Kategoria: eaj
Sakatu ikusteko
Open publication - Free publishing - More busturia
Ia ba, tontakeriatxu bat motorrak berotzearren...:
Igandeko hauteskunde orokorrek erreakzio ugari sortu dituzte dagoeneko. Euskal Autonomia Erkidegoan, urrutira joan gabe, Amaiurrek, EAJk eta Ezker Batuak adierazi dute (bakoitzak bere aldetik) hauteskunde autonomikoak aurreratzea komeniko litzatekeela. Eztabaida hau ez da berria; asko-gutxi 2009ko hauteskundeen ondotik sortu zen, orduan aukeratutako Legebiltzarrak ez zituelako EAEko gizartearen sentsibilitate guztiak ordezkatzen. Hain zuzen, hauteskunde horietan ezker abertzale ofiziala legez kanpo egonda lortu zuen bloke "konstituzionalistak" (PSE-PP-UPyD) eserlekuen gehiengoa, eta horr...
Espainolek, mende askoren ostean, oraindik ere erresistentzia handia pairatzen dute euskaldunon aldetik. Bistan dute ez garela herri menderatzen erraza eta, horregatik, estrategia sibilinoagoak asmatu behar dituzte Euskal Herria behin betikoz konkistatzekotan. Gure gizartean euren aldeko kanpotar mordoa txertatu ostean, eta euren hizkuntza eta kultura gureak bailiran behin onarrarazita, oraindik, nazioa garela eta geure bidea egin nahi dugula ikusten dute, eta hori guztia, neurri handi batean behintzat, EAEn daukagun autonomia politikoari esker lortu dugula konturatu dira. Ez dira, e...
Ostera ere hauteskundeak izan ditugu Euskal Herrian, Euskal Herri osoan alegia (nahiz eta zirkunskripzio ezberdinetan bozkatzera behartuta egon), eta, egia esanda, aurretik bagenekiena egiaztatu ahal izan dugu atzera ere. Eta zer genekien aurretik? Bada, bistakoa dena: 1) Hego Euskal Herrian, behintzat, euskal naziozaleak gara gehienok; espainolak baino dezente gehiago. Ipar Euskal Herrian, ordea, bestelakoak dira gauzak, oraindik ere sustraitu beharra baitago euskal nazioaren kontzeptua. Baina bidean goaz, eta denborak aitortuko digu naziotasun osoa, ez i...
Kuriosoa iruditu zait abc.es orrialdean Zuriñek aurkitu duen bideo hau. Atzo, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi demokratiko santuek Patxi Lopez Lehendakari izendatu zuten. Ibarretxeren hilketa politikoaren ondoren izan zen. "Raison d'état” delakoa nagusitu egin da, eta berdín du herritarren hitza errespetatu den ala ez. Espainiak gobernatzen gaitu; atzo, EAJrekin eta gaur, Lopez I (el breve)rekin. Ibarretxeri eskua eman zion bai, hauteskundeetan bozka gehien lortu zituenean deitu ez bazion ere, eta bideo honetan ondo ikusten da zer izango den lau urte hauetan biziko d...
Aurki izango dugu Jaurlaritza berria. Laster, bai, merezimendu osoz irabazi dugun gobernua; espainolez eta espainolentzat osatutako gobernua, edo jaurlaritza. Euskaraz irakurtzen ere ez dakien lehendakaria buru, eta auskalo nortzuk eta zelakoak sailburu, baina ez euskal naziozaleak, hori behintzat, ez. Egia esanda, Ezker Abertzalearen milaka botoak zakarrontzira bota ostean, ez zeukaten, ez, oso gaitza Gasteizko Legebiltzarra ere eskuratzea. Horixe da demokrazia berriaren zutabeetako bat: berez irabazterik ez baduzu, ezaba ezazu oposizioaren zati handi b...
Hauteskunde autonomikoak pasata, emaitzak mahai gainean ditugu. Ukaezina da hauteskunde autonomiko (EAEko) "irekienak" izan ditugula eta datozen aste edota hilabeteetan datorkiguna oraindik eta zabalagoa eta lehiakorragoa izango dela. Ekin diezaiogun, labur bada ere, hauteskundeen gorabeherak aztertzeari.Lehenengo aipatu nahi dudan datua abstentzioarena da. Askotan, eserleku, boto eta abarrekoei buruz hitz egiteko hartzen den presak datu hau ezkutarazi egin ohi digu (salbuespena, adibidez, ezker abertzaleak abstentziorako deia egin izan duen kasuetan izan da). Botorik eman gabe gelditu dira...
Egun bakar bat, ordu gutxi batzuk hauteskundeak izateko. Demokraziaren jaia (kar-kar). Gehienok urduri egongo gara emaitzei so; zerbait aldatuko balu bezala. Eta ez da ezer aldatuko. Hobe esanda, herri honek pairatzen duen egoera antidemokratikoa Vascongadetako Parlamentilloan islatuko da. EAJkoei berdin zaie, are gehiago poz-pozik daude ezkerti eta abertzale askoren bozka jasoko dutelako. Boto inutila guztiz; ezertarako balio ez duelako. Erregionalismoa, txistua eta tanborila. Orain arte, Azkarragak txistua eraman du; Madrazok tanborila eta Ibarretxek erregionalismo kutsua ja...
Hizketaldiak•EGOERA POLITIKOAREN HAUSNARKETA ETA HAUTESKUNDEAK•ARALAR, EA, EAJ, EB-BERDEAK ETA EZKER ABERTZALEA•BIDALI ZURE GALDERA ALDERDI POLITIKOETAKO ORDEZKARIEI Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta mahai-ingurua izango da datorren asteazkenean (otsailak 11), 19:00etan, Barrena Kultur Etxean. Egoera politikoaren hausnarketa eta hauteskundeak izango dituzte eztabaidagai ...
Parece ser que al PNV le ha dolido que se mostrase en público las fotos de la Ertzaintza golpeando a diestro y siniestro durante la pasada manifestación de Urbina. Este es el reflejo de la nota que ha enviado a los medios, tomada del Guaixe. Ah! y atentos que si igual hasta llegamos a tener estación del TAV en Altsasu !!.Eusko Alderdi Jeltzaleak “gogotik” salatu du domeka gauean ezezagunek alderdiaren egoitzan egindako pintaketak eta jarritako kartelak. Batzokiaren paretan, besteak beste, lelo hauek irakur zitezkeen: EAJ-PNV Violencia es la vuestra; PNV txikitzaile; PNV-Ertzaintza terrorist...
Bistakoa da Espainiako botere judizialak legez kanpo utziko dituela Ezker Abertzalearen balizko hautetsi-zerrendak. Oraingoan, antza, ez dute udal hauteskundeetan egin zuten txapuza bera egiteko aukerarik izango; hau da, ezingo dituzte zerrenda batzuk ontzat eman eta beste batzuk ilegalizatu. Izan ere, legebiltzarrerako hauteskundeetan, alderdi edo elkarte bakoitzak zerrenda bakarra izan behar du, eta ez udalerriak adina zerrenda, munizipaletan bezala. Zapateroren zerbitzariek (Rubalcabak, Garzonek eta enparauek) kosta ahala kosta aurkituko dituzte D3M eta Askatasuna “ETA-Batasunarek...
EAJ-koek haien proiektu berria aurkezten ari dira. Izen ponpoxoa jarri diotela aitortu behar da. Think gaur Euskadi 2020. Eraiki nahi duten Euskadiren (autonomoa, noski) argazki bat da. Bertan idei mordo bat bildu dituzte mundutik bueltaka ibili ostean. Leku bakoitzetik gauza onenak hautatu dituztela sinestarazi nahi digute. Nik ez dut ezer sinesten (guretzat “onak” izango ziren hainbeste gauza egin ostean...). Aldaketa ordea nabaritu dut, gauzak aurkezteko eratara mugatzen bada ere. Markel Olanoren hitzaldi batean egon nintzen duela gutxi eta plan honen ildo nagu...
Eusko Alderdi Jeltzaleak ohar baten bidez salatu egin du astelehen goizaldean haren egoitzan egindako pintaketak. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako leloak irakur litezke pintaketetan, PNV txikitzaile eta AHTrik ez, besteak beste eta begi puntuaren barruan alderdiaren siglak ere ageri dira.Nafarroako EAJ-PNVk pintaketak AHTren eta Prestazio Handiko Trenaren (PHT) kontra dauden erradikalei egotzi die pintaketak. Jeltzaleendako kolektibo erradikal horrek “Euskadiren interes bateratu eta orokorra defendatu baino gehiago, aski duela mehatxuak eta irainak egitearekin”.Aldi berean, jeltzale...
Extractos del artículo publicado por el PNV de Nafarroa en su revista "La Voz de Navarra" (archivo pdf de la revista, el artículo se encuentra completo en la página 4). Lo publicamos aquí por el interes que puede tener para hacernos una idea de por donde pueden ir los tiros del proyecto de trazado del TAV por Sakana.[...]Desde el punto de vista normativo, esta infraestructura está afectada por el Plan Estratégico de Infraestructuras y Transporte (PEIT) del Ministerio de Fomento, por la Directiva Comunitaria 98/48/CE del Consejo de la Unión Europea relativa a la interoperatividad del sistema...
Nos informan fuentes jeltzales bien relacionadas con Madrid, que el chiringuito que se está agenciando la Lasagabaster tiene, al parecer, mucho que ver con Igualdad y Derechos Humanos. Todo el mundo conoce las inclinaciones feministas de la hija de Javier. Igualdad? Todo el mundo sabe que el lema de Begoñita es: "El que vale vale, y el que no, no". Nosotros añadimos: "El que vale vale, y el que no....a Eusko Alkartasuna".
Orain hilabete batzuk Ibarretxe lehendakariaren balentria goraipatzen nuen foro honetan bertan. “Erabakimena da bidea” nioen, eta txalotu egiten nuen Juan Jose, kontsultari data jartzeko izan zuen ausardiagatik. Euskal herritarrok, politika gatazkatsu bezain nekagarri honen harira, irrikan gaude kontsulta egin dakigun gauzak konpontze aldera, baina, hilabete gutxiren bueltan, badirudi bestelako norabide bat hartu duela EAJren politikeoak. Orain, antza denez, “joaldunak saroian sartzea” izango da Ibarretxek burutu ahalko duen balentria bakarra. Metafora polita Josu Erkorekak eg...
Hauteskundeak pasatzen direnean ikusiko dugu Euskal Herria zenbat maitatzen duten EAJ-ko jauntxoek. Eta noski, lehen artikulu honen bitartez, hasiera emango diogu gure aberriko estolderien garbiketa lanari. Gaur egun gure herria aske izateko baditugu hainbat politikari demagogo eta alperrak. Gure kontura ederto bizi direnak. Baina, tira, abertzale asko eta asko gaude jende honek saldu nahi digun gezurra onartzeko prest ez gaudenak. Martxoaren 9an Ibarretxeren kontsulta famatuaren gauzatzea benetakoa den edo ikusi ahal izango dugu. Zenbat apostu EAJ, EA eta EB-k kudeatzen duten Gober...
Hori da hori kontraesana. Edota EAJ-ren idealen jarraipen logikoa. Azalduko dut. ETB-1en aurki, dagoeneko ez bada, martxan jarriko dute gaurko aurtikuluaren izena daraman telesail-lehiaketa bat. Onena onenen artean bilatzeko eta kanpotik ezarritako eredu sozial hutsa onartuz joan gaitezen, bide batez. Uste dut jatorrizko filmean (mundu osoan sekulako arrakasta izan omen duena, nonbait) neska-mutil nerabe talde baten gorabeherak azaltzen zirela. Hau da, A mutila B neskarekin maitemintzen da, C eta D neskak B neskaren lagunminak izango dira eta, nola ez, E mutila klaseko mutil inutila edo za...
Hasteko, anekdora txiki bat. Duela hilabete batzuk, Eusko Alderdi Jeltzaleko Euskadi Buru Batzarrerako hauteskundeak zirela eta, hauxe esan nion alderdikide bati: “Imazena argiturik, Salbidegoitia eta beste hamabi izango dituk EBBkideak”. Eta hauxe erantzun zidan: “Ez zekiat, baina uste dut Salbidegoitia uztekotan dagoela”. Nere aldetik, hola ihardetsi nion: “Harritzen nau, baina, tira, gehiago jakingo duk hik”. Alberto Suriori gertatzen zaion bezala, nik ere, tarteka, erraturen bat izaten dut eta baita iragarpenetan asmatu ere. Zergatik egiten nuen iragarpen hura?Dirua (bankuak, aurrezki ...
Batzuek uste dute atzo gaueko ametsa dela Arratera igotzeko funikularra egotea. Eibartarrak Zerrendako afari ibatean, Gari Araolazak mapa libreak egiteko sistema bat erakutsi zigun, eta nik katxondeoan bota nuen "hor Amatiñok trazatu dezake Arrateko funikularra".EAJk berriro aurkeztu du proposamena aurtengo hauteskundeetan, Ixua-Arrate inguruan Gerra Zibilari buruzko parke bat egitearekin batera. PSOEk irabazi zuen, baina orain EAJ ere Udal Gobernuan sartu dela-eta, plana berriro aztertuko dute.Gainera, Margari Olañeta ere hasi da proposamenak jaso nahian. El Diario Vascok dio Amatiñok 1999...
Duela zenbait hilabete Amatiñok Eibartarrak Zerrendara idatzi zuen bakearen lorpenarekin alderdi guztiek bere burua txalotuko zutela, bakea lortua izango genuela, eta "denok pozik". PP ez zuen aipatu, baina. Erantzun nion PP gabe hankamotz geratzen zela bere ideia hura, eta sarri egin ohi duenez, "bapo" erantzun zidan.Madrilen bonba bat lehertzearekin batera, zenbaitek -askok- lehertutzat eman zuten baita ere bake prozezua, eta hara non, Amatiñoren jefe den Josu Jon Imazek esaten duen EAJ prest egon zitekeela 2008an Congresuan Rajoiren alde egiteko.Askok, mundu abertzalean batez ere, hitz h...
Azkenean, Imaz jaunak desmaskaratu du eta EAJ alderdi diruzalearen maskara zuria. Batzuetan, konponbidearen alde mugarik gabe elkarrizketa, besteetan, ETA gora ETA behera, hurrengoan ETA gora ETA behera eta hurrengoan ere ETA gora ETA behera... Eta EAJ-k zer egin du gatazka politikoa soluzionatzeko?, egoera demokratiko batetara iristeko? eta zer proposamen du bakerako?Ba atzo bertan argitu zituen negozioaren alderdiak bere helburu eta bidea. PP gobernura iristen bada berarekin akordioak egin, ETA polizialki ezabatu eta Ezker Abertzalea baztertu eta zapaldu.Argi geratu da, ...