Wikipedia, interneten aurkitu dezakegun entziklopedi askea da. Mundu osoko boluntarioek osatu duten eta osatzen jarraitzen duten sareko entziklopedia. Mundu osoko boluntarioek parte hartzen dutenez, hizkuntza desberdinetan aurkitu ditzazkegu artikuluak. Entziklopedia askea da, edonork idatzi edota aldatu ditzazkeelako artikuluak.Wikimedia fundazioa da entziklopediak mantendu eta administratzen du. Fundazio hori, irabazi asmorik gabekoa da.Wikipedia interneteko gune bisitatuenetakoa omen da, egunean 6o milioi bisitari inguru jasotzen omen ditu.Horrelako web-gune askeek guztion parte-hartzea ...


Gaur irakurri det Slashdot-en Extremadurako Junta-k erabaki duela  hemendik urte batera bere administrazioko postu GUZTIAK software askea erabiliko dutela.Prozesu honetan Extremadurak esperientzia handia du Espainia mailan aurreratuena bait da software askearen erabilpenean.  Aurrerapen honek hainbat onura ekarri dizkio eta horien artean IBM-k Software Factory bat (software askeari buruzko zentru teknologikoa) bertan  eraikitzea erabaki du, 500 lanpostu sortuko direlarik.Bitartean Euskadi-n gure erakunde publikoak (hemen ikusten dugun bezala) jarraitzen dute dirua barra-barra...


Hori da behintzat esan duena Greg Stein-ek Apache Software Foundation-eko presidenteak EclipseCon 2006 konferentziak.Honek dioenez ohizko software-aren modeloa aldatu egingo da eta ez dugu ordainduko software beragatik, bere erabilpena erraztu egiten dituzten zerbitzuengatik baizik, hau da instalakuntza, konfiguraketa, mantenua, eguneraketa eta pertsonalizazioa moduko zerbitzuengatik.Guzti hau egia ba da, hainbat software enpresa garatzaileetan mentalitate aldaketa haundia egin beharko dute. Argi dagoena zera da balio erantsia ez dagoela software-ean, berarekin lortu daitekeen eraginean bai...


Entzuten ari gara software askearena dela irabazi daitekeen gerra bakarra; armarik gabe burrukatzen dena.  Zer da Software Askea?. Ba lehenik esan behar dugu ez dela doahinikan izan beharrik. Eskatzen duen kondizio bakarra hau da:  "Software-arekin iturburu-kodea eman behar da, jendeari aukera emateko programa bera aldatu eta hobetzeko".  Hala ere, maiz gertatzen da software askea garatzen duten enpresek bere negozio ideian ez dutela izaten programa beragatik kobratzea, zerbitzuagatik kobratzen dutela, beraiek bait dira hobekien ezagutzen dutenak software-a eta azken finean p...


Azken iruzkinak