STOP TORTURA

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-04-04 09:39

Atzo Tulu-n ginela Xabi iritsi zen, zuri-zuri zegoen eta bi hitz jarraian egin ezinda zebilen, zigarroa piztu eta ea zer gertatzen zitzaion galdetu nion. Ixilune bat eman zen, Naroa eta Aitziber urduritu ziren.                                                                               -Pikoloak herrian dabiltz!                                                 

Orain ulertzen dut dena, Xabi bi aldiz atxilotua izan da, erakunde armatuarekin zerikusia zuelakoan, bietan aske gelditu zen baina torturaren zauriak ez dira sendatu, inkomunikaturiko 10 egunak ez dira dohakoak izan, negar malko bat atera zitzaion. Aitziber-ek gogor besarkatu eta indarrak ematen saiatu zen. Demokraziaren semea eta baita torturarena, pikoloen eta zipaioen inpunitatearen seme dugu Xabi! Beraien burua "demokratatzat" duten politikariak ez dute honi buruz hitz erdirik ere esaten, ez baitu botorik ematen eta ez baitute ilegalizatzeko arriskurik. Gaurtik aurrera eta torturak dirauen bitartean TAT-en  kartela jarriko dugu tabernan. Azken atxilotua majo torturatuak izan direla esan digu Xabik! TORTURARI STOP!


Utzi iruzkina: