Maalako parkean

Deba ibaiaren ertzean

Abuztua-ren erdialdea aurrera doa eta Elgoibarko kaleak ustuz doaz poliki poliki.  Datorren astean nor geldituko ote da herrian?  Ba itxuraz usoak eta beste lau katu.  Beno, usoak agian ez....   Gora begiratu det eta ikusi ditut azkenaldi hontan gure balkoietan hain ohizkoak bihurtu diren CD-ROM dizdiratzaileak!!!.  Nori okurrituko zitzaion horiek zintzilizka jartzeko ideia?  Ez dakit asko egiten duen honek usoak uxatzen baina pasiatzen  zaudela  ZARTA!!!  Begira cd baten dizdira.  MADARIKATUA!!  Usten nuen etxeetako fatxadak dotor...


Gaur irakurri det Slashdot-en Extremadurako Junta-k erabaki duela  hemendik urte batera bere administrazioko postu GUZTIAK software askea erabiliko dutela.Prozesu honetan Extremadurak esperientzia handia du Espainia mailan aurreratuena bait da software askearen erabilpenean.  Aurrerapen honek hainbat onura ekarri dizkio eta horien artean IBM-k Software Factory bat (software askeari buruzko zentru teknologikoa) bertan  eraikitzea erabaki du, 500 lanpostu sortuko direlarik.Bitartean Euskadi-n gure erakunde publikoak (hemen ikusten dugun bezala) jarraitzen dute dirua barra-barra...


Ostiralean nenbilen begira nire osabarentzat, internet-erako hornitzaile berria aukeratzen eta hala non aurkitu nuen Euskaltel-ek ematen duen oferta berria uda hontarako.  Nik orain arte Despega 300kbps daukat eta 23 € hilean ordaintzen ditut.  Oferta honekin 3 hilabetetan 3000kbps-eko konexio edukiko dut eta 30€ ordainduko ditut guztira (39 € aurreztuz).  Orain momentuan probatzen ari naiz oferta hau eta nahiz eta fitxategi handiak jeisterakoan asko igartzen den (P2P-ean pentsatzen det ere...  ; - )  gainerako nabizaio arruntean ez da hainbesteko aldea.  Noski...


Azkenean inauguratu da hainbeste polemika ekarri duen Azoka berria.  Polemika hain gogorra izan da eta udalaren egozkorkeria hain handia Haundiren denboraldi bukaerako afaria eta Trinitateko danborradaren afaria aparkaleku berrira mugitu dituztela.  700.000 €-tako gastua justifikatzeko ote?.  Kontutan izanik handik 50 metrotara sekulako aparkaleku handia dagoela, ez dago hain argi.  Hala ere, gauza bat dago argi.  Elgoibarren dirua barra-barra dagoela, olibondo bonsai batzuk hasi bait dira jartzen hain famosuak egin diren elgoibarko "roskilla errotondetan".  No...


Aurreko Ubuntu bertsioarekin (Ubuntu 5.10 Breezy Badger) WPA erabiltzea enkriptazio sistema bezala WIFI batera konektatzeko nahiko zaila zen (Tolon-ek zehazten zuen bezala hemen). Orain bertsio berriarekin errazagoa da eta ez dago eskuz konfiguratu beharrik (X-ak erabiliz egiten da Network-manager erabiliz). Ala ere, zuen sistema eguneratzen baduzue aurreko konfigurazio fitxategiak izenez aldatzen ditu eta pixka bat galduta aurkitzen zara hasieran. Norbaitek arazo hau badu hona hemen lagundu dezakeen gida erraz bat WPA enkriptazioa erabiltzen duen WIFI batera konektatzeko. PAUSOAK: wpa_supp...


Software askearen munduan eta linux distribuzioen barruan aspalditik zain geunden berria gertatu da Ekainak 1ean.  Ubuntu distroaren bertsio berria azaldu da.  Honek Dapper Drake du izena eta Ubuntu distroaren atzean dauden konpromisoa betez aurreko bertsiotik 6 hilabetera atera da.  Asteburu hontan ekin diot upgrade-ari eta oraintxe bertan nago bertsio berria erabiliz blog-ean idazten. Nahiko ondo joan da guztia baina arazotxo batzuk izan ditut portatilaren WIFI-akin (zergaitik hainbeste arazo WPA soportearekin???).  Probatzera noa ea nolako bertsioa utzi diguten!!!.&nb...


Hau da erabili duten leloa Mozilla Firefox-en promozio kanpaina batean.Bertan diote Firefox dela pribakuntza gehien eta popup, spyware eta virus protekzio hoberena ematen duen web nabegatzaile irekia.Hala ere azken estadistikak diotenez Firefox-ek Europa mailan %20 besterik ez du lortu gaur egun.  Hala ere aipagarria da Finlandia, Eslovenia eta Alemania moduko estatuetan %30etik gora dagoela erabilira.Interesgarria izango litzateke jakitea ze mailatan gauden Euskadi-n, baina datu ofizialerikan ez daukat ezkuragarri. Lortu al daiteke nonbaitetik?


Aurreko asteko albistea da Corel enpresak (Corel Draw, WordPerfect...) Winzip konprimitzaile ezaguna erosi duela.  Egia da winzip-ek duela windows sistema eragilearen konprimitzaileetan lehen postua, baina baita ere hainbat aukera daudela opensource eta dohainik konprimatzaileen merkatuan.  Horietako bat izan daiteke windows-entzako 7zip konprimitzailea, bestalde linux sistema eragilean ez da ia erabiltzen zip formatua, konpresio hobeagoak eskaintzen bait dituzte rar, tar edo bzip2 moduko sistemak.Egia esan ez dakit oso etorkizun ona duen erosketa honek eta badirudi Corel-en beste...


Lankide dudan Tolon-ek dioenez RSS da Web 2.0 deritzon mugimendu berri honen pegamentua, hau da, zerbitzu mota desberdinak batzen dituen elementua.  Hori horrela bada (eta ni ados nago) ezinbesteko litzateke ahalik eta webgune gehien RSS formatuan informazioa erakustea. Jendea informazio bila gure webgunera joan beharrean, zergaitik ez diogu uzten interesatzen zaizkion iturri guztiak bateratzea toki bakar batean eta sistemak abisatzea albiste berri bat dagoenean?.Arazoa da, oraindik hainbat webgune ez dutela RSS formatuan ezer ere ematen, hortaz zer egin dezakegu guk?  Ideia honek...


Internet-en eguneroko albistea da azaltzen ari diren zerbitzu berri eta xelebreak. Hauen artean benetan ideia kuriosua behintzat (ez dut beste hitzik topatzen definitzeko...) iruditzen zait israel-dar batzuk sortu duten i4giveu zerbitzua (I forgive you irakurtzen da, hau da “nik barkatzen zaitut” ) bakoitzak bere aitormenak egiteko eta jendearen barkamena eskatuz. Erabiltzaileek erabakitzen dute pekatuaren inportantzia eta horren arabera barkatu edo ez erabakitzen da. Hor ikusten da jendeak duen beharra pekatuak edo inori kontatzen ez dizkion gauzak kontatzeko. Zer izango da... zerbitzu s...


maalan 1456151155521

Maalak betidanik izan du elgoibartarrentzat aisialdi eta bilgune esanahi berezi bat. Hortaz ibilbide honetan ikur bezala hartzen dugu gure herritarrei munduan gertatzen diren hainbat gertakariei buruz kuxkuxean ibiltzeko