Kategoria: trena
Gaur egun, hiru dira gure bailara mehatxatzen dituzten azpiegiturak, Abiadura handiko trena, goiktentsioko linea eta erraustegia. Hauek dira adibide esanguratsuenak baina gure egunerokotasunean, asko dira ingurugiroa erasotzen dituzten jarduerak. Hau dela eta mendi txarla bat antolatu da Iturmendin gure bailarak bizi dituen ingurugiro mehatxuen aurrean estrategia amankomuna adosteko asmoarekin. NON: Iturmendin NOIZ: Igandea, 13, goizeko 10etan.
Mikel Alvarez, Iñaki Barcena, Joxe Iriarte 'Bikila', Rosa Lago eta Iñaki Antigüedadek Abiadura Handiko Trenaren "gatazka ekologiko eta sozialean" ez parte hartzeko eskatu diote ETAri. AHTren aurkako ekintzaile hauek hilketak amorru bizia sortu dietela esan dute eta atentatu honen ondoren "AHTren kontrako herri mugimenduan borroka moldeei buruzko gogoeta sakona abiatu behar dela" adierazi dute.Aurrerapauso garrantzitsua iruditzen zait adierazpen hori. Orain arte, bazirudien, batzuen arabera behintzat, AHTren edo antzekoen eztabaidetan kritiko izateak ETAren ekintza armatuekin akritiko izatea...
Behin baino gehiagotan aipatu dut trena. Beharbada zerbait magikoa da niretzat. Izan ere mota askotako jendea biltzen du trenak. Bagoi xume batek adin, kolore eta gustu desberdinetako pertsonak elkartzen ditu bizitzako momentu labur batez bada ere. Barre algaraka dabiltzan atsoak, esku artean duen liburua interes osoz irakurtzen ari den gizona, bere pentsamenduetan murgilduta dagoen gaztea, musika topera jarrita duen nerabe bat, geldi egon ezin diren bi ume beren amekin eta abar.Oso desberdinak diren pertsonak eta errealitatea modu ezberdinean ikusten dituzten pertsonak, une batez bada ere ...
AHT ez da ohiko trena. Trenaren itxura osoa du, baina hegazkinaren parekoa da distantziei, geldialdiei eta energia gastuei dagokionez. Izan ere, AHT, lurretik doan hegazkina dela esan dezakegu. Gainera, urrun dagoena gerturatu ordez, gertu dagona urrunduko du. Azkarrago burutuko dute, noski, Madrildik Parisako bidea, baina bidean zeharkatutako herriak eta eskualdeak txikitu eta beren bizi-modua eta bizi-kalitate larriki kaltetuko ditu, AHT-ak ez baitu aldiriko garraiorako balio. Hirietan bakarrik geldituko da eta, ondorioz, ez ditu eskualde barruko joan-etorriak (eguneroko tren erabiltzaile...
Klasetik ohi baino goizago irten naiz. Egoitzara bidean, kakalardo gorri disdiratsu baten barruan amona bat ikusi dut poliki-poliki gidatzen eta barre eragin dit. Poza etorri zait ezpainetara nahiz eta zu 60 kilometrora egon eta berriz noiz ikusiko zaitudan jakin ez... Zure irudia etorri zait burura segituan... Egoitza ondoko dendara sartu eta goxokiak erosi ditut. Berriz elkar ikusten dugunean emateko asmoz, usteltzen ez badira bederen...Bazkaldu ondoren, maleta egin eta autobusa hartu. Bakarrik. Zure konpainiarik gabe. Zure eskua hartu gabe hartu nau loak...Autobusetik jaitsi eta zu ikust...
Maleta, maletina eta txamarra lodia. Jarlekuan eseri, egin beharreko bideari atzea emanda, heldu beharreko lekura heldu nahiko ez banu bezala. Parean eserlekua. Urruti. Hankak ezin bertan jarri. Ni atzeraka, aurrekoak aurreraka. Lau gizonezko eta hiru emakumezko. Zein baino zein bereziago. Urrutien erdi-lo, aurpegia eskuez eztaltzen duen atzerritarra. Aldamenean, lurrera begira doan eta, itxuraz, irratia entzuten doan gizon edadetu bat. Honen aurrean belarrietatik zintzilik mp4-a duen eta musika 1000Hz-tan jarrita duen gaztea. Ondoan, emakumezko edadetu bat. Andere txukuna, atsegin itxurak...
