Martxo eta apirilean, sei astetan Bilbon, Zirika gunean, Euskara Jendea dokumentalak ikusi eta haien gaineko solasaldiak izan dira. Iritzi mordo bat, zalantzak ere zientoka, kontraesanak eta kontrako iritziak ere. Laburtu beharko banitu sei eguazten horietako parrapladak, bi galderatan laburtuko nituzke:   - Zer hari mehe, fin eta hauskorrak ekarri gaitu gaur arte? Zergatik iraun dugu? Zerk ekarri gaitu XXI. menderaino?   - Eta aurrera begira zer? Zer indartu behar dugu gure komunitateak beste milurteko batzuk iraun ditzan? Hari mehe eta fin horiek izan daitezke etorkizunean iraut...


"EUSKARA JENDEA" zikloaren 1. dokumentala eskainiko dugu bihar Apirilak 29 (asteartea) Herrera K.E-an 19:30ean.Dokumentala ikusi ondoren, solasaldia eta eztabaida izango da dokumentalen egileekin.ANIMATU ZAITEZ!


Euskara Jendea

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-01-20 09:07

Gure jende euskaldunaren historia etorri zaigu berriro ere Xamarren eskutik (eta berarekin batera dokumentalak lantzen ibili den lantaldearen eskutik, jakina). Liburutik sei dokumental, ia sei ordu eta lana, lana erruz. ETBn eman dituzte atalak (baina merezi du zinez dokumentalak erostea, behin baino gehiago ikusteko modukoak baitira, sakonak eta mamitsuak). Dokumentala trinkoa da, sakona, pentsarazten dizun produktua da (eta ez gaude oso ohituta horretara), motel xamarra batzuetan, biziki interesgarria beti.   Euskararen historia sozialaren materialetan beste mugarri bat jarr...


San Milixanak zirela-eta, artisau lanak, erroskilak, liburuak eta bigarren eskuko gauzak salgai jartzeko postua montatu genuen elizpean. Euria goitik eta behetik,  baina gu animoso.Azaroaren 14an, goizeko lehen ordutik montatuta genituen hiru mahaiak, soziedade parean, aterpean. Eskerrak, ez zuen atertu ia goiz osoan. Horrek jende kopurua gutxitu zuen baina hala ere pasa ziren gure txokotik.Sekulako arrakasta izan zuten erroskilek, segidan saldu ziren. Baita artisau lanek ere. Izan ere, Enrike, Itsaso eta Txemaren lanak oso politak ziren.Azokan lortutako diruarekin, errobotaren mahaia,...


Irailaren 24an Zamudion bildu ginen aurtengo FLLko taldeetako partaideak, lehiaketari hasiera emateko.Guk azken orduan jakin genuen taldeko gazteak eta entrenatzaileak joatea komeni zela eta horregatik ez genuen denak joateko aukerarik izan (gainera eskola eguna eta orduak ziren!). Ander eta Edorta joan ziren Prototype taldearen izenean. Errepresentazio txikia baina DUINA!Han ziren, Euskalteleko egoitza nagusian aurtengo FLLn egongo diren 26 taldeak. Ez genituen ikusi Arizmendi-Ikerlan taldeetakoak, agian gurea bezalako arrazoiengatik ez ziren joan. Lehiaketaren fase desberdinak esplikatu z...


Badago egunero teleberria ikustean haserretu edo tristetu ohi den jendea... Badago, lagun, senide eta are ezezagunei ere ondo edo gaizki zer dagoen esaten dien jendea...Badago bere moral zurruna gainontzekooi inposatu nahi digun jendea...Badago ere, bere saloiko besaulkian eserita bere ingurukoen insensibilidadea epaitu eta kritikatzen duen jendea... Badago ezker ukabila altxatuta eskuin eskuaz McDonaldsen erositako hamburgesa ansiedadez jaten duen jende mordoa ere... Jende horrek guztiak elkartasuna exijitu ohi du, esfortzua, eta baita ausardia ere. Gaitzestu egiten du batzuetan injustizia...


2009ko lehena

2
nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2009-01-01 22:54

     Eta 2008 joan egin zaigu. Ziurrenik, gaur berritu diren blogen %99a urte amaieraren eta berriaren hasieraren inguruan izan dira; ia derrigorturik gaude gai honi buruz idaztea.     Askok lehengo urteko gertakizun aipagarrienak komentatuko dituzte: krisia, Obama booma, Barajaseko tragedia, Kosovoren independentziaren lorpena, Amstetten-go munstroa (alaba 24 urtez bahituta izan zuena), Chikilicuatreren showa...      Bart gaueko parrandaren iruzkinik egingo da; baita kontraesanik handiena duen urteko egunaren inguru...


     Azkenaldian, entregatu beharreko txostenak eta azterketak direla eta, agobiatu xamar nabilela onartu behar dut. Etxean lanean hasten naizen bakoitzean ikusten duzue non bukatzen dudan, beraz, gaur arratsaldean Tolosako Aranburu liburutegira joango naiz.     Lau pareta isil horietara sartzean betikoak daude esaldia bururatzen zait. Ondoren, neu ere "betiko" bihurtu al naiz? galdetzen diot neure buruari. Agian bai. Orain dela 7 hilabete hasi nintzen bertara joaten, eta azterketa garaitik at ederki egoten dela esan beharra dago; hortxe gakoa, a...


trena

2
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2008-07-14 13:06

Behin baino gehiagotan aipatu dut trena. Beharbada zerbait magikoa da niretzat. Izan ere mota askotako jendea biltzen du trenak. Bagoi xume batek adin, kolore eta gustu desberdinetako pertsonak elkartzen ditu bizitzako momentu labur batez bada ere. Barre algaraka dabiltzan atsoak, esku artean duen liburua interes osoz irakurtzen ari den gizona, bere pentsamenduetan murgilduta dagoen gaztea, musika topera jarrita duen nerabe bat, geldi egon ezin diren bi ume beren amekin eta abar.Oso desberdinak diren pertsonak eta errealitatea modu ezberdinean ikusten dituzten pertsonak, une batez bada ere ...


Etorkinei errespetua sor diegu ! Gaur egun etorkinei errespetua sor diegu, nire ustez.Jendeak etorkinei gaizki begiratzen die.Baina zergatik? Beraiek ez dute ezer txarrik egin, bakarrik bizi ziren tokitik alde egin dute egoera txarretan bizi zirelako.Zuk ere berdina egingo zenuen ezta?Batzuek pentsatzen dute etorkinak hona etortzen direla eta lanpostuak kentzen dituztela; bai hori egia da baina lan okerrenak beraientzat dira.Gainera beraiek ere bizitza bizitzeko eskubide berdin-berdinak dituzte zu bezalaxe.Hau gutxi balitz gauza askori aurre egin behar diote,Espainiara ailegatu baino lehen....


BLOG DESBERDINAK

2
niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-02-16 17:35

Hona hemen sustatu.com en  aukeratutako blogak; eta horien gaineko nire iritzia:   www.blogak.com/euskarazoak   Hauxe da aukeratu dudan lehenengo bloga; diseinuari dagokionez, bazter urdina du, eta testua dagoen tokiaren fondoa zuria da; Euskarazoak du titulua. Eskuman goiko aldean egilearen argazki eta komentarioa ageri da. Beherago estekak atala dago; guztiak euskaldunak dira; adb: sustatu.com, euskojaurlaritza... beherago jaso dituen azken erantzunak daude, eta azkenik blogaren edukia dago. Testuari dagokionez, gai desberdinak jorratzen ditu eta egileak horien gainean, ber...


Arratsaldeko 7:30ak metroan. Nora begiratu ez dakidala dabiltza nire begiak dantzan. Atzera, aurrera, lurrera, leihora... baina leihoaz bestaldean ikus ditzakedan paisaiak buruz dakizkit jada, eta aspertu egiten naiz, xarma galdu dute. Askotan irakurri edo musika entzuten dut, edo biak batera. Gaur ez daukat gogorik. Zenbat pertsona metro berean sartuta! Zenbat bizitza ezberdin! Eta batez ere, zenbat sentimendu eta sentsazio... Gehienak buru makur datoz, antza. Lan berdina egunero egin beharra, eguneroko errutina, etxetik lanera eta lanetik etxera, noizean behin kaƱa pare bat. Ordutegiek m...


Oraintxe bertan bukatu dut liburua irakurtzen eta horra hor komentarioa.Euskara jendea, Xamar (Pamiela).Dibulgazio liburua da, euskararen historia sozialari buruzkoa. Ezinbesteko ekarpena egiten du liburu honek. Datu gehienak ezagunak egin zaizkit baina horrek ez dio kentzen liburu honi ekarpena.Alde batetik, han-hemenka sakabanaturik zeuden hainbat eta hainbat datu biltzen ditu eta osotasuna eman. Eskertzekoa da. Gainera, euskararen soziolinguistikan horren premiazkoa dugun dibulgazioa egiten du. Liburua irakurterraza da eta eskoletan eta euskaltegietan oso erabilgarria.Beste alde batetik,...


Azken iruzkinak