Espantua

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-09-21 21:26



Gaur hitz egin nahi nizueke esaterako autofikzioaz, homeopatiaz edo zer dakit nik zertaz. Baina gaur ez da Jozulinen begitantziñoez eztabaidatzeko eguna. Gaur ezer esan ezinik giltzapean daudenei ahotsa emateko eguna da, paradoxikoki gaur bertan ziegan egon arren aurreko egunetan baino lasaiago daudenei -pasa duten infernua konta dezaten- lekua uzteko eguna:

Behin Madrilera iritsita kolpeak eta poltsa sesioak hasi dira. Poltsa buruan jarri diote askotan eta arnasarik gabe uzteraino estutu diote.
Poltsa buruan estutua duela ur botila batekin kolpeak eman dizkiote. Poltsa askotan egin diote, egunero, galdeketa guztietan, azken egunerarte.
Poltsa egin dioten kasu batzuetan ahoa prezintoarekin itxita izan du.
Ariketa fisikoak eginarazi dizkiote, berak gorputza lurrean etzanda utzi du eta ostikoka behartu dute igotzera.
Postura fortzatuetan egotera behartu dute.
Begiak antifaz batekin estalita izan ditu.
Manta batekin bildu diote gorputza eta prezintoarekin lotu, goma espumazko koltxoi batekin bildu dute ondoren, hankak lotu dizkiote eta hiru Guardia Zibil gainean bota zaizkio, bata barrabiletan saltoka, bestea buruan eta bestea hanketan.Tortura metodo hau askotan errepikatu diote eta Egoitzek askotan galdu du konortea.
Ondoren, poltsa kendu dioten batzuetan ura bota diote ahora eta arnasarik gabe utzi dute.
Ziegara eraman duten batean urez busti dute goitik behera eta arropa bustiarekin egon behar izan du. Arropa kendu eta sikatu bitartean manta batekin tapatua egon da.
Biluztu egin dute eta makila bat uzkian sartzeko imintzioak egin dizkiote.
Barrabiletan kolpeak eman dizkiote.
Galdeketa eta tortura sesioak azken eguna arte luzatu dira.

Espantua.






Utzi iruzkina: