hautahoi

hautahoi

Apa guztioi! hau da pentsakera kultumetafisiko izugarri bat, aholkugomendio bat baizik.Mediamarkteko oferta horietako bat aprobetxatuz Asus markako portatil berria erosi dut. Vista Home Premim preinstalatua dauka, eta berez nahiko alperra naizenez, eta oraindik probatua ez nuenez, berau utzi nuen sistema eragile gisa.Zuetako asko - batzuk euskaltel edukiko duzue interneterako sarbide bezala, neronek ere bai. Eta hauetako askok kablemodemarekin. Vistak ez dizue Webstar markako cablemodema automatikoki instalatuko, bere CDa sartzeko eskatuz. Eta hemen dator arazoa. CD honetako driverrak XP -r...


Baratza

hautahoi 1456135314940 hautahoi | 2007-10-19 08:04

Baratza Atzo baratza (oso arraroa egiten zait. Hemendik aurrera batza) batean hasi nintzen lanean. Ez da gauza haundia; izatez txikia, Tolosa inguruan gurasoek duten terreno txiki batean. Porruak, espinakak eta koliflorrak (euskaraz...?). Batzan garapenaren erakusgarri jarriko dizkizuet argazki batzuk, eta norbaitek porruren bat apadrinatzea nahi izanez gero, izena jarri eta berea du!


euskaldun kultoak

hautahoi 1456135314940 hautahoi | 2007-10-18 08:37

Astelehenean telebistan zappinga egiten hari nintzela, etbko mihiluze  ikusten geratu nintzen. Lehiaketa nahiko entretenigarria da, sariak ere hala modukoak. 3 bikotek beraien artean lehiatzen dute bata "finalera" iritsi arte. Finalean, aurkezleak 3 sail eta 9 hitz (edo gutxiago dira? igualdiyo) esan, eta lehiakideek hitz hauek sail egokian jarri behar dituzte. Danak asmatu ez gero, sari potoloa beraientzat. Ez badute asmatzen, hurrengo egunerako dirua gehitzen da botean. Euskal herriko herrien biztanle kopurua, euskal herriko idazleen jaioterriak, euskal herriko mendien garaierak,... ...


Hasiera

hautahoi 1456135314940 hautahoi | 2007-10-18 08:27

Hasi garela! Gogoa asko, ezagutza erdi mailakoa eta esperientzia batere ez. Hori da nire bagajea. Ikusiko dugu zer ateratzen den. Ez dut tematika fijorik jarraituko, momentuan momentukoak besterik ez. Blog guztietan esaten den bezala: zu zara garrantzitsua: gustokoa duzuna esan, baita hain gustokoak ez direnak ere. Hasi garela!