Orain hilabete batzuk Ibarretxe lehendakariaren balentria goraipatzen nuen foro honetan bertan. “Erabakimena da bidea” nioen, eta txalotu egiten nuen Juan Jose, kontsultari data jartzeko izan zuen ausardiagatik. Euskal herritarrok, politika gatazkatsu bezain nekagarri honen harira, irrikan gaude kontsulta egin dakigun gauzak konpontze aldera, baina, hilabete gutxiren bueltan, badirudi bestelako norabide bat hartu duela EAJren politikeoak.     Orain, antza denez, “joaldunak saroian sartzea” izango da Ibarretxek burutu ahalko duen balentria bakarra. Metafora polita Josu Erkorekak eg...


Diskurtso txalogarria

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-16 11:33

Nabigatzen ari nintzela, Josu Erkorekaren diskurtso bat txalotzen zuen blog bat aurkitu nuen, 9 egilez osatutakoa.Erkoreka EAJren ordezkaria da Espainiako Kongresuan, eta hitzaldia, 2004koa da, J.L. Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuko Lehendakari hautatu zutenekoa.Gogoratzen dut aita eta biok sukaldeko telebistan ikusi genuela eta harriturik geratu ginela, ez baikenuen Erkoreka ezagutzen. Diskurtso paregabea iruditu zitzaigun. Ideiak alde batera utzita, ez dut hain diskurtso onik sekula entzun. Ondo egituratua, ideiak argi eta garbi azalduz, hitz-joko politak eginez... irakurtzeko, egin...


Azken iruzkinak