Kategoria: luis_beroiz
Egin ez zuen zerbaitengatik zortzi urte gartzelan eman eta gero, Andoni Beroiz presoa askatu dute gaur. Hemen duzue kasuaz eta, batez ere, bere aitaz blogean idatzitakoa: 2005: On Luis. 2007: Aita bat. 2009: Beti joaten dira onenak. Presoen argazkiak, argazkietan preso. Goza dezala Andonik -guk beste, behintzat- dugun askatasun apurraz. Hala bedi.
"Burros que éramos" esan zidan berak. Eta nik: "No, la culpa siempre es del profesor". Oraindik ez zuela euskara nahikorik ikasi eta txantxetan ibili ginen bere liburuaren aurkezpenean. Utzi egin gaitu Luis Beroizek; zuek ere bazenuten aspalditik On Luisen berri, hemen eta hemen esaterako. Joan egin zaigu sufritu duen beste bat, joan egin zaigu egia azalarazi arte etsi ez duen biktima borrokalari bat. Joan zaigu onenetako beste bat. Eta naizen bezain arrazionalista ez banintz, esango nuke hemendik eraman duen gaixotasuna jasan duen kalbarioak sortu diola. Hil dutela, alegia. Eta pena...