GLEICHSCHALTUNG

tortura 1456153132407 Beraien esku dago nire bizitza! | 2014-03-22 11:50
15

Gaurko sarrera honetan, diktaduretan jasotako tortura kasuez arituko gara; Alemania nazian (1933.1945) emandakoez, hain zuzen ere.

Denok entzunda daukagu Hitlerrek tortura metodo anitz erabili zituela eta izugarrizko sarraskiak egin zituela judutarrekin amaitzeko. Izan ere, Hitlerrek arraza-purutasuna bermatu nahi izan zuen, “arianizazio” kontzeptua nazismoaren ikur bilakatuz. Arianizazioak arraza ariaren babesa onesten zuen edozein ezgaitasun fisiko, minoria etniko, disidente eta abar, baztertuz, honako hauek gizarte ordena berriarentzat arrisku bat baitziren.

Haatik, garrantzi gehien hartu zuen arraza auzia, judutarren jazarpena izan zen.  Antisemitismo alemanaren kausak izan ziren, batik bat, nazio alemanari haien zoritxarren azalpen erraza eman  nahi izatea, judutarrei horren  erantzule eginez. Gainera, judutar batzuen aberastasun handiek, hauekiko biztanleriaren erremina sortzen zuten.

Gaiari jarraipena emanez, Fürher-ek hainbat esperimentu egiten zituen judutarrekin eta, horietako gehienak, torturarekin harreman handia izan zuten. Judutarren aurkako esperimentu horiek 2. Mundu Gerran zehar eraikitako kontzentrazio-esparruetan burutzen ziren (Alemania nazian 15.000 sarraski zentro eraiki zirela estimatzen da).

Nordhausengo kontzentrazio-esparrua

Alemania nazian egindako esperimentuengandik, bi  aipatuko ditugu: Lehenengoa “Altueraren erresistentzia” da. Honen helburua pertsonen erresistentzia oxigeno barik neurtzea zen; horretarako, atxilotua 68.000 metroko altitudearen presiopean jartzen zuten, eta biktima segundo bakan batzuk behar zituen hiltzeko. Bigarren esperimentua, presoen giharrak, hezurrak, tendoiak, besoak, hankak, etab. kentzean oinarritzen zen. Jarduera hau ia anestesia barik burutzen zen eta, kendutako gorputz atalak, beste presongan jartzen zituzten, birsorkuntza aztertzeko helburuarekin. Hala ere, bigarren esperimentu honen ondorioz pertsona asko hil arren, transplanteen arloan hainbat aurrerakuntza ekarri zituen.

Ildo berean, aipatutako esperimentuez gain,  Hitlerrek beste tortura metodo batzuk erabili zituen atxilotuen heriotza mingarria bermatzeko helburu bakarrarekin. Hala nola:

·  Jende askoren itotzeak: Pertsona asko elkartzen zituzten eta soka batekin edo alanbre batekin inguratze zituzten borobil forma bat sortuz. Ondoren, pertsona horiek uretara botatzen zituzten bertan itotzeko, ihesia ezinezkoa baitzen.

·  Gas kamerak: 500-700 preso sartzen zituzten kamara hauetan, 25 metro karratu neurtzen zituztenak, eta karbono monoxidoa erabiltzen zuten hilketarako.

·  Kamara elektrikoak: Presoak gela batean sartzen zituzten, gelako lurzorua elektrifikatuta egonez. Beraz, elektrokutaturik hiltzen ziren.

·  Bonbak edo suteak: Herri batera heltzean, gizonak torturatzen eta fusilatzen zituzten eta emakumeak, adinekoak, eta haurrak, sinagogetan, elizetan edo aletegietan sartzen zituzten eta sua ematen zieten.

Hau guztia esan ostean, iritzirik ba al daukazue Hitlerren diktaduran jasotako torturari buruz?

Omara

Omara 2014-03-22 13:42 #1

Egun on neskak!

Lantzen ari zaudeten gaia oso interesgarria eta gogorra aldi berean iruditzen zait. Sarrera guztietatik, igotako azken sarrera oso oso ona eta nire gustokoa izan da, gainera, bikain azalduta dago. Tortura metodo batzuk ezagutzen nituen, baina adibidez azaldu dituzuen bi esperimenduak ez nituen ezagutzen. Amaitzeko, aukeratu duzuen argazkia oso ondo irudikatzen duela momentu horretan bizi izan zuten egoera pensatzen dut.

Zorionak eman behar dizuet zuen blogagatik eta aukeratutako gaiagatik!

Ondo ibili,

Omara.

Amaia Eiguren

Amaia Eiguren 2014-03-22 18:58 #2

Kaixo!!!

Irakurrita bakarrik ileak puntan jarri zaizkit. Pertsona guzti horrek jasandako torturak sinesgarriak dira. Eta dena zertarako? raza aria deritzon hori lortzeko historian gertatu izan den aldi tristeetariko bat dudarik gabe Hitlerren genozidioa.

Zorionak aukeratu duzuen gaiarengatik oso interesgarria iruditzen zait eta aldi berean gogorra.

Ondo izan ;)

Amaia

Ibon Lopez de Letona

Ibon Lopez de Letona 2014-03-23 12:17 #3

Kaixo neskak!

Benetan hunkigarria iruditu zait idatzi duzuen azkenengo post hau, oraindik ere, ez dut ulertzen zelan izan daiteke gizakikok honelako ankerkeriak egitea.  Amaiari bezala, niri ere ileak puntan jarri zaizkit irakurtzean, eta are gehiago, argazkiarekin. Gai oso interesgarria iruditzen zait, eta oso ondo azaltzen duzuela uste dut.

Zorionak neskak!

Jon Maguregi Luzan

Jon Maguregi Luzan 2014-03-23 14:58 #4

Kaixo!

Azken publikazio honetan jorratu duzuen gaia oso interesgarria dela iruditu zait. Garai historiko honen inguruko datu asko ez dira eskola-liburuetan aipatzen eta eskertzekoa da blog batean gertakari hauek ezkutatu beharrean edonork irakurtzeko publiko egitea.

Informazio hau publiko egitearekin batera garai-historiko horretako irudiak txertatzeak blog honekiko interesa piztu dit, informazio baliagarri hau argazi horrekin irudikatzean garai horretako egoera nolakoa den ikusi dudalako.

Oso lan ona neskak! Post berriren zain!

Oihane Uranga

Oihane Uranga 2014-03-24 14:03 #5

Kaixo Neskak!

Hasi aurretik zorionak blogagatik eta animoak hautatu duzuen gai hau jorratzerakoan. Egun bizi dugun gizarte honetan uneoro entzuten baita zoritxarrezko Tortura hitza.

Argitalpenei buruz, azken hau oso gogorra egin zait, garai hartako egoera ulergaitz horretan gizarteak jasandago sarraskiak nolakoak izan ziren ohartu eta gogoraztea ez baita batere atsegina.

Zuen testua irakurtzen nindoala Pijama marradunaz jantzitako mutikoa edo "El niño con el pijama de rayas" liburua etorri zait burura zuek hautatutako tortura eta egoera oso egoki kontatzen duen eleberria baita.

Lan bikaina neskak, jarraitu horrela.

Julen Amor

Julen Amor 2014-03-24 17:13 #6

Kaixo!!

Irakurritako artikulua oso interesgarria iruditu zait. Banekien garai hartan zeuden tortura batzuk, baina beste batzuk ez nituen ezagutzen eta artikulu honen bitartez ezagutzeko aukera eman didazue. Aipatzekoa da, jarritako argazkia, oso ondo islatzen duela juduek bizi zuten egoera.

Zorionak Neskak!!

Irati

Irati 2014-03-25 11:59 #7

maite lopez

maite lopez 2014-03-25 12:00 #8

Aupa neskak!

Hasteko esatea egin duzuen lana bikaina izan dela uste dut, nahiz eta hautatutako gaia oso gogorra izan.

Beste aldetik, azken publikazio hau hunkigarria eta interesgarria iruditu zaidala esan behar da, jarritako informazioa , argazkian argi eta garbi islatzen delako garai horretan juduek pasatu behar izan zituzten torturak.

Lan ederra neskak!!!

Irati

Irati 2014-03-25 12:18 #9

irati

irati 2014-03-25 12:26 #10

Irati

Irati 2014-03-25 17:31 #11

Kaixo neskak!

Asko gustatu zait txertatu duzuen sarrera hau. Guztion intereserako gaia dela uste dut eta are gehiago emandako informazio zehatza. Banekien garai honetan Hitlerrek heriotz zigor ugarri ezarri zituela, baina batzuk ez nituen ezagutzen eta zuei esker horiek ezagutzeko aukera izan dut. Azkenik, aipatzekoa ere bada jarri duzuen argazkia egokia dela benetako errealitatea erakusteko eta honek irakurtzeko gogo gehiago ematen dituela.

Segi horrela, lan bikaina egiten ari zaretela.

karmele

karmele 2014-03-26 15:58 #12

Top trending-a egin duzue gaiarekin, zorionak. Baina argazkia zeri dagokio? Juduak dira hilda daudenak? Ez dirudi konzentrazio zelai bat... Argibideak eman mesedez argazkiaren oinaldean.

Dena den eta argi gera dadin, naziek juduak eta beste gutxiengo etniko edota erlijiosoak akabatu nahi zituzten. Beraz, gas kamerak eta hilketa masiborako aipatzen dituzuen beste sistemak, ez ziren erabili tortura metodo gisa, anikilaziorako baizik. Bestela nola hil 500-700 pertsona aldi berean? Gordina da baina horrela da.

zaira galvez

zaira galvez 2014-03-31 20:02 #13

Oso gai interesgarria iruditu zait garai historiko honetako datu asko ez baitira agertzen eskoletan irakasten dizkiguten liburuetan.

Agertzen diren irudiak asko hunkitu naute... benetan ez dut ulertzen nola gizakiak hori egiteko gai garen... Baina oso lan ona egin duzue! Zorionak!

Idoia Rodriguez

Idoia Rodriguez 2014-04-01 09:14 #14

Aupa neskak!

Nire ikaskideek komentatu dutenarekin erabat ados nago, garai historiko kontretu honen inguruko errealitate ezkutu bat erakustearen alde nagoelako. Informazio guzti hau irudi baten bitartez adieraztea primeran egon da.

Primerako bloga neskak :)

Beraien esku dago nire bizitza bloga.

Beraien esku dago nire bizitza bloga. 2014-05-02 17:59 #15

Ados gaude zuen ekarpenetan esaten duzuenean irudi hunkigarriak direla, eta gukere ez dugu ulertzen gizakien gaitasuna horrelako gauzak egiteko. Egia esanda, dikaturetan ematen diren sarraskiak eta tortura kasuei buruz informazio gehiago eman behar zuten jendea gauza horiei buruz kontzientzia izateko eta horrelakorik ez errepikatzeko.

Karmeleri erantzunez, egia da aipatutako kasuak sarraskiak direla, bainahoriekin batera hainbat  torturak eman ziren.

Mila eker zuen ekarpenengatik!

Ondo izan.

Utzi iruzkina: