Kategoria: euskaltel
Irailaren 24an Zamudion bildu ginen aurtengo FLLko taldeetako partaideak, lehiaketari hasiera emateko.Guk azken orduan jakin genuen taldeko gazteak eta entrenatzaileak joatea komeni zela eta horregatik ez genuen denak joateko aukerarik izan (gainera eskola eguna eta orduak ziren!). Ander eta Edorta joan ziren Prototype taldearen izenean. Errepresentazio txikia baina DUINA!Han ziren, Euskalteleko egoitza nagusian aurtengo FLLn egongo diren 26 taldeak. Ez genituen ikusi Arizmendi-Ikerlan taldeetakoak, agian gurea bezalako arrazoiengatik ez ziren joan. Lehiaketaren fase desberdinak esplikatu z...
Bigarren aldiz, Euskalteleko telefonoak “jausita” daude, joan zen astelehenean bezala. Egunkari digitaletan oraindik ez dator ezer horri buruz, eta hemen gaude linearik gabe goiz osoz. Ez dakit zer arazoa duten, baina orain arte ez dut sekula halako matxura jasan . Ea laster konpontzen duten kontua, guretzat linea fixoak oso inportanteak dira eta...
Apa guztioi! hau da pentsakera kultumetafisiko izugarri bat, aholkugomendio bat baizik.Mediamarkteko oferta horietako bat aprobetxatuz Asus markako portatil berria erosi dut. Vista Home Premim preinstalatua dauka, eta berez nahiko alperra naizenez, eta oraindik probatua ez nuenez, berau utzi nuen sistema eragile gisa.Zuetako asko - batzuk euskaltel edukiko duzue interneterako sarbide bezala, neronek ere bai. Eta hauetako askok kablemodemarekin. Vistak ez dizue Webstar markako cablemodema automatikoki instalatuko, bere CDa sartzeko eskatuz. Eta hemen dator arazoa. CD honetako driverrak XP -r...
Ez du behar aurkezpenik Ametsek, izan ere Etxebarrin denok ezagutzen dugu; baina hiztegi eta internetera jo ezkero Wikipedia Entziklopedia askean Ametsen inguruko historiala edo definizioa egiteke dago. Seguru Tourrean dabilen moduan ibilita zer idatzi izango dugula Wikipedian eta beste edonon. Egunero telebistari itsatsita gaude eguerdi oste horietan eta bazkalostekoa deskantsua izan beharrean tentsio eta urduritasun ere biurtzen da Amets egiten ari den lasterketak eginda! Horren lekuko argazki hauek, zaletuak anomatzen eta nola ez familia beti ondoan. Eskerrik asko amari argaz...
Internet konexio berria kontratatu behar dugu etxean. Oinarrizko gauza ba, 1-2 mega eta telefono deiak, ahal bada. Router wifi bat oparitzen badute, askoz hobe. Konpainia ugari probatu ditut dagoeneko (Euskaltel, Wanadoo...) eta horietako batek ere ez nau gogobete. Ez naiz inorekin ezkondu, beraz, eta edozertarako irekita nago. Zuen esperientzian oinarrituta, zer gomendatzen didazue? Euskaltel/Orange aferaren ur nahastuak profitatuta, pagotxaren bat hortik zehar? Edo, susmatzen dudan moduan, guztiak dira kaka zaharra eta nahi adina izorratuko naute? Mila esker zuen laguntzagatik.
Ostiralean nenbilen begira nire osabarentzat, internet-erako hornitzaile berria aukeratzen eta hala non aurkitu nuen Euskaltel-ek ematen duen oferta berria uda hontarako. Nik orain arte Despega 300kbps daukat eta 23 € hilean ordaintzen ditut. Oferta honekin 3 hilabetetan 3000kbps-eko konexio edukiko dut eta 30€ ordainduko ditut guztira (39 € aurreztuz). Orain momentuan probatzen ari naiz oferta hau eta nahiz eta fitxategi handiak jeisterakoan asko igartzen den (P2P-ean pentsatzen det ere... ; - ) gainerako nabizaio arruntean ez da hainbesteko aldea. Noski...
Azkenaldi hontan nahiko kabreatuta nabil Euskaltel-ekin. Etxean Telefono finkoa, Internet eta Telebista digitala dauzkat eta alta eman nuenetikan ostikadak besterik ez dizkidate eman. Hileko kuota altzatu didate finkoan, interneten 300Kb-eko konexioa daukat eta 1Mb-ekoa hirukoiztu duten bitartean prezio berdinean, neri abiadura mantendu didate baina hori bai euro bat igo didate kuota. Eta azkenik, telebista digitalean pare bat gauza gertatu zaizkigu nahiko larriak. Aldi baten ikusi ez dugun film bat kobratu didate (nire akatsa ote?) eta aurreko astean Errealaren partidua e...