euskaldun kultoak
Astelehenean telebistan zappinga egiten hari nintzela, etbko mihiluze ikusten
geratu nintzen. Lehiaketa nahiko entretenigarria da, sariak ere hala
modukoak. 3 bikotek beraien artean lehiatzen dute bata "finalera"
iritsi arte. Finalean, aurkezleak 3 sail eta 9 hitz (edo gutxiago dira?
igualdiyo) esan, eta lehiakideek hitz hauek sail egokian jarri behar
dituzte. Danak asmatu ez gero, sari potoloa beraientzat. Ez badute
asmatzen, hurrengo egunerako dirua gehitzen da botean. Euskal herriko
herrien biztanle kopurua, euskal herriko idazleen jaioterriak, euskal
herriko mendien garaierak,... izan hoi dira gaiak, euskal tematika
dexente jorratuaz. Azken egunean Hollywoodeko artista famatuen
bikotekideak.Saria etxera.
Kultura gutxi? Nik neronek inoiz ez
ditut asmatzen. Ikastolakumea izanik, eta gugandik esaten dituztenak
ikusirik (aprenden solo la historia de Euskal herria, solo la geografĂa
de Euskal Herria,...), zer dabil oker? ez al dugu gure ingurua
ezagutzen? memori txarra al dugu? internet edukita zertarako ikasi
mendien altuerak? eta mundu zabaleko mendien altuerak balira, asmatuko
al genituen? Nork daki Everesten altuera zuzena eta nork Hiru Errege Mahaiarena?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: