Kategoria: artikulua
Kaixo! Saioa Zubikoa naiz, eta Mendillorriko institutuan ikasten dut. 15 urteko neska naiz, eta 4.DBH nago. Artikulu honetan, 1.mailatik 4.mailara izandako ibilbideaz hitz egingo dizuet. 1.maila hasi nuenean, oso txikia nintzen, bai fisiko eta mentalki, eta oso neska langilea nintzen. Ez nintzen oso lotsatia, beraz asko erlazionatzen nintzen nire klasekoekin. Ikasketetan oso ongi nihoa, nota onak ateratzen nituen, langilea nintzen, klasean ongi portatzen nintzen... Baina batzuetan gehiegi hitz egiten nuen. Niretzat 1.mailara pasatzea aldaketa asko suposatu zitzaidan, nik handiak ginela pen...
Lotsatu egiten zara jendaurrean jartzen zarenean? Ez dakizu zer esan? Lasai! Amaitu dira estualdiak! Gure metodoaren bidez, ordu luzeetan hitz egingo duzu! Azpian multzo batzuk dituzu; lehen multzotik atal bat hartu (edozein), eta pasatu hurrengora. Egin horrela azken multzora heldu arte. Orduan, bueltatu gora, eta hasi berriro. Jakina, multzo bakoitzari zure ekarpenak gehitu ahal dizkiozu (laukitxo batzuk hutsik utzi ditugu); horrela eginez gero, are luzeagoa bihurtuko da hitzaldia, eta zure ukitutxoa emango diozu. Probatzeko prest? 0 MULTZOA · &nbs...
Ez dakit zergatik, ia eztabaida guztietan aditzen dudan azken esaldia den; “zuk zurea eta nik nirea, baina biak dira onargarri”. Ño! Espresio hau kasu guztietan erabiltzea, ez dela baliagarri esango nuke. Eztabaida gai batzuetan baliagarri izan liteke, baina zoritxarrez, erlatibismoaren alderdi hau eztabaida guztietara zabaltzen ari gara eta ez dut uste, moral eta etika kontuetan, “zuk zurea eta nik nirea” espresioak balio duenik. Egia da gustuez hitz egiten dugunean, iritzi ezberdinak egon daitezkeela: Ea zakilaren neurriak inporta duen ala ez, gustu kontua denez...
Ez da makala Norrie May-Welbyk lortu duena. Historiako eta mundu osoko ofizialki onarturiko sexu zehatzik gabeko lehen pertsona izatea. Australian onartu diote pertsona horri bere burua ulertzeko moduaren kanpora begirako isla. Nortasun-agirian emakumea edo gizona jarrita berdin-berdin egingo zuen bere bizitza, bata eta bestearen gorputz eta izaeran saiatuta argi baitzeukan ez bata eta ez bestea ez zela; gizon jaio arren, ezin hala bizi; beraz, bere burua transexualtzat jota jarraitu beharrekoak jarraitu eta emakume bihurtu zen. Emakume ere ezin sentitu, ordea. Hori nahastea, hori arazoa,...
Bada denbora piska bat gaztetxearen loraldi handi harez geroztik eta gauza asko aldatu zaizkit bizitzan. Ez dut gezurrik esango, gaur egi gordinak nakar, gordinegiak.Lore ximeldu bat nintzen elizako aldapan argazki hura atera zenutenean, Etxeluze amets bat besterik ez zen orduan eta horrelako amets bat baino gehiago bihurtu zitzaigun amesgaizto gure Oriyo maitean. Ezkor nintzen, oso ezkor!Baina bazen zerbait aldatu zena. Lagunak etxera bisitan zetozenean arraunaz bost minutu, Ezker Abertzalearen eztabaida prozesuaz ordu erdi bat eta gaztetxeaz eta gazte festez ordu ta erdi berriketan... zer...
Eman dezagun urtarrileko igande arratsalde euritsu batean, zure etxeko besaulkian erdi lokarturik zaudela, AEBetako presidentea hiltzeko gogoa etortzen zaizula. Hori, ondo pentsatuta, ez litzateke batere arraroa izango: denok dakigu zein aspergarriak diren (areago: gorrotagarriak diren) arratsalde eterno horiek. Eta, bestalde, nork ez du noizbait izan amets zoro hori ametsen soroan: AEBetako presidentea hiltzea, nola eta norberaren etxeko besaulkitik mugitu gabe! Krimen perfektu hori nekez bururatuko zitzaion Alfred Hitchcocki berari ere, hain pentsamendu arrunta izanda. Ideia horrek abanta...
Nire artikulu bat agertu da EIZIEk sustatutako "Langintza Xeheki" sailean."Duela hamazazpi urteko itzulmoldeak Julio Cortázarren Hegoaldeko autopistan"
Slavoj Žižek Bilbon izango da gaur arratsaldean, 18:30ean, Gutun Zuria Letren Nazioarteko jaialdiak gonbidatuta. “Egoera ikaragarri txarra da, baina ez serioa” izeneko solasaldian arituko da. Guk, Esloveniako filosofo eta teoriko kritiko horren bibliografia luze eta interesgarritik, lagin bat dakarkizuegu, The Plague of Fantasies (1997) liburutik euskaratua (gaztelaniaz: El acoso de las fantasías, 1999) Nor onartuko dute mundu kapitalista garatuaren “barruan” eta nor utziko dute kanpoan? Yugoslavia ohiaren adibidea adierazgarria da: desintegrazioaren antzezp...
Leitu berri dugu inakademiko Erramun Gerrikagoitiaren diatriba Berria paperean inprimatua 2011ko martxoaren 22an titulatzen Xabier Kintanari erantzunez. Guk, Gerrikagoitiaren elukubratione intellektual perseveranteek abrumaturik, geure ignorantzia supinoan inquiritzen diogu gure imbezillitate zerebrala illumina dezala bere jakituria imperforableaz. Prezisionez, hauxe jakin nahi dugu: Grekeraren eta latinaren vokabloen utillitatione massivoa da zure testuen ossifikationearen karakteristika prevalente eta obsessivoa. Gu konstanteki klimaxeraino arrivatzen gara zure turbulentzia retorik...
Nola ordenatu armairuko liburuak? Egileen arabera? Gaika? Handitik txikira? Koloreka? Ez! Hemen beste modu bat aurkeztuko dizuegu: liburuetako tituluak elkarren artean uztartzea eta bide batez literatura sortzea. Bai, ondo irakurri duzue: zuek ere idazle bihurtzea, tituluak bata bestearekin lotuta. Nola egin hori? Oso erraz: tituluen artean nolabaiteko bikote esanguratsuak eginez. Helburua? Halako aforismo bitxiak sortzea. Ariketa hori nahi beste luza daiteke, baina guk 101 liburura murriztu dugu gure ahalegina. Hauxe da erronka: lehen liburua bigarrenarekin lotzea, bigarrena h...
XXI. mendean, txikia da nagusi. Aukeran, nahiago ditugu gauza txikiak. Ordenagailu mandoen ordez, ultraeramangarriak erosten ditugu. LP zaharkitu haien lekuan, zintak erosten hasi ginen, baina, haiek ere zahartuta, CD fin-finak erosteari ekin genion; hori ere ez ei da nahikoa baina: MP horiei esker, tresna txiki baten askoz ere musika gehiago pilatzen dugu. Agian, minimizatzeko moda hau muturrera eramanez gero, egunen baten munduko musika guztiak biltzen dituen belarritakoak erosi ahal izango dira. Ainbentarlo! Jakina!: ordenagailua, telefonoa, agenda, erloju-iratzargailua, argazki-kamera, ...
Itsasketa giroan badira antzinatetik datozkigun hitzak. Lehen, itsasontzi inguruetan usu erabiltzen zirenak baina, denborak ohiko izatetik ia desagertzeraino eraman dituenak; “Haga” dugu horietako bat. Egurra izan da oraintsu arte nabigaziorako ezinbesteko oinarri. Egurrezko hagak edo ontzi-hagak, mastak, tantaiak deitu, denbora luzetan izan dira gure itsasertzetako jaun eta jabe. Zibilizazioen hastapenetatik, eta bereziki haizearen indarraz baliatzeko gai ziren itsasontziak prestatzeari ekin zitzaionetik, ezin da nabigaziorik ulertu egurrezko hagarik gabe. Hemen, gure ...
hemen ikusgai: http://www.gaztezulo.com/ehunetahamaika/ (80.orr)Beste elkarte batzuen artean Berbaizuren 10 urtetxoak ere aipatu dituzte, benetan poztekoa! Zorionak danoi!
Jarraian datorkiguna, Firefox-en inguruko artikulu bat da. Joxe Aranzabalek bidalitako ariketa bat, hain zuzen.Programa honek, Internet Explorer programak betetzen dituen funtzioez gain, erabiltzailearengan gehiago pentsatzen du. Lehenik, virusak gehiago ekiditen ditu, eta gauza garrantzitsuena izango litzateke. Horrez gain, ordenagailua itzalduko balitz Firefox erabiltzen ari garen momentuan, berriz pizterakoan lehen geuden tokira joateko aukera ematen digu. Gainera, lehiatila bakar batean fitxa ugari irekitzeko aukera ematen du. Beraz, Internet Explorer erabiltzen dutenentzat, Firefox pr...
Firefox nabigatzaileari buruz zenbait gauza esatearren, esan beharra dago gugan pentsatu dutela nabigatzaile hau sortzean. Hasteko, abiadura handiko nabigatzailea da, Internet Explorer baina azkarragoa dela esango nuke, eta hori da nabigatzaile bati eskatzen zaion gauza garrantzitsuena. Bestalde, lehio bakar batean fitxa asko irekita edukitzeko aukera ematen du, eta hori benetan erosoa iruditzen zait. Azkenik, hirugarren ezaugarri positibo bezala, ordenagailua bapatean itzaltzen zaizunean eta berriz ere piztean, galdetu egiten dizu ea berriz buelta tu nahi duzun itzali aurretik zinen lekura...
Hizpideak Mozorroak kanpainan Mikel Lizarralde (Berria.info 2009-II-22)Alfonbra gorririk ez, baina Hollywood Boulevarden egongo balira bezala ari dira gure politikarietako asko hauteskunde atari honetan. Benetako kanpaina aspaldi hasi zela jakitun, eta komunikabideetan azaltzeko modu eraginkorrena indarra mamian baino gehiago azalean jartzea dela pentsatuta, Ajuria Enerako bidean Hollywood aurkitu dute askok eta askok. Azken batean, mitinekin nor edo nor eramango dute beren altzora, baina aurrez aurrekoan baino gehiago -horietan zalantza gutxikoak biltzen dira-, komunikabideen bitart...
berria.info"Koalizioan doanean eskumakoa bihurtzen den ezker abertzale autonomistaren kondoi zulatuek ekiditen ez badute, martxoaren batean haurdunaldi bat iragarriko da. Ez dakigu ehunik ehun zelan deituko den piztia: Josu Jon Ibarretxe Lopez, Josunor Lopez Ibarretxe, Negozio Biribil Lopezetxe, Errautskoke Ibarpez... batzuek diote jokoan dagoena Gasteizko parlamentua denez Jose Juan Lopez de Ibarretxe bezalako abizen arabarrak sor litezkeela. Ondorio seguru bakarra zera da, justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independentea gura dugunoi Purkullu emango digutela. Zentzu figuratuan,...
Mitxel Kaltzakorta irakasleak bi artikulu jakingarri argitaratu ditu galdegaiaren erabilerari buruz, Euskalingua aldizkarian. Hemen bata, eta hemen bestea.Herri-ipuinetan aztarrika aritu da Kaltzakorta, galdegaiaren joerak ipi-apa guztiekin argitu nahian.Komeni da, orobat, Bittor Hidalgok egindako lan eskerga gomutara ekartzea berriro ere.
berria.info"Panikoa arnas liteke gure herriko kaleetan. Madrilen, orain hamar urte kolpe eta mehatxu artean sudurretik odoletan nengoela entzundako berbak profezia bihurtu dira: «En vuestro pueblo hay mucha mala hierba y no sabeís lo que os espera, vascos de mierda». Agian errimatzen zutelako ez ditut sekula berbok ahaztuko. Sei hilean behin sarekada bat dago Algortan. Ezjakin artaburuentzat pijo eta surflarien herria denak botereari min handia egiten dion errealitate borrokalaria islatu du bere historia osoan: Euskal Herriko lehen alkatetza abertzalea, euskal kulturan erreferentea den jend...
Azken urteotan asko ari naiz aditzen gero eta jende gehiagok dakiela euskara. Nik ez dakit estatistikek magia egin duten edo zer, baina euskara erabiltzen dutenak ziur naiz, gero eta gutxiago direla. Nire guraso eta aiton-amonek, euren ama hizkuntza euskara baldin bazen, guztia euskara hutsean egin ohi zuten. Are gehiago, beste hizkuntzak ez zekizkiten, orduan zeukaten bidaiatzeko zailtasuna zela medio. Baina horrek ez du ezer justifikatzeko balio. Garbi dago, hizkuntza bat ez dela galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik. Eta hori...
hau gorputza da
Ongi etorri trikitilarien blogera!HUHEZIKO Ikus-Entzunezko Komunikazioko hiru ikasle gara (Iraia, Itziar eta Jon) eta oraingo honetan trikitixari buruz arituko gara.Bigarren lauhilabeteko Mendeberri proiektua blog bat egitean datza eta gogotsu hasi garenez lan ona egingo dugulakoan gaude. Animo guztioi!!