trena
Behin baino gehiagotan aipatu dut trena. Beharbada zerbait magikoa da niretzat. Izan ere mota askotako jendea biltzen du trenak. Bagoi xume batek adin, kolore eta gustu desberdinetako pertsonak elkartzen ditu bizitzako momentu labur batez bada ere. Barre algaraka dabiltzan atsoak, esku artean duen liburua interes osoz irakurtzen ari den gizona, bere pentsamenduetan murgilduta dagoen gaztea, musika topera jarrita duen nerabe bat, geldi egon ezin diren bi ume beren amekin eta abar.
Oso desberdinak diren pertsonak eta errealitatea modu ezberdinean ikusten dituzten pertsonak, une batez bada ere eta nahi gabe, bestearen bizitzaren partaide bihurtzen dira. Agian ez dira oroituko trenean zihozenen aurpegiez, baina momentu hura izan zen, egon zen, existitu zen. Baina beharbada baten batek momentu hartatik ondorioren bat aterako zuen edo beharbada ez.
Baina momentu guztiak bezala hura ere izan zen...
Iruzkinak
urtzi 2008-07-15 12:31 #1
ba bai... trenak zerbait berezia dake, jende ezezagunen historia lotzeaz gain, urruneko bi puntu ezagunen arteko lotura ere bada...

ordu asko in ditut nik trenen, igandetan tolosa-gasteiz, batxilerren egunero zizurkil-tolosa, tolosa-zizurkil...

ondo ondo pasa udara!!

urtzi

dedio 2008-07-21 15:23 #2

Stik stak,se kitan y se poneeeeen

no se si estabas cuando volviamos una vez d deba y me puse a discutir con una vieja en el tren xk era una descarada,k entrĂ³ la ultima y keria medio vagon pa ella!!jajaja ahi todo pantxa apoyada en mi,y me decia k si iba incomoda k cogiera otro tren!

Utzi iruzkina: