transmititu  nahi dituena.

Abesti honen izenburuak esaten duen bezala, torturatzaileen erreinuan bizi gara Hasélen ustetan eta, berarentzat, torturatzaileak poliziak dira. Espainian Frankoren diktaduraren garaitik hona egon diren hilketak eta torturak nabarmentzen ditu abestian, horiei buruzko hausnarketa entzuleengan ernatuz.  Abestiak polizien jarduerak kritikatzen ditu eta,  torturari dagokionez, hainbat esaldi esaten ditu, hala nola, “cuantas mujeres vejaron sexualmente en comisaria solo por ser independentistas en Euskal Herria”, “cuantos torturados para firmar una confesión falsa, si eso te crees que aquí no pasa la televisión apaga”,  “con licencia para quitarte la vida,  porque cuando lo hacen nunca hay responsables”.

Esaldi horiek ikusi eta gero eta abestia entzun ondoren, Hasélek adierazitakoarekin ados gaude, batik bat, gure ustez, tortura, ikuspuntu instituzionaletik, Espainian hoberen ezkutatutako bidegabekeria delako; horregatik, ematen diren tortura kasu gehienak ez dira argitzen. Zentzu berean, Espainian ematen diren tortura kasu gehienak, “ustez” legea betearazi behar duten funtzionarioek burutzen dituzte (Hasélek abestian aipatzen duen moduan). “Ustez” esaten dugu, haien lanaren helburua ordena publikoa eta segurtasuna mantentzea delako eta haiek direlako justu helburu horiek hausten dituztenak. Hori dela eta, estatuarentzat lan egiten duten pertsonak direnez gehien bat tortura aurrera eramaten dutenak, haien jarduera torturatzaileak zigorgabe gelditzen dira, biztanleak erreprimitzeko estatuak erabiltzen duen teknika bat delako tortura.

Gainera Euskal Herrian begia jarriz gero, ikusi dezakegu nola segurtasuna mantentzearen arduradunak diren horiek haien botereaz aprobetxatzen diren pertsonak torturatzeko, horiek terroristak direla argudiatuz (Pablo Hasél: aquí a decir la verdad cabreados, lo llaman apología al terrorismo).

Horrenbestez, Espainiako estatuak bertako ordena publikoa eta segurtasuna mantentzeko erabiltzen dituen teknikak eta baliabideak ez dira egokiak gure ustez, jadanik adierazpen askatasunaren gainetik igarotzen ari delako, hori ere arriskuan jarriz.   

 Manuel Pérez Martinez, Camarada Arenas: "Democracia secuestrada"

 

 

 Abestia entzuteko link-a: http://www.youtube.com/watch?v=VS_qHnYRiMg

Wikiquote (2014). Pablo Hasél. http://es.wikiquote.org/wiki/Portada. Berreskuratua  http://es.wikiquote.org/wiki/Pablo_Has%C3%A9l (kontsulta: 2014/05/03)

 

 


Utzi iruzkina: