TORTURATZAILEAK KANPORA!!
OTSAILAK 13,
TORTURAREN AURKAKO EGUNA
1981ko otsailaren 13an, Joseba Arregi euskal
gudaria Guardia Zibilaren eskutik jasandako torturen ondorioz eraila suertatu
zen Intxaurrondoko koartelean. 27 urte igaro badira ere, euskal herrian polizi
guztiek modu sistematiko batean erabiltzen dute tortura. Ez dago 1981era
joaterik tortura kasuak bilatzeko,, hor ditugu pasa den hilabetean Lupiañez,
Sarasolak eta Portuk, Guardia Zibilaren eskutik jasandako tortura salaketak.
Ez dago Guantanamora edo Irakeko Abbu Graibera joan
beharrik torturatuak izan diren pertsonak bilatzeko. Torturaren Aurkako Taldeak
(TAT) egiten ari den zentsuan, Ordizian badira 100dik gora torturatuak izan
diren bizilagunak.
Egun
seinalatu hori gogoratzeko asmoz eta torturaren berri emateko Ordiziako
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zenbait ekintza antolatu ditu:
-Otsailak 12, asteartea: Bideo emanaldia eta hitzaldia, TATeko kide eta preso
ohia den Karlos Ioldi ataundarraren eskutik. 19:30tan Barrena kulturetxean.
-Otsailak 13, asteazkena: Goizean zehar torturaren inguruko informazioa
zabalduko da eskuorrrien bidez. Egun osoan tortura metodo ezberdinak azaltzen
duten panel informatiboak egongo dira herriko kaleetan.
Ordiziako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak herritar
guztiak gonbidatzen ditu antolatutako ekintzetan parte hartu dezaten.
Ordizian, Otsailaren 7ean
Ordiziako Amnistiaren Aldeko Mugimendua
Iruzkinak
Utzi iruzkina: