Presoa aske

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2014-09-09 21:30

  Egin ez zuen zerbaitengatik zortzi urte gartzelan eman eta gero, Andoni Beroiz presoa askatu dute gaur. Hemen duzue kasuaz eta, batez ere, bere aitaz blogean idatzitakoa: 2005: On Luis. 2007: Aita bat. 2009: Beti joaten dira onenak.          Presoen argazkiak, argazkietan preso. Goza dezala Andonik -guk beste, behintzat- dugun askatasun apurraz. Hala bedi.    


Euskal Herrian mende askotan zehar, torturak bortizki jo gaitu guztiok, egin diren balantze ezberdinetan egoera larria baita. Gogora ekarri genitzake, Joxe Arregi hil zuten torturatzaileek, Mikel Arrastiak torturaren ihesean galdu zuen bizia, Esteban Muruetagoiena hil zutela, Mikel Zabaltza, Xabier Kalparsoro, Gurutze Iantzi …. Iratxe Sorzabal? Unai Romano? Inpunitate osoz jarduteko modu bortitza dugu. Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaileen baimenaz, Estatuko gobernatzaileen babesaz, komunikabide gehienen ezkutatze eta legitimazio latzaren laguntzaz, politikari gehienen isiltasu...


Gaurko sarrera honetan, zuen eskaerei erantzuteko, Euskal Herrian emandako kasu erreal baten adibidea jarriko dizuegu. 2001eko irailaren 6an, Guardia Zibilak Gasteizeko Unai Romano Igartua gaztea atxilotu egin zuen ETA banda armatuaren  ustezko kolaborazioagatik. Bost egunen buruan, hau da, irailaren 11ra arte, Romano bakartua egon zen Guardia Zibilen eskuetan.  2008an, Romanok bere kasua Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegira darama, espainiar eskabide judizialetan bere kasua artxibatzeagatik eta amaitutzat jotzeagatik, Kaoesenlared webguneak eta GARA aldizkariak adierazten...


  Gaurko sarrera honetan, diktaduretan jasotako tortura kasuez arituko gara; Alemania nazian (1933.1945) emandakoez, hain zuzen ere. Denok entzunda daukagu Hitlerrek tortura metodo anitz erabili zituela eta izugarrizko sarraskiak egin zituela judutarrekin amaitzeko. Izan ere, Hitlerrek arraza-purutasuna bermatu nahi izan zuen, “arianizazio” kontzeptua nazismoaren ikur bilakatuz. Arianizazioak arraza ariaren babesa onesten zuen edozein ezgaitasun fisiko, minoria etniko, disidente eta abar, baztertuz, honako hauek gizarte ordena berriarentzat arrisku bat baitziren. Haatik,...


Espantua

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-09-21 21:26

Gaur hitz egin nahi nizueke esaterako autofikzioaz, homeopatiaz edo zer dakit nik zertaz. Baina gaur ez da Jozulinen begitantziñoez eztabaidatzeko eguna. Gaur ezer esan ezinik giltzapean daudenei ahotsa emateko eguna da, paradoxikoki gaur bertan ziegan egon arren aurreko egunetan baino lasaiago daudenei -pasa duten infernua konta dezaten- lekua uzteko eguna:Behin Madrilera iritsita kolpeak eta poltsa sesioak hasi dira. Poltsa buruan jarri diote askotan eta arnasarik gabe uzteraino estutu diote.Poltsa buruan estutua duela ur botila batekin kolpeak eman dizkiote. Poltsa askotan egin diote, eg...


"Burros que éramos" esan zidan berak. Eta nik: "No, la culpa siempre es del profesor". Oraindik ez zuela euskara nahikorik ikasi eta txantxetan ibili ginen bere liburuaren aurkezpenean. Utzi egin gaitu Luis Beroizek; zuek ere bazenuten aspalditik On Luisen berri, hemen eta hemen esaterako. Joan egin zaigu sufritu duen beste bat, joan egin zaigu egia azalarazi  arte etsi ez duen biktima borrokalari bat. Joan zaigu onenetako beste bat. Eta naizen bezain arrazionalista ez banintz, esango nuke hemendik eraman duen gaixotasuna jasan duen kalbarioak sortu diola. Hil dutela, alegia. Eta pena...


Baga:Ni bezalako mozolo batek ere badaki munduko edozein poliziaren idatzi gabeko estilo liburuan badela atal bat tratu txarrak eta torturaren inguruan. Eta poliziaren batekin hitz egin duen edozein mozolok ere badaki "Técnica Policial" delako ikasgaiaren barnean irakasten direla mundu zabaleko Polizia Akademietan. Gurean ere bai.Horregatik haserretu nau Patxi Lopez-i irakurri diodanean, eskandalizatu plantak eginez:Baina tortura ez al da oraindik desagertu ez den zerbait? Ez. Ez dut uste. Eta baldin badago, Justizia dago erabakitzeko. Nik ez diot bide emango Justiziaren epai irmoa ez den...


