Kategoria: atxiloketak
SALAKETARAKO DEIALDIAK Urriak 15, osteguna Elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko hiriburuetako LABen egoitzetan eguerdiko 12.00etan Bilbo: Rekalde Zumarkalea 62 1. Atzokoan berriro ere Garzon eta Rubalcabaren injerentzia eta erasoak izan dira albiste. Euskal Herria ukatzen dutenek eta euren estrategia ukazioaren gainean eraikia dutenek, errepresioaren bidez betikotu nahi dute gure Herrian bizi dugun errealitatea. Ezker abertzaleko militanteen jazarpena eta atxilotze indiskriminatuak dira berriro ere erabili dituzten tresnak. Halabeharrez lehenik eta behin, atzoko guztia salatu behar dugu et...
Rapelekin lotzen ninduen gauza bakarra alopezia zela uste nuen baina, gaur gaueko gertakarien ostean zerbait gehiago lotzen nauela uste dut. D3M – Kondenatu egin dituzte post-ean esan nuen plataforma aurkeztu zutenetik, kondenatuak zeudela. Horrela izan da. Hala ere, zin degizuet ez nuela halako kondena azkarrik espero. AHT-a baino azkarragoa izan da eta! Gaur gauean polizia nazionalak Garzon super-hiper-mega epailearen esanetara hainbat herritarren etxean sartu da. Zortzi atxilo eraman ditu eta beste zenbaiten etxeetan miatu. Dirudienez, Baltasarrek, berriz ere, komunikabideen arre...
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Euskal Herrian egiten ari diren atxiloketek garbi erakusten dute euskaldunok baditugula inoiz baino arrazoi gehiago independentziaren aldeko apustua egiteko. Espainiako Gobernua herri honi horixe eskaintzen ari zaio: Espainiako Konstituzioa eta errepresioa. Espainiako Gobernuak Franco hil eta gero inposatu ziguten zatiketa eta ukazioarekin jarraitzeko apustu irmoa egin du, eta Euskal Herriaren eskubideak urratzen dituen egungo marko politikoa gainditzeko aukerari ezetz esan dio, proposamen horrek independentziari ateak irekitzen dizkiolako. Eta bi...
Zenbait blogarik abian jarri daben "Freebatasuna" salaketa kanpainaren arrakastaren segimendua eitteko, sakatu Technoratiko lotura honetan.
Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna Euskal ezker independentistako 20 ordezkari inguru atxilotu dituztela-eta, salaketa kanpaina abiatu du Freebatasuna blogak.Adierazpenarekin ados bazaude, bat egin ezazu.Zure blogean, bat-bateko mezularitzan, epostan, Myspacen, Fotologen... freebatasuna hitza duen post bat idatzi besterik ez duzu egin behar.Adierazpena:Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna
Atzo Tulu-n ginela Xabi iritsi zen, zuri-zuri zegoen eta bi hitz jarraian egin ezinda zebilen, zigarroa piztu eta ea zer gertatzen zitzaion galdetu nion. Ixilune bat eman zen, Naroa eta Aitziber urduritu ziren. &nb...
Jarrai-Haika-Segi-ko gazteak atxilotu ditu hertzainak gaur Bilbon. Poliziak frontoian egiten ari ziren ekitaldiaren ondoren banan-bana identifikazioari ekin dio eta honen ostean 18 gazte atxilotu ditu. Atxilotuek bertako gazteen babesa jaso dute, eta hertzainak hauek eraman dituenean manifestazioa egin da Bilboko alde zaharretik. informazio gehiago gaztesarea.net-en.
Auzi-iheseko epaiketa egin diote Eneko Gogeaskoetxea Arronategiri. Auzi-iheseko epaiketa batean, hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion astelehenean Eneko Gogeaskoetxea Arronategi (Gernika, 1967) busturiarrari Frantziako epaile batek. Gogeaskoetxea beste bost iheslarirekin batera epaitu zuten. Espetxe zigorra ezartzeaz gain, Frantzian bizitzeko debekua ezarri zioten. Era berean, Laurence Le Vert terrorismoaren aurkako epaileak Gogeaskoetxearen kontra emandako atxilotze agindua berretsi zuen Parisko 10. epaitegiko buruak. Justizia frantsesak Gogeaskoetxeari ETAren egitura logistikoko kide ...