Aurreko post batean, BMWren anuntzioa dala eta, horren famatua ein dizen Bruce Leeren You Tubeko irudi batzuk ipini nebazan. Baina gaur konturatu naz bideo hori kendu ein dabela You Tubetik: This video is no longer available. Horreaittik, bere lekuan, antzeko beste bideo bat ipini dot. Antza, Bruce Leeren herederuek, copyrighta dala eta, kentzeko agindua emon dabe. Eta Bruce Leeren kasua ez da bakarra. Atzanengo egunotan You Tube, Googleek oin dala gutxi erosi daben bideo on-line zerbitzua, pilo bat bideo kentzen dago copyrightekin arazorik ez izateko, euren artian South Park, Narutoren bid...
Atzan urtiotan goratz jun dan jai honen beste ediziño bat gaur. Egun osoan zihar aktibitatiak eingo diraz, eta gabaz kontzertuak eta jaia.
Lekeitio Futbol Taldeak be bere blog propioa dauko. Bertan, jokatzen dabezen partiduen barri emoten dabe.
Ez da Sony konpaniari publizitatia etxiarren, baina batzutan publizitateak be gauza polittak sortzen dittuz. Asko gusta jat atara daben koloreen atzan anuntziua. Total erreala da, efekto infografiko barik. Bideo honetan azaltzen dabe zelan ein eben montajia udan Glasgow hirian. Glasgowko anuntzioa aurreko honen kontinuazioa da. Neure ustetan oso ondo eindako kanpainia.
Horren famatua ein dan Bruce Leeren anuntzioaren TV3eko Polonia programan ein daben moldaketa. Eta hamen originala
Pasa dan egunian, EITBren anunzio bat dala eta, Euskal Zinemaz eztabaidatu neban lagun bategaz. Zer da Euskal Zinema? Aspaldiko diskusioa da hori, beste batzuen modukoa: zer da euskal literatura, zer da euskal musika, zer da euskal kultura, zer da euskal izaera, zer da Euskal Herria...eta “zer da” luze bat. Hongo honetan ez naz horretan sartungo, agian neuk bez daukatelako horren erantzuna. Beraz, euskal kultura baino kultura euskaldunaz eingot berba, eta euskal zinema baino zinema euskaldunaz idatzikot. Euskera eta kultura euskaldunak, nahiz da historikoki inongo babes ofizialik ez ...
Martinhaltyren blogetik ataratako bideo dibertidu bat. Ezin dot neurian txertatu, beraz hamen doia linka.
Imaz Jaun Txit Agurgarria urteten da esaten su etena ostera be baieztatu bihar dala. Verificación delakua. PSOE bera bez da ailla horren urrun. PNV Papa baino papistagua. Kriston ikara dotze aldaketari; nahijjo dabe dana bardin segidutea: Espainian eroso bizi eta behar ez dizen obrak eitten, konstruktoretako euren laguntxoak guztijjon diru publikoaz aberazten segiduteko. Noizko Espaniarren borondatearen berifikazioa? noizko Lakuako mertzenarioen su etena? noizko mugumendu bat euren partetik ? Astian zihar, Balza gezurretan, eta justifikaziorik ez daukona justifikatu nahian. N...
Mariaren Lagunak taldearen web gunian izan naz, zabaldu behar ei daben marihuanaren bankuaz zeozer gehijjo jakiteko. Oso ondo azaltzen dabe ideia eta, orokorrean oso web instruktibua da. Gune honen bitartez jakin izan dot Holandar kontserbadore kristauen coffee shopen aurkako azkanengo oldarrak, zorijjonez, porrot ein ei dabela. ikusiko gara, alargun zurijjaz lagunduta.
Baneteuanba, Ondarruko musika banda, disolbidu eingo da. Halan da be, azkanango kontzertu bat eskeiniko dabe azaroaren 4an Ondarruko Kafe Antzokian, gabeko 10:30etan