Bidaiariak trenera!

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-04-02 20:26
3

Arratsaldeko 7:30ak metroan. Nora begiratu ez dakidala dabiltza nire begiak dantzan. Atzera, aurrera, lurrera, leihora... baina leihoaz bestaldean ikus ditzakedan paisaiak buruz dakizkit jada, eta aspertu egiten naiz, xarma galdu dute. Askotan irakurri edo musika entzuten dut, edo biak batera. Gaur ez daukat gogorik.

Zenbat pertsona metro berean sartuta! Zenbat bizitza ezberdin! Eta batez ere, zenbat sentimendu eta sentsazio... Gehienak buru makur datoz, antza. Lan berdina egunero egin beharra, eguneroko errutina, etxetik lanera eta lanetik etxera, noizean behin kaña pare bat. Ordutegiek mugatutako egunak, eta minutu amaigabeak lanegunaren bukaeran. Pentsakor datoz, ausente. Ni bezala. Agian usteko dute ni triste nagoela, pentsakor nagoelako. Agian historio sortzaile bihurtzen dira metro bidai honetan.

Etxera heldutakoan nekea igarri da pertsona ororen aurpegietan, gustuko ez duten lana burutu dute. Absurdua da. Lan egin helbururik gabe, soilik soldata jasotzeko, bizitza osoan, jan ahal izateko. Hilero berdina. Nekea dute aurpegi horiek beregain. Baina ez da edonolako neke fisikoa. Guztia bertan utzi eta alde egitea nahiko luketen aurpegi neketsuak dira. Lana eta familia baztertu, mundua ezagutzera bakarrik joan. Edo familiarekin, seme-alabei mundua erakutsi.

Baina ezin dute. Zerbaitek lotzek ditu hemen, ni lotzen nauen era berean. Orekak. Bizitza prototipoak, kanonak. Guzti horiek oztopoa dira atzera begiratu gabe maletak hartu eta alde egiteko, edo ezer gabe, abentura bat. Mila abentura... horretan pentsatzen ote dute metroko bidaiariek? Damutu egiten dira akaso, euren nahiak jarraitzen ez dituztelako, egia da nahi dutela hemen gelditu, baina ezagutzeko grinak barnetik erretzen ditu. Ezagutzeko grinak barnetik erretzen nau.

Esaten dute diruak ez duela zoriontasuna ematen, eta egia izango da. Baina diru faltak zoriontasuna ken dezakeela ere egia da. Dirua behar dugu bizitzeko, jateko. Lan egin behar dugu dirua lortzeko. Lan fijoa, ahal bada. Horregatik, ez dugu alde egingo, hemen geldituko gara, obrari, bulegoari, ikasgelari... lotuta. Hemen geldituko gara gure salako telebistari begira, gure sukaldeko irratia entzuten, betiko ohe hotzean begiak ixten.

Hemen geldituko gara...

Amuitz

Amuitz 2007-04-02 23:29 #1

Bertan geratuta ere mila bidaia dauzkagu egiteko! Mundua hor dago, edozein unetan gerta daiteke "orain" esan eta alde egitea, baina bitartean mundu ugari dauzkagu ezagutzeko etxean bertan, lanean, metroan... mundu ezezagunak, interesgarriak, emozioz beteak.<br />

Opositivo

Opositivo 2007-04-03 23:56 #2

Egunerokotasunari ez da erreza, baina, irrika aurkitzea. Sisifok egin bezala, harria etengabe altzatzea helburu bihurtu behar dugu, ez medio. Harri hori, zoritxarrez geroz ta handiago eta pisutuzagoa da urteak pasatu ahala eta "heldutasuna" deritzon garai hori gerturatzean...

Sugoi

Sugoi 2007-04-04 00:51 #3

Onartu behar dugu dagoena, tragikoak izan behar dugu, kasu honetan ere. Betiere, ihes egiteko koldarrak garela onartu baldin badugu. Ausartzen bazara, egin alde! Ez eman bultzada gehiago harri pisutsu horri...


Utzi iruzkina: