nora doia EAJ?
- Imaz Jaun Txit Agurgarria urteten da esaten su etena ostera be baieztatu bihar dala. Verificación delakua. PSOE bera bez da ailla horren urrun. PNV Papa baino papistagua. Kriston ikara dotze aldaketari; nahijjo dabe dana bardin segidutea: Espainian eroso bizi eta behar ez dizen obrak eitten, konstruktoretako euren laguntxoak guztijjon diru publikoaz aberazten segiduteko. Noizko Espaniarren borondatearen berifikazioa? noizko Lakuako mertzenarioen su etena? noizko mugumendu bat euren partetik ?
- Astian zihar, Balza gezurretan, eta justifikaziorik ez daukona justifikatu nahian. Noizko errepresioaren biktimen lekukotza EITBn? Eta bien bitartian, euren montai polizialakin segiduten dabe: oin dala aste batzuk Oreretako bi gazte; hongo honetan Gasteizeko beste hiru lagun kartzelara. Euren delitua? gaztiak eta abertzaliak izatea, eta elkarregaz kotxe batean eotia ekintza bat izan dan tokittik hurbil. Nor da hamen biktima eta nor borrerua?
- Anasagasti, ostera be, guztijjon aurka. Bere fobia pertzonalak uxatzen, betiko modura. Medikaziño antisikotikua ostera ahaztu? Herri honen benetako izena Euzkadi da; hala ziñuan Sabinok. Euskal Herrijja karlista eta frankisten izena da. Ederto ba. Integrismo ala Fundamentalismo berena? Zorijjonez, bere alderdijjen baitan noonor konturatu da tipo honek betiko EAJri eitten dotzon kaltiaz.
Ni ez naz jeltzalia, eta izateko gogorik pez, baina, nere ustetan Egibarrek ez badittuz irabazten PNVen hurrengo barne hauteskundiak, EAJ Coalición Canaria moduko beste alderdi erregionalista bat gehijjo baino ez da izango. Lagun batek aspaldi esan eustan, holan segiduzkero, PNV PPrekin batuko dala gobernatu ahal izateko. On sinesten dotzat.
Iruzkinak
zingira 2006-10-30 09:42 #1
Arrazoi guztia dozu , azken finean interes pila daude eta Jesus Juanek ez du gura bere merkatua inor zapaldu dezala horregatik urduri zamar ikusten zaio berari eta bere alderdiari.
Utzi iruzkina: