Lekittarrek jakingo dozuenez, hongo egunotan Peru eta Unairen aurkako epaiketa ari da burutzen madrilen. Hau dala eta, gaurko Garan Natxi, Perun aitta urteten da euren egoera azaltzen. Atzo be, Sonia Gonzalezek, Lekittotik nahiku ibiltzen den idazle bilbotarrak artikulu interesantia idatzi eban.
Iñaki de Juana euskal presoak bere gose grebaren zergaitiak azaltzen dittuz gaurko Berrian.
Ibarretxe urteten da esaten, Reckitt Benckisser multinazionalaren deslokalizazioa (ederra eufemismua) dala eta, langileen alde eingo dabela eta berrehun ta piku lanpostu barri sortuko dabezela enkarterrietan (adi ia promesia beteten daben). Bitartian ertzaintzak hauek langileak jipoitzen dittuz konzentzazio baketsu bat ettiaittik. PNVren gobernuak Berdintasun Lege famatua onartzen dau. Egun baten eta bestian be bai, ahoa beteten dabe emakumien eskubideak aldarrikatzen. Bitartian Hondarribiko euren alderdikideek, ertzaintzaren konnibentziaz, Jaizkibel konpañikuak agrediduten dabez...
Imagina PSOEk, PNVk, PPk, Foro de Ermuak edo beste "gente de orden"eko baten batek konzentrazio bat konbokaten duela. Eta imagina, talde hauen aurkariek erabakitzen dabela ibilbide osoan zehar plastiko baltzaz inguratzean ta txistuka ta irainka egotea manifestazioa irauten duen bitartian. Zein izango zen ertzaintzaren jarrera? ezebez eben eingo? zein izango zen "komunikabideen" jarrera? "Aurten ez da istilurik izan", esango ei eben? Eta orduan, Hondarribiko alardeko irudijjak ikusten doraz ta nire buruari galdetzen dotzat: tontuak garela pentzaten dabe, ezta? P.S: Badazpada be, aprobia egin...
Iñaki Bilbao lezamarra Jabi Agirreren “Bizi-poza” baitan. Angel Zelaieta Jabi Agirre Lupiola Elorrion 1942an jaioa da. Dela 40 urte Derion apaiz egina, abade lanetan Erandioko Goierrin 1966-76etan jarduna, euskal filologia 1992an Deustuan bukatua, 1978an Lezamako Aretxaldera ezkondua eta 12 urtez zinegotzi izana.Urteetan zehar idatziriko “argazki” zenbait bildu eta 2006 honetan eman izan ditu argitara “Bizi-poza” titulopean, BBKren laguntzarekin. Hainbatetan oroitzen da egunotan telebista, egunkari eta beste medioz entzute handiko egin zaigun Iñaki Bilbao Goikoetxeaz. “Lezamatik Tenerifera”...
Ederra kakota daukona honek tipuak. D.U.I. "driving under influence" nahi dau esan.
Hau zatirik onena da
Aznarri BBCko Hard Talk saioan egin eutsen elkarrizketa. Ingelesean baina erderazko subtituluekin. Ez galdu botaten dituzen barbaridadeak. 8 Min.
Hau torturen inguruko aurreko dokumentalaren minutu t´erdiko zati bat da, justu Antonio Camacho espainiar goi karguari eginiko elkarrizketaren zatia. Gazteleraz dago eta ez dauko galtzerik.