Beti joaten dira onenak
"Burros que éramos" esan zidan berak. Eta nik: "No, la culpa siempre es
del profesor". Oraindik ez zuela euskara nahikorik ikasi eta txantxetan
ibili ginen bere liburuaren aurkezpenean.
Utzi egin gaitu Luis
Beroizek; zuek ere bazenuten aspalditik On Luisen berri, hemen eta
hemen esaterako. Joan egin zaigu sufritu duen beste bat, joan egin zaigu egia
azalarazi arte etsi ez duen biktima borrokalari bat. Joan zaigu
onenetako beste bat. Eta naizen bezain arrazionalista ez banintz,
esango nuke hemendik eraman duen gaixotasuna jasan duen kalbarioak
sortu diola. Hil dutela, alegia.
Eta pena daukat gure Luis semea jazarri, torturatu eta gartzelaratu
ziotenak baino lehenago joan delako. Ez da Jainkorik. Ezin liteke.
Bego Luis, On Luis, dagoen tokian.
P.S.: On Luisen idazkiak, prentsara bidalitako artikuluak eta beste, hemen irakur ditzakezue.
Iruzkinak
oier g 2009-05-25 07:55 #1
Arrazionalista garanok be, demostrau xamarra dogu minbizixan sorkuntzan faktore garrantzitsu bat stress psikikua dala:<br />http://www.11barri.info/blogak/osasuna/minbizixan-teorixa-ofiziala-eta-alternat<br />Penia konpartitzen juat.<br /><br />
Utzi iruzkina: