hiru gazteen epaiketa

zingira 1456153977819 zingira | 2007-05-13 22:19

Tortura salatu zuten hiru gazte epaituak izango dira E.T.A kide izatea egotzita, fiskalak duen froga bakarra braiek torturapean sinstutako auto inkulpazioak.

Horregatik erabaki dut torturari buruz idaztea eta batez ere tortura psikologikoari buruzko informazioa ematea.

Gaur egun tortura ekinyza moderno bat bihurtu da psikologiaren laguntza duena biktimari ahal den min gehien egiteko eta haztarnarik ez uzteko.

Psikologoek parte hartzea bultzatu da azken urteotan, pertsonei kalte handiagoak sortuko dizkien metodoak garatzeko, hau da, atxilotuen profil psikologikoa haztertu, geroago torturatzaileari zein metodo erabili behar duen jakiteko.

  • Tortura metodo psikologikoak
  • Akidura fisikoa
  • Loa galarazi
  • Ikusmena eragoztea
  • Mehatxuak oihuak eta umilazioak
  • Sexu erasoak
  • Exekuzio itxuratuak
  • Polizi ona eta polizi txarra
  • Galdeketa etengabeak
  • Atxilotuta dauden beste kide senitartekoen edo lagunen oihuak entzutea
  • droga eta hipnosia

Honela lortzen dituzte nahi duten inkulpazioak berdin du errugabea bada perfila betetzen baldin badu akabo.

Tortura mota honek ondorio psikologiko ekartzen dizkio biktimari:

  • Autoestima baxua
  • Estres postraumatikoa
  • Antsietatea
  • Depresioa
  • Nekea
  • Berriro torturatua izateko beldurra
  • Norbaitek jarraitzen duenaren ustea
  • Identitatea zalantzan izatea
  • Ideiak eta baloreak kolokan

 Eta guzti hau hainbeste defendatzen duten zuzenbide estatuaren izenean, ¿eta eskubideak zer?


Utzi iruzkina: