EUSKALTEL + VISTA = PANTAILA URDINA

hautahoi 1456135314940 hautahoi | 2007-10-25 17:33

Apa guztioi! hau da pentsakera kultumetafisiko izugarri bat, aholkugomendio bat baizik.
Mediamarkteko oferta horietako bat aprobetxatuz Asus markako portatil berria erosi dut. Vista Home Premim preinstalatua dauka, eta berez nahiko alperra naizenez, eta oraindik probatua ez nuenez, berau utzi nuen sistema eragile gisa.
Zuetako asko - batzuk euskaltel edukiko duzue interneterako sarbide bezala, neronek ere bai. Eta hauetako askok kablemodemarekin. Vistak ez dizue Webstar markako cablemodema automatikoki instalatuko, bere CDa sartzeko eskatuz. Eta hemen dator arazoa. CD honetako driverrak XP -rentzako dira (Vistarenak Webstaren orritik jeitsi behar dituzue). Zuen-nere ergelkerian Xprenak instalatu ez gero, Windowsek hain sarritan oparitzen dizkigun pantalla urdin mordoxka irtengo zaigu.

Beraz, eta laburtuz: Microsoft Vista duten pctan, ez instalatu Euskaltelek utziriko Webstar cablemodemaren driverrak, beraien orritik jaitsi.


Utzi iruzkina: