EAJ-k Altsasuko batzokian egindako pintaketak salatu ditu

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2009-02-08 13:46

Parece ser que al PNV le ha dolido que se mostrase en público las fotos de la Ertzaintza golpeando a diestro y siniestro durante la pasada manifestación de Urbina. Este es el reflejo de la nota que ha enviado a los medios, tomada del Guaixe. Ah! y atentos que si igual hasta llegamos a tener estación del TAV en Altsasu !!.



Eusko Alderdi Jeltzaleak “gogotik” salatu du domeka gauean ezezagunek alderdiaren egoitzan egindako pintaketak eta jarritako kartelak. Batzokiaren paretan, besteak beste, lelo hauek irakur zitezkeen: EAJ-PNV Violencia es la vuestra; PNV txikitzaile; PNV-Ertzaintza terroristak; AHTrik EZ! Stop TAV! Hariekin batera jipoituen argazkiak eta poliziaren eskuartze baten irudiak ere itsatsiak agertu ziren. Iazko irailaren lehenean ere antzeko zerbait gertatu zen.

Alderdi jeltzaleak zabaldu duen oharrean “Prestazio Handiko Trena (PHT) garatzearen aldeko bere jarrera” berretsi du, “oso bereziki nabarmenduz Prestazio Handiko Tren horrek Altsasun geltokia edukitzeak duen garrantzia”. EAJ-rendako ekintza hori “Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontra aspaldi egiten ari den kanpainaren baitan kokatzen da, AHT-ren eta PHT-ren kontra dauden erradikalen jokabidearen erakusle”. Gehitu dutenez “Euskadiren interes bateratu eta orokorra defendatu baino, aski dute mehatxuak egin eta irainak botatzearekin”.

EAJ-k dioenez “azpiegitura berri horrek berebiziko garrantzia” du, “Euskal Herria bere osotasunean egituratzen duen sarea baita”. Aldi berean, gogora ekarri du Nafarroa eta Euska Y-a Altsasun barna Ezkion lotzearen alde agertu dela, eta horregatik Sustapen Ministerioari eskatu diola ingurumen-eraginaren txosten “sakon eta zehatza” egiteko.



Utzi iruzkina: