Etxean Software askea!!
Entzuten ari gara software askearena dela irabazi daitekeen gerra
bakarra; armarik gabe burrukatzen dena. Zer da Software Askea?. Ba
lehenik esan behar dugu ez dela doahinikan izan beharrik.
Eskatzen
duen kondizio bakarra hau da: "Software-arekin iturburu-kodea eman
behar da, jendeari aukera emateko programa bera aldatu eta hobetzeko".
Hala ere, maiz gertatzen da software askea garatzen duten
enpresek bere negozio ideian ez dutela izaten programa beragatik
kobratzea, zerbitzuagatik kobratzen dutela, beraiek bait dira hobekien
ezagutzen dutenak software-a eta azken finean programa dohainikan
izaten da.
Azken hilabeteetan saiatzen ari naiz software askea
erabiltzen etxean eta esan behar dut oso esperientzia interesgarria eta
positiboa izan dela. Windows Sistema eragilea Linux distribuzioa
den Kubuntu-gatik aldatu dut, Ms Office ofimatika sistema Openoffice-engatik aldatu dut, eta Mozilla Firefox nabitzailea erabiltzen det orain hainbeste arazo eta segurtasun problema ematen dituen Internet Explorer-engatik.
Beste
aldaketa batzuk ere egiten ari naiz baina agian hauek izan dira
errezenak eta egunero etxean gehien erabiltzen ditudanak. Eta zuk
zergaitik ez duzu frogatzen?
Iruzkinak
josu 2006-03-07 11:24 #1

Eutsi goiari!

tamalgarriena, software askearekin aritzea etxera mugatu beharra... Lanerako ordea, M$ ekin aritzea besterik ez zaigu gelditzen, softwareak erabat konpatibleak izan arte behintzat...

Orain dela gutxi, unibertsitate bateko irakasle batekin proiektu batean aritu ginen eta honek den dena open-office-en bidaltzen zuen, eta ez bazeneukan, izorratu ein behar. Ideia izugarri ona iruditu zitzaidan, baina tamalez, praktika hori gutxi batzuen eskuetan dago, bestela galdetu zure bezeroei...

{ZuBiX} 2006-03-07 11:43 #2

jendeak askotan software librea erabiltzen du zer erabiltzenduen ere jakin gabe.

Munduko programa erabilienetako GPL lizentzia libreaz banatzen da, baina ea benetan nork dakien programa hori librea denik.

eMulez ari naiz.

Utzi iruzkina: