Zinismo eta hipokresia

neu 1456151794697 neu | 2006-09-16 00:00
2

Ibarretxe urteten da esaten, Reckitt Benckisser multinazionalaren deslokalizazioa (ederra eufemismua) dala eta, langileen alde eingo dabela eta berrehun ta piku lanpostu barri sortuko dabezela enkarterrietan (adi ia promesia beteten daben). Bitartian ertzaintzak hauek langileak jipoitzen dittuz konzentzazio baketsu bat ettiaittik.

PNVren gobernuak Berdintasun Lege famatua onartzen dau. Egun baten eta bestian be bai, ahoa beteten dabe emakumien eskubideak aldarrikatzen. Bitartian Hondarribiko euren alderdikideek, ertzaintzaren konnibentziaz, Jaizkibel konpañikuak agrediduten dabez. 

EBBko kideak urteten diraz esaten eurek asko etxen dabela presoen alde eta ez dala zilegi hipokritak deitzea. Bitartian ertzaintzak konzentzaio baketsu baten parte hartzen ebenak jipoitzen dittuz.

Korbatadun zipaioak urteten dira galeria aurrean gauza bat esaten eta, bitartian, pistoladunek, euren buruari herriaren zaindariak deitzen dotzenak, hiritarrak jipoitzen dabez. Ez, ez dira ez hipokritak ezta zinikuak bez...beste zeozer dira.

 

2007-07-04 17:17 #1

2007-07-04 17:17 #2


Utzi iruzkina: