Ontxe konturatu naz orain dala egun batzuk tipejo batek nazien aldeko erantzun bat idatzi ebala blog honetako "Naziak euskal herrian?" postean. Ez daukatenez moeta horretako jendearekin eztabaidatzeko inongo intenziñoirik, sencillamente ezabatu ein dot. Horrek gogora ekarri nau bloga gehijjo zaintzearen beharra, azkenengo hileotan guztiz abandonata daukat eta. Beraz, ia hamendik aurrera pilak ipintzen dorazen...
Zenbait blogarik abian jarri daben "Freebatasuna" salaketa kanpainaren arrakastaren segimendua eitteko, sakatu Technoratiko lotura honetan.
Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna Euskal ezker independentistako 20 ordezkari inguru atxilotu dituztela-eta, salaketa kanpaina abiatu du Freebatasuna blogak.Adierazpenarekin ados bazaude, bat egin ezazu.Zure blogean, bat-bateko mezularitzan, epostan, Myspacen, Fotologen... freebatasuna hitza duen post bat idatzi besterik ez duzu egin behar.Adierazpena:Konponbide demokratiko baten alde: hitzak soberan daude: freebatasuna
Polonian teletubbiak ikertzen ari dira, homosexualak direlakuan. Ewa Sowinskak, Poloniako adin-txikikoaren "defendatzaileak" sikologo talde bati eskatu ei dotzo teletubbiak aztertzeko ia homosexualak dizen argitzeko. Antza, Tinky Winky-k sortu ebazan Sowinska andrearen susmoak: "Me di cuenta de que Tinky Winky llevaba un bolso, pero no sabía que fuera un chico. Más tarde supe que ahí podría haber un nexo homosexual oculto". Egijja esateko, albisteak ez nau bape sorprendiduten. Seguruenik Europako herrialderik katolikoena dan Polonia honetatik aspalditik aillaten jakuz&n...
Gaur beste andra bat hil dabe. Kasu hontan Baionan izan da. Barijjakuan 35 urteko beste andra bat hil eben Gasteizen. Oin dala pare bat aste adin txikiko txarrikume batzuek (barkamenak txarriei) 14 urteko neskato bat bortxatu eben Azpeitian…14 urte…bizitza osorako jodiduta. Hauek ez diraz Pakistan, Ciudad Juarez edo Nigerian gertatutakuak, ez…EHn bertan pasaten dizen gauzak dira...Baionan, Gasteizen, Azpeitian...eta bijjar Lekitton, Ondarrun edo Mutikun. Lea Artibaiko Foroan bertan be egunero ikusten doguz emakumearen kontrako erasoak…askotan kexaten gara spam-en molestiaz, baina iño...
Hamentxe Jabieroren beste bideo bat.
Jabieroren YouTubeko bideo bati esker interneteko aplikaziño hau deskubridu dot: http://vixy.net/ deitzen da eta beragaz oso erraza da YouTube, Google Video edota DailyMotion moduko zerbitzari libreetako flash bideoak deskargatea. Deskargatu nahi dozun bideoaren url-a baiño ez dozu ipiñi behar eta, bideoaren arabera, nahiku arin deskargaten dau avi edo mpg formatuan. Oso erabilgarria.
"Imponer, como se hizo en la dictadura, una lengua que hablan 400 millones de personas, es menos grave para las víctimas del atropello que imponerles, como se hace ahora, una lengua de un millón y medio o de tres millones de hablantes (...) porque, en definitiva, las lenguas no son iguales" Hauxe da Gregorio Salvadorrek, Espainiar Real Academia de la Lenguako presidenteak esandakua. Tipejo honen arabera erdarak gaur egun Katalunian edo Euskal Herrian bizi daben egoera euskera edota kataluniera frankismopean bizi ebena baño larriagua da...toma ya! Bere esanetan, erdara diskrimitatuta dago h...
Hamen Jabieroren beste bideoetako bat, "Soy un democrata". Jabiero gaur egun gehien gustaten jaten euskal bideo-aktibista da; oso lan kurratuak eitxen dittuz, arazoen mamira doizenak. Bere bloga be, Un hombre del Partido, gomendatzen dotzuet.