Euskal Hiria ala Euskal Hiriak?

josu 1456149891816 Josu | 2006-02-05 19:54
2

Duela aste batzuk Eibartarren Zerrendara bidalitako artikuluan aldaketa txikiren bat egin eta blogean sartzea erabaki dut.
Ez da orain artekoak bezain poetikoa eta bai da eztabaidagarriagoa, zuen erantzunak gustura jasoko ditut nahiz eta aurkako iritzikoak izan.

Euskal Hiria ala Euskal Hiriak?

Euskal Herrian bada urte askoz iraun duen tirabira politiko bat, zeini Euskal Gatazka izena jarri zaion. Estatus politikoa eta biolentzia dira gatazka hori osatzen duten bi gaiak. Gai horiek, azken urteotan, giztartearen ardura bihurtu dira, herri honek dituen beste behar askori itzala emanez.

Horrela ba, Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) burutzen ari diren hainbat proiekturi ez zaizkie behar bezalako garrantzia eman. Ez zaie behar beste denbora eman eta exigitzen zuten garrantzi maila aitortu, arlo politikotik gizartearen interesa gatazka horretara bideratu delako.

Errepideak Madrilek ala Gasteizek, nork ordaitzen dituen baino, berez, interesgarriagoa litzateke jakitzea zergatik eta zertarako egiten diren. Egungo Eusko Jaurlaritzak argi du garapen ekonomikoa bultzatu behar duela EAEren lehiakortasun maila mantentzeko, eta horretarako asko dira azken boladan martxan jarritako proiektuak, besteak beste Garraio Sailetik abian ipinitakoak, hara non Eibar-Gasteiz autobidea (AP-1), Pasaiako Portua, Metro eta Tranbia, eta oraindik proiektu den Euskal Y-a deituriko Abiadura Handiko Trena, Prestazioa Altuko Trena, edo dena delakoa.

Guzti hauek adibideak baino ez dira, Ibarretxek zuzendutako gobernuaren modernitate eredua osatzen duten adibideak. Globalizazioak indarra hartzen duen heinean, gero eta zailagoa zaie gure enpresei ekialdeko enpresekin lehiatzea, faktore asko direla eta. Haien artean, aipagarrienak honako hauek dira:

-Hango soldatak txikiagoak izateaz gain, sindikatuen presio txikiagoa jasaten dituzte enpresek.

-Enpresek bertako instituzioen laguntza jasotzen dute haien produktuak esportatzeko.

-Dagoeneko garatutako produktuak lantzen dituzte. Ez dute inbertsiorik egiten  I+G+Ban (Inbestigazioa, Garapeta eta Berrikuntza, I+D+I gazteleraz). Guk asmatutakoa ekoizten dute, lehen lana aurreztuz.

Faktore hauetatik abiaturik, eta hemen soldata baxuagoak jartzea ezinezkoa dela ulerturik, Euskadik aurkako apustua baino ezin du egin, ekonomikoki bizirauteko, hurrengo hiru faktoreak bilatuz:

-Soldata altuak.

-Inbertsioentzat aukera interesgarriak sortu.

-Produktu berriak garatu.

Soldata altuak izan ahal izateko, nahitaezkoa da ongi prestatutako langileak egotea, hauek produktu berriak sortzeko eta hortik inbertsioak etortzeko. Halaber, ekonomikoki Euskadiri bultzada emango dioten inbertsioak egoteko, kalitatezko enpresak egon daitezen, ezinbestekoa da gure herria toki estrategikoa izatea, eta horretarako komunikazio-sare osatu bat beharrezkoa da. Ezin daiteke ukatu, orain arte esandakoei jarraiturik, honek bizi-kalitatearekin batera egin behar duela aurrera, horretarako aisialdi, erosketa eta komunikaziorako zerbitzu garatuak eraginez.

Hortik datozkio Ibarretxeri eta bere gobernuari hainbeste "proiektu zoro" martxan jartzeko beharra, gogoa eta kemena. Eta, argumentu hauei jarraituz, ez zaie arrazoirik falta, baina proiektu konkretuak banaka behatuz gero, akatsak ere badituztela kontura gaitezke. Besteak beste, Euskal Hiria delako ideia garatzearekin batera herriei bizkarra emateko arriskua.

Euskal Y-a delako Abiadura Handiko Trena (AHT) bultzatzeko arrazoiak orain arte azaldutakoak dira. Hori da Nuria L. de GereƱu Garraio Sailburuak defendatzen duen tesia. Baina horren atzean orain arte eztabaidatu ez dagoen emaitza bat ere badago, ekologia alde batera utzita. Euskal Y-a ezinbestekotzat jotzen dute gobernukide batzuek Euskal Hiria garatzeko. Batzuek diot, Ezker Batua ez baitago ados. Baina hirukoak dituen desberdintasun ideologikoak alde batera utzita, proiektu honek izango duen ondorioetako bat da ni larritzen nauena: Euskal Hiria nortzuk osatuko duten.

Asko eta askok sinestuta dute edozein euskal hiriburutara 15 minututan iritsiko direla, baina hori ez da guztiz egia, izan ere horretarako puntu konkretuetan bizi beharko dira. Bilbo, Gasteiz eta Donostiari inguruetara hedatzeko aukerak emango dizkio, eta antzera Arrasateri (4. Euskal Hiria), hiru hiruburuen erdigune izango baita, baina aurkakoa gertatuko da beste hainbat herrirekin. Lea Artibai, Debabarrena eta Urola Kosta kanpoan uzteaz gain, ez du herrien arteko komunikazioa bermatzen, herrietatik hirietara etorpenak bultzatu baizik, eta hortaz hirietan ekonomia garatuz doan bitartean, pisu gutxiagodun hiri eta herriak etxez osaturiko bizigune soilak izatera kondenatuko dituzte pixkanaka. Hor dago gakoa eta hortik datozkit zalantzak: Euskal Hiria ala Euskal Hiriak ari gara bultzatzen?

Igor Calzada

Igor Calzada 2007-07-09 00:08 #1

Kaixo,

Aizu idatzi al duzu gehiago Euskal Hiriari buruz?

Horrela bada, bidaliko didazu mesedez,

eskerrik asko.

Igor C.

Josu

Josu 2007-07-09 03:24 #2

Kaixo Igor,

Eskerrik asko. Blogean ez dut besterik idatzi, akaso Eibartarrak posta
zerrendan baina egia esan, ez dakit. Zeozer
idazten badut bidaliko dizut.

Agur bero bat.

Utzi iruzkina: