Egurratakitto

Antolakuntza eta borroka

Independentzia da gazteon izarra, gazteon etorkizuna eta gazteon borroka. Independentzia ez dugu egun batetik bestera lortuko. Independentzia egunez egun eraikiko dugu. ASKATASUNEZ BORROKATU, BORROKAZ ASKATU.Lehen zatia: Bigarren zatia:


Elkartasun eguna

egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2007-05-13 20:23

Maiatzaren 26an ospatuko da Azpeitian VII. Elkartasun eguna, Elkartasunez, konponbidea, autodeterminazioa eta amnistia lemapean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antiolatzen du urtero egun handi hori. Festa eta aldarrikapena uztartzen dituen eguna. Egitaraua 11:00. 6 kilometroko Elkartasun Krosa. Azkeneko urteetako ibilbide bera izango du. Dortsalak ohiko lekuetan izango dira salgai. Aurrez 6 eurotan eta egunean bertan 8tan. Ondoren, hamaiketakoa eta herriko dendariek jarritako hainbat opariren zozketa. 12:00. Herri kirolak plazan. Azpeitiar gazte taldea, Azkoitia eta Zestoako gazteen aurka...


Ez ote da hasiko gure Pumpido jauna gure blogen zerrendak aztertzen, ondoren inpugnatzeko. Egia esan etorkizunean pasatuko balitz ere jendea ez zen harrituko.Blogak.com bezalako web guneek, ni bezalako askori izugarrizko aukera ematen die adierazi nahi duguna idazteko. Askotan, ez dugu aukerarik izaten eta informazioaren gizarte honetan, zentsura da nagusi. Hauteskundeetan ere zentsura da nagusi. Oraindik ere, apartheid politikoarekin jarraitzen dugu. Laister iritsiko dira faxistak, sarearen eremu guztiak kontrolatu nahian eta horrelako web askeak zikintzen.Faxismoaren aurrean, blog iraultz...


Maiatzak 11 eta 12an Euskal Presoak Euskal Harrietara lemapean hainbat ekintza burutuko dira Azpeitiko gaztetxean. Gehienbat azpeitiko preso politikoak gogoratuz eta beraien eskubideak aldarrikatuz, Boulder-eskalada izango da ardatza.Berau antolatzen Lagun Onak Mendi elkartea, Azpeitiko gaztetxea eta Azpeitiko Euskal Presoak Euskal herriraTopagunea ibili dira. Guzti hau egiteko gaztetxean boulder-a montatuko da.


Alde hemendik!

1
egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2007-05-10 20:54

Gaur Hernaniko kaleetan indar militarren presentzia egon omen da. Ejertzito espainiarreko 70 soldadu, beraien tanketa eta armekin. Ez pentsa horrelako okupazio militar eta probokazioek intimidatuko gaituzteenik. Horrelako maniobrak, estatu espainiar zapaltzailearen estrategia hutsak dira. Beldurra sortu nahi izaten dute eta gure gainetik daudela agertu. Baina gu aurrean izango gaituzte, ez dugu onartuko horrelako okupazio militar eta polizialik. Hemendik aldegiten ez badute, bidali egingo ditugu! Egurra ta Kitto!


Wikipedia, interneten aurkitu dezakegun entziklopedi askea da. Mundu osoko boluntarioek osatu duten eta osatzen jarraitzen duten sareko entziklopedia. Mundu osoko boluntarioek parte hartzen dutenez, hizkuntza desberdinetan aurkitu ditzazkegu artikuluak. Entziklopedia askea da, edonork idatzi edota aldatu ditzazkeelako artikuluak.Wikimedia fundazioa da entziklopediak mantendu eta administratzen du. Fundazio hori, irabazi asmorik gabekoa da.Wikipedia interneteko gune bisitatuenetakoa omen da, egunean 6o milioi bisitari inguru jasotzen omen ditu.Horrelako web-gune askeek guztion parte-hartzea ...


Azkenean, Imaz jaunak desmaskaratu du eta EAJ alderdi diruzalearen maskara zuria. Batzuetan, konponbidearen alde mugarik gabe elkarrizketa, besteetan, ETA gora ETA behera, hurrengoan ETA gora ETA behera eta hurrengoan ere  ETA gora ETA behera...  Eta  EAJ-k zer egin du gatazka politikoa soluzionatzeko?, egoera demokratiko batetara iristeko? eta zer proposamen du bakerako?Ba atzo bertan argitu zituen negozioaren alderdiak bere helburu eta bidea. PP gobernura iristen bada berarekin akordioak egin, ETA polizialki ezabatu eta Ezker Abertzalea baztertu eta zapaldu.Argi geratu da, ...


Irakurri dudan artikuluan hala aipatzen du, nola ikasle batek kontatu zuen zuzenean gertaera tamalgarria. Albiste hura mundu guztira zabaltzen ari zen bitartean internet sutan zegoen. Wikipediak segituan egin zion tartetxo bat eta flicker-en 6.400etik gora argazki zeuden tiroteoarekin lotuta. Interneteko horrelako gune askeetan, jendeak parte-hartzeko duen aukerak, informazio hedapena azkartu egiten du eta jende desberdinaren bizipenak eta iritziak konpartitzeko aukera ematen dute. Hemen duzue artikuluaren lotura: artikuluaGertaera tamalgarria izan zen, baina eraikita dugun gizarte ereduare...


Azpeitiko Gaztetxea

2
egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2007-03-31 23:33

Azpeitiko gaztetxea oso gaztea da oraindik, urtebete eta erdi edo pasa dira ateak zabaldu zituenetik. Gaztea(k) izan arren, Azpeitiko Gazte Asanbladaren eskutik ikusi dugu Azpeitiko gazteriak duen ilusio, gogo eta borrokatzeko grina. Gazteen arazo eta kezketaz arduratzeaz gain, herritar guztientzako ere eskeintza zabala eduki izan du. Adibide garbiak dira, antolatu diren, antzerki, pailazo, zine emanaldi, bertso saio... adin guztietako herritarrei ere zuzenduak.Hemen duzue gu te gutarrak! saioaren bideotxo bat: 


Gazte Martxa

1
egurratakitto 1456132079321 Egurratakitto | 2007-03-31 23:03

Apirilak 6-7-8, Independentziaren aldeko Gazte Martxa dago Araban. Untzagan irten eta Laudion amaitzen da. Gazteon izarra, independentzia da, gure helburua, independentzia da. Pertsona askeak bizi diren Euskal Herri aske baten bila goazelako, guztiok ikusiko garelakoan, denok Gazte Martxara!