Lanean hasi aurreko aurkezpen-jaia
Irailaren 24an Zamudion bildu ginen aurtengo FLLko taldeetako partaideak, lehiaketari hasiera emateko.
Guk azken orduan jakin genuen taldeko gazteak eta entrenatzaileak joatea komeni zela eta horregatik ez genuen denak joateko aukerarik izan (gainera eskola eguna eta orduak ziren!).
Ander eta Edorta joan ziren Prototype taldearen izenean. Errepresentazio txikia baina DUINA!
Han ziren, Euskalteleko egoitza nagusian aurtengo FLLn egongo diren 26 taldeak.
Ez genituen ikusi Arizmendi-Ikerlan taldeetakoak, agian gurea bezalako arrazoiengatik ez ziren joan.
Lehiaketaren fase desberdinak esplikatu zizkiguten: proiektu zientifikoa, teknikoa, robota eta talde lana.
Aurreko edizioetako partaideak egon ziren beraien esperientzia kontatzen eta jendea animatzen. Oso jende jatorra eta motibatua, gehienak. Baziren korbata eta uniformez zeudenak baina giro ona, edozelan ere.
Amaieran, Prototype taldeari eta gainontzekoei kartel bat eman ziguten gure lan-tokia txukuntzeko.
Irtetzerakoan, gainera, Euskaltelekoek opariz betetako poltsa bana eman ziguten.
Ideia bat asko entzun zen Zamudion...ondo pasatzen da, baina LANA ere ugari egin beharko dute gure mutilek!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: