Plentziako Udal Bilkuran Metro Bilbaoko Enpresa Batzordearen proposamena aho batez onartu dute2015-03-26Bideo originala: Plentzia Telebista -PTB
Astelehenean, otsailak 16, zazpietan Boluetako aparkalekuan. Han ikusi ditugu lehenengoz bidelagun eta berehala lagun ditugunak. Aurkezpenak, musu eta kontu, eta abiatu gara Gasteizerantz; han jaso behar ditugu karabanan eroango ditugun ibilgailuak. Sentsazioa ona da, bagoaz, estreinako metroko bi emakumeok, milagarrenez gainerakoak, EuskoTren eta Tranbiako gidari zailduak, trenbide sektoreko harribitxiak. Zortzi pertsona goaz, sei gizon eta bi emakume. Kamioiak goraino beteta doaz, banatu ditugu elkartasun-bagoiak. Hiru kamioi handi, mikrobus bat eta hiru lanrober. Tuteraraino lehe...
Metro Bilbaoko enpresa-batzordeak gaitzesten du igandean, abenduak 28, Basauriko geltokiko langileek jasandako eraso larria. Salatzen dugu, halaber, abenduan beste bi eraso ez hain bortitz izan direla Larrabasterra eta Abatxoloko geltokietan. Ezin dugu onartu Metro Bilbaon jendearekin harreman zuzenean ari diren pertsonek eraso, mehatxu eta irainik pairatzea beren lanpostuetan. Horregatik, elkarretaratzea egingo dugu abenduaren 30ean, 11:00etan Basauriko geltokiko BASOZELAI sarreran. Herritarren eta erakundeen babesa izatea espero dugu, halako gertakari deitoragarririk ez errepikatzeko. &nb...
--> LABen Metro Bilbaoko atal sindikala <-- metrobilbao@lab.eus