EAJren balentria: JOALDUNAK SAROIAN SARTZEA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-03-26 09:41

Orain hilabete batzuk Ibarretxe lehendakariaren balentria goraipatzen nuen foro honetan bertan. “Erabakimena da bidea” nioen, eta txalotu egiten nuen Juan Jose, kontsultari data jartzeko izan zuen ausardiagatik. Euskal herritarrok, politika gatazkatsu bezain nekagarri honen harira, irrikan gaude kontsulta egin dakigun gauzak konpontze aldera, baina, hilabete gutxiren bueltan, badirudi bestelako norabide bat hartu duela EAJren politikeoak.

 Erkoreka parlamentuan por ti.

 

Orain, antza denez, “joaldunak saroian sartzea” izango da Ibarretxek burutu ahalko duen balentria bakarra. Metafora polita Josu Erkorekak egin berri duena Madrilen, baina polita bezain negargarria ikuspegi politiko batetik aztertuta. Izan ere, ezer gutxiren truke negoziatzeko prest azaldu dira jeltzaleak azken hauteskundeetako emaitza kaskarren ondoren, eta Bono izeneko joalduna presidentzian onartuko bide dute ganbera bietako mahaietan ordezkaritza bana lortzearen truke. Merke saldu dute Ibarretxeren ibilbide-orria; eta Juan Jose, isilik, badaezpada ere.

 

 Erkoreka + Zapatero por ti.

 

Banengoen ba, jeltzale hauek ez direla batere fidatzekoak; haizea nora eta zapiak hara, horrelakoxeak ditugu Urkullu eta konpainia. Ezer negoziatzen hasi aurretik, dagoeneko PSoEren esanetara jarri dira. Horrela jokatuta, nola beteko dute beren hitza eta euskal herritarroi ezer galdetuko? Ez al dute ikusten bidea lautzen ari zaizkiola PSEri berari datozen autonomikoetan lehendakaritzarako aukera garbiak izan ditzan?

 

Tira, jeltzaleak argiagoak zirelakoan nengoen ni; edo ez, behintzat, soziatak bezain mozoloak. Kaka praketan ibili baino lehenago, jakin beharko zuten ondorioztatzen Espainiako hauteskundeetan atera daitezkeen emaitzek ez dutela zer ikusirik autonomikoetan aterako direnekin. Baina, badaezpada, osasunean osatzea pentsatu dute jeltzaleek, duten botere partzialari eutsirik. Penagarria, baina egia.


Utzi iruzkina: