Kategoria: erabakimena
Orain hilabete batzuk Ibarretxe lehendakariaren balentria goraipatzen nuen foro honetan bertan. “Erabakimena da bidea” nioen, eta txalotu egiten nuen Juan Jose, kontsultari data jartzeko izan zuen ausardiagatik. Euskal herritarrok, politika gatazkatsu bezain nekagarri honen harira, irrikan gaude kontsulta egin dakigun gauzak konpontze aldera, baina, hilabete gutxiren bueltan, badirudi bestelako norabide bat hartu duela EAJren politikeoak. Orain, antza denez, “joaldunak saroian sartzea” izango da Ibarretxek burutu ahalko duen balentria bakarra. Metafora polita Josu Erkorekak eg...
Lauzpabost urte dira Ibarretxe lehendakariak Baskongadetako herritarroi hitza emango zigula esan zuela. Azkenik, badirudi urtebete barru izango dugula aukera, behingoz, zeozer esateko. Ausardia erakutsi du lehendakariak herri-kontsultarako data ezartzean, txalotu beharreko ausardia, egia esanda. Esan dezadan hasieratik ni neu ez naizela EAJzalea. Sekula ez diot bozkarik eman alderdi horri, eta, dagiten politika mota ikusita, ez dut uste aurrerantzean ere emango diodanik inoiz. Baina, nik bestelako iritzi politikoa izan arren, aitortu behar dut Ibarretxek poztu egin nauela bere pr...