Mozorroak, trena, jaietako giroa,magia berezia...Zarata, iskanbila, burrunbada,ezezagunak,gu pozik eta lasai gure urduritasunean.Gustora gure epeltasunean.Nekea, logalea, gosea,ziplo lurrean botata.Trenaren zain.Zarata, hotza, erosotasun falta,lurrean, hala-nola lo.Trenaren triki-traka.Nire burua eta zure sorbalda.Nire eskua eta zurea.Zure begiak itxita, nireak irekita.Nire begiak itxita, zureak irekita.Trenaren triki-traka joan da.Oherako ordua.Xixko eginda, porru eginda, ziplo lo.Norbaiten musua masailean.Loti Ederraren antzera sentitu.Lo jarraitu.Ametsa ote?Hala bada, betirakoa izan dadi...
Guztiz legala da herri-kontsulta barik AHT eraikitzea. Nik dakidala sistema-aldaketak bai, kontsultatu behar dira, baina sistema horren arabera egindako gestioak ez, ez dago zertan, behintzat. Beraz ulertzen dut Eusko Jaurlaritzak (EJ) ez duela zertan AHTri buruzko galderarik egin behar.Baina bai EAEn zein Nafarroan parlamentuen %86aren babesa badu, eta hori herriaren nahiaren isla bada, zein beldur dago ba, AHTri buruzko kontsulta egiteko? Ibarretxeren planaren inguruko kontsultan, parlamentuaren erdiaren babesak konfidantza nahikoa ematen badio EJri, zergaitik AHTren kasuan parlamentuaren...
Trena hartzen dudan bakoitzean gogo bat etortzen zait, pareko jarlekuan hankak jartzeko gogoa eta batzuetan, ezin izaten dut alde batera utzi. Egun horietan ikusten dut treneko pika, edo ikuskaria, edo dena delakoa. Gizon hori txikitatik ikusi izan duteta aipatu dudan gogo hori aspalditik datorkit... Behin baino gehiagotan harrapatu izan nau hankak pareko jarlekuaren gainean ditudala gizon bizardun horrek. "Arratsaldeon, hankak jaitsi, mesedez" esaten dit bere ahots lodiaz, kaso egin eta txartela erakusten diot. "Agur" elkarri esan eta hurrengo batean berriz ikusteko gogoa uzten dit, hurren...
Garai bateko irudiak zetozkidan burura: neska gaztea errailen ondoan zetzan, odoldua, lagunari zerbait adierazi nahian...alboan zituen oinetako bat eta poltsa...Harro baino harrogo zioen herriko alkateak, alegia, RENFEk 100 milioi (pezeta) inbertituko dituela oinezkoen pasabide seguruak eraikitzeko. Amorrazioz entzun nion esandakoa: zer zor diogu bada RENFEri? Ez al ditu 100 urte igaro sosik gastatu gabe!!Eta hara, gaur gertakaria!Pena eman dit. Izugarrizko pena gainera: neska gaztea lagunartera joateko prestatua izango zen (Santakrutzak Andoainen). "Badakizu, ohitura hori dute eta agian be...
Duela aste batzuk Eibartarren Zerrendara bidalitako artikuluan aldaketa txikiren bat egin eta blogean sartzea erabaki dut.Ez da orain artekoak bezain poetikoa eta bai da eztabaidagarriagoa, zuen erantzunak gustura jasoko ditut nahiz eta aurkako iritzikoak izan. Euskal Hiria ala Euskal Hiriak? Euskal Herrian bada urte askoz iraun duen tirabira politiko bat, zeini Euskal Gatazka izena jarri zaion. Estatus politikoa eta biolentzia dira gatazka hori osatzen duten bi gaiak. Gai horiek, azken urteotan, giztartearen ardura bihurtu dira, herri honek dituen beste behar askori itzala em...