Ez naiz futbolzalea -badakizue- baina gustura ikusiko nuke hurrengo norgehiagoka, final polita izango litzateke, ez egin dudarik. Eta aurreko esaldian norgehiagoka hitzak zentzu bat baino gehiago hartzen du.Espainia     vs     Turkia


POLIZIEN TORTURAK Segurtasun indarra, orden publikoa mantentzeko eta hiritarren segurtasuna mantentzeko lan egiten duena; hori da polizia hitza hiztegian bilatzerakoan jartzen duena. Baina errealitatea bestelakoa da, eurek ere ez baitute legea errespetatzen; izan ere, kartzelan egiten dutena; jendea jotzea eta tortura egitea alegia, hori babestea al da?Zergatik torturei buruz hitz egiterakoan egindako guztia ezestatzen dute eta inoiz ez da argira ateratzen? Orain dela bi urte ETAko preso bat hil zen kartzelan zegoela. Espezialariek diotenez, presoa (Igor) ez zuen bere buruaz beste...


Artikulu hau aurkitu dut eta erakusteko modukoa dela iruditzen zaitASOCIACION ANDALUZA POR LA SOLIDARIDAD Y LA PAZVISITA DE UNA COMISIÓN DE ASPA AL SÁHARA OCCIDENTAL OCUPADO POR MARRUECOSJulio 2006Visita de una comisión de ASPA a las Zonas Ocupadas del Sáhara OccidentalJulio 2006En el mes de julio, un grupo de personas de la Asociación Andaluza por la Solidaridad y la Paz (ASPA) hemos viajado al Sáhara Occidental. Entre los objetivos de este viaje estaban el tener una aproximación a la realidad que está viviendo el pueblo saharaui en los territorios ocupados. Hemos visto la ocupación en el ...


Kar kar kar kar kar kar kar kar kar... Kaaaaaaar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar... Kaaaaaaaar kar kar kar kar kar kar... Kar kar kar kar kar kar kar kar kar... Kaaaaaaar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar... Kaaaaaaaar kar kar kar kar kar kar...   Aaaaaai, holangorik! Ze ona!   Kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar Kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar... Kaaaaaaar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar... Kaaaaaaaar kar kar kar kar kar kar kar kar... Kaaaaaaar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar kar... Kaaaaaaaar kar ...


OTSAILAK 13, TORTURAREN AURKAKO EGUNA       1981ko otsailaren 13an, Joseba Arregi euskal gudaria Guardia Zibilaren eskutik jasandako torturen ondorioz eraila suertatu zen Intxaurrondoko koartelean. 27 urte igaro badira ere, euskal herrian polizi guztiek modu sistematiko batean erabiltzen dute tortura. Ez dago 1981era joaterik tortura kasuak bilatzeko,, hor ditugu pasa den hilabetean Lupiañez, Sarasolak eta Portuk, Guardia Zibilaren eskutik jasandako tortura salaketak.      Ez dago Guantanamora edo Irakeko Abbu Graibera joan beharrik torturatua...


MAITE ZAITUZTEGU!!

antzubloga 1456130951231 antzubloga | 2008-01-28 20:08


Herriak du hitza eta erabakia. Gehiengoaren nahia errespetatu beharra dago. DEMOKRAZIA nahi dugu. Hitz ederra da, zinez, ahoa betetzen duten horietakoa. Inork ere ez du zalantzan jartzen gehiengoarena dela erabakia: dela gobernua zein alderdik gidatu behar duen, dela etxeko eskilara zein koloretan margotu behar den auzokoen batzarrak dioena, dela datorren barikuan kuadrillako afaria zein jatetxetan egingo dugun. Ehuneko berrogita hamaika: erdia gehi bat. Pertsona bat boto bat. Horrela egiten dugu hautu. Nor ausartuko da zalantzan jartzen? Nork esango du ez duela gehiengoaren iritzia onart...


HemEn toRtuRAtzeN Da?

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2008-01-13 12:39

Hemen torturatzen da?   Horixe da Tulun gure buruari egiten diogun galdera, Igor Portu eta Martin Sarasola ez al dira gezurra esaten ibiliko, Unai Romanorena ere frogatu zen ez zutela torturatu eta berak bere buruaren kontra eginiko lesioak zirela( gainera ETAk agintzen die torturatuak izan direla aitortzea). Guardia zibila-rengan dute konfiantza Ibarretxe, P.Zabaleta eta Errazti andereak, Madrilen sinatu zuten itun instituzionala ikusi eta gero. Beraz, hemen torturatzen denik ere ezin genezake esan.  Guardia Civil, Policia Nacional eta Policia Autonomicoa( tabernan zipaio esate...


  Malkoak euri baliraadoleszente batenezpain oihukariakharresi baten kontratorturaren espantuzzauri direneanetxerik altuenaklotsaz eror litezkegizadi osoaredimitu nahirik,eta lore bakarrekentona lezaketeehortze letani batzerraldo gainetan.   Xabier Letek 1981 urtean. Duela 26 urte. Eta oraindik ez da lotsaz etxerik erori.    


Basakeria

3
jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-01-07 23:37

Gaur ez naiz politikaren gauza ederretaz ariko. Baina derrigorrean, hitz egin beharrean nago.Igor Portu eta Mattin Sarasola atxilotu zituzten atzo. Lesakarrak biak, ongi ezagutzen ditut. Bereziki Igor, elkarrekin lanean arituak baikinen, gizarte langile bera, ardura politikoetan ni.Torturen ondorioz eraman dute erietxera goizaldean. Eta oilo-larrua gelditu zait jakin dudanean. Ankerkeria. Basakeria. Gisako sinonimoak bata bertzearen gibeletik pilatu zaizkit.Giza eskubideen urraketa latza. Latzegia. Inoiz bukatuko al da torturarekin? Nazioarteko makina bat erakundek salatu izan du tortura oh...


Aita bat

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-12-21 17:59

Aita baten galderak Zuzenbide Estatuaren aurrean:   ¿Qué debe hacer una chica o un chico que ha sido golpeado hasta blanquear sus uñas, manoseado, violado con dedos y palos, humillado hasta el llanto, o sea, torturado hasta la extenuación por crueles funcionarios, y que luego, tras duros años de aislamiento en prisión, se prueba que no es autor de lo que se le imputa?   Luis Beroizen hitzak dira; bost urteko infernua ez da oraindik bukatu. Ezagutzen duzue: On Luis. Gehiago jakin nahi izanez gero: Hemen,  hemen eta hemen.


TORTURARIK EZ!!

antzubloga 1456130951231 antzubloga | 2007-12-21 09:24

Lupiañez: «Me violaron con un palo y me sometieron a 50 sesiones de bolsa al día» Gorka Lupiañez, detenido el 6 de diciembre y actualmente preso en Soto del Real, ha dejado constancia de los cinco días que permaneció incomunicado a manos de la Guardia Civil en un relato realizado a su abogado y remitido ayer a GARA por Askatasuna. El joven mantuvo la entrevista con su letrado el 17 de diciembre. «Le obligaron a entrar en unos determinados locutorios, por lo que es posible que el encuentro fuera grabado», indicó el organismo pro amnistía.   El testimonio del durangarra -que tiene prev...


hiru gazteen epaiketa

zingira 1456153977819 zingira | 2007-05-13 22:19

Tortura salatu zuten hiru gazte epaituak izango dira E.T.A kide izatea egotzita, fiskalak duen froga bakarra braiek torturapean sinstutako auto inkulpazioak. Horregatik erabaki dut torturari buruz idaztea eta batez ere tortura psikologikoari buruzko informazioa ematea. Gaur egun tortura ekinyza moderno bat bihurtu da psikologiaren laguntza duena biktimari ahal den min gehien egiteko eta haztarnarik ez uzteko. Psikologoek parte hartzea bultzatu da azken urteotan, pertsonei kalte handiagoak sortuko dizkien metodoak garatzeko, hau da, atxilotuen profil psikologikoa haztertu, geroago ...


STOP TORTURA

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-04-04 09:39

Atzo Tulu-n ginela Xabi iritsi zen, zuri-zuri zegoen eta bi hitz jarraian egin ezinda zebilen, zigarroa piztu eta ea zer gertatzen zitzaion galdetu nion. Ixilune bat eman zen, Naroa eta Aitziber urduritu ziren.                                                                &nb...


Lau urte igaro dira. Oraindik gogoan dut lankide baten deia, goizeko bost t´erdiak aldean. Hark kontatutakoarekin eta irratian etengabe esaten ari zirenarekin hasi nintzen gertatzen ari zenaz jabetzen. Gogorrak izan ziren lehen uneak. Eta bigarrenak. Eta egungoak. Baina bereziki gogorrena egin zitzaidana zera izan zen: Martxelo kartzelatik irten berri ikustea. Dantzari lanetan ibiltzeagatik Agurra dantzatzea egokitu zitzaidan. Egia esan, ez naiz sekula damutuko. Izan ere, Agurrik norbaitek merezi izan badu Martxelok merezi izan zuen eta beste atxilotu guztiek (eta ez hainbestetan parean iz...



Abu Ghraib

liliput 1456151079395 Liliput | 2006-02-15 20:02

Tortura irudi gehiago kaleratu dira, soldadu amerikarrek Abu Ghraib espetxean eginak, Iraken. Oraingoan BBC kateak plazaratu ditu irudiok.


Azken iruzkinak