PP erakarri beharra
Duela zenbait hilabete Amatiñok Eibartarrak Zerrendara idatzi zuen bakearen lorpenarekin alderdi guztiek bere burua txalotuko zutela, bakea lortua izango genuela, eta "denok pozik". PP ez zuen aipatu, baina. Erantzun nion PP gabe hankamotz geratzen zela bere ideia hura, eta sarri egin ohi duenez, "bapo" erantzun zidan.
Madrilen bonba bat lehertzearekin batera, zenbaitek -askok- lehertutzat eman zuten baita ere bake prozezua, eta hara non, Amatiñoren jefe den Josu Jon Imazek esaten duen EAJ prest egon zitekeela 2008an Congresuan Rajoiren alde egiteko.
Askok, mundu abertzalean batez ere, hitz horiekin polemika egin nahi izan dute, EAJren espainoltasuna salatu eta Imaz kritikatu hori esateko gai izan delako. Atzo irakurri nuen Bilboko PPren zinegotzi Antonio Basagoiti esaten gizarteari entzun behar diotela, euskal herriak prezezua begi onez ikusten duela. Gallardón indarberrituta irten da udal hauteskundeetan eta bere alderdi barruan beste filosofia bat ordezkatzen du. Ez dut esango gero, PPren politika txalotzen hasi behar dugunik, baina hemen aldaketa politikorik izango badugu PPren inplikazioaz (ere) izango dela sinistuta nago. PSOEk eskuak lotuta izango ditu beti -demostratu digu azken urtean zehar- baina ez da alderantziz gertatuko PP gobernuan badago -demostratu zigun Aznarren bigarren legealdi ilunean-.
Estrategia zikina PPren aldetik, baina noizbat seduzitu beharko ditugu euskaldunok popularrak ere, haiek onar dezaten hemen herri bat dagoela eta, demokrazian eta biolentziarik gabe, herri honek erabakitzeko eskubidea duela. Ez ditut ahazten Aznarren bigarren legealdian egindako guztiak, baina PP aldatzen ari da eta aldaketa horretara bultzatu behar dugu, bere postura reakzionarioen kaltetuenak garen heinean, are gehiago aldatu dadin.
Iruzkinak
aurtikijin 2007-05-31 13:19 #1
pp aldatzen?Basagoiti legealdi ilun hartan bere saltsan bizi zen ba...
http://tinyurl.com/2cb53y

ppkoek horrela jarraitzearekin nahikoa daukate, espainia mailan irmotasun horrek epe luzean fruituak emango baitie. Gainera, PSOEn dudek, asko laguntzen die.

aurtikijin 2007-05-31 13:22 #2
ups!
linka luzia izanda, bigarren errenkada batera jeitsiko zebala pentsatzen neban...barkatu

Josu 2007-05-31 13:25 #3
Basagoiti... eta bere tropa guztia, badakigu denok. Espainia mailan fruituak ematen dizkie, bai. Baina gobernura iristeko, akaso, beste batzuen laguntza beharko dute. Eta horretarako, asko suabizatu beharko dira... eta bide hortan hasi badira, bejondeiela. Eurak suabizatzen badira, PSOE ere bai.

Josu 2007-05-31 13:27 #4
Zure link-a tinyurl-tik pasatu dut. Ondo, ezta? Probatu beste baterako! :)

Josu 2007-05-31 13:30 #5
Bai, gogoratzen dut aurtikijin, aipatzen didazun kasua. Lotsagarria benetan. Eskerrik asko komentarioarengaitik.

aurtikijin 2007-05-31 14:48 #6
bai, asmakizun ona tinyurl-na
aurrerantzian badakit zelan egin :)

Matias 2007-05-31 15:06 #7
Josu, azkeneko PPko ejekutiban Ruiz Gallardon ez zen oso fin ibili eta Madrilgo 2. zenbakia izatearren Acebes, Zaplana y Cia.rekin bat etorri zala entzun dot gaur goizian, ez dostanak itxaropen handirik ematen. PPren barruan tipo hauek joaten diranian eta Camps, Nuñez Feijoo eta Ruiz Gallardonek berak agintzen dutenian, orduan izango da ordua hauekin paktuak eiteko. Basagoitiri asko gustatzen zaio bere aulkixa eta horregatik oin hasi da esaten prozesuari buruzko hori, bestela danok dakigu nolakua dan pertsonai hori. Baina bueno, gustauko litzaidake esaten dozuna beteko bazan...

Josu 2007-05-31 15:18 #8
Eskerrik asko komentarioarengaitik, Matias.

Gallardon eta PPko guztiek disziplina ona izaten dute eta alderdiaren tesi guztiak sutsuki defenditu. PPk bere politika aldatuko badu gauza motela izango da, hori ziur. Tira, ikusiko dugu...

Utzi iruzkina: