DISKURTSO AMAIGABEA

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-09-01 22:17

Lotsatu egiten zara jendaurrean jartzen zarenean? Ez dakizu zer esan? Lasai! Amaitu dira estualdiak! Gure metodoaren bidez, ordu luzeetan hitz egingo duzu!

Azpian multzo batzuk dituzu; lehen multzotik atal bat hartu (edozein), eta pasatu hurrengora. Egin horrela azken multzora heldu arte. Orduan, bueltatu gora, eta hasi berriro.

Jakina, multzo bakoitzari zure ekarpenak gehitu ahal dizkiozu (laukitxo batzuk hutsik utzi ditugu); horrela eginez gero, are luzeagoa bihurtuko da hitzaldia, eta zure ukitutxoa emango diozu.

Probatzeko prest?

0 MULTZOA

·       Jaun-andreok

·       Entzule preziatuok

·       Entzuleria prestu hori

·        

·        

·        

 

1. MULTZOA

·       Instituzionalizazio autonomikoaren ondorengo

·       Dikotomia eraberritzaile askoren azpitiko

·       Aldaketa politikoen eraginez izandako

·       Gorabehera ekonomikoen ondorioz antzemandako

·       Gizarte tradizionalaren bilakaeratik eratorritako

·       Gogoeta hegemoniko batetik sustatutako

·       Harremanezko esparruek bultzaturiko

·       Giza hierarkizazioaren karietara sortutako

·       Modu sinkronikoan hainbat arlotan dakusagun

·       Susperraldi intelektualaren inguruan garatutako

·       Oinarrizko herri-egituren kateatzetik datorren

·       Funts kurrikularrek irudiz bermaturiko

·       Ideologia antagonikoen talkek eragindako

·       Elite batek sustatutako hausturaren barneko

·       Haborokin birtualez itsuki gauzatutako

·       Azalkeria sozializatzailearen baitako

·       Nahitaezko irakinaldi metafisikoek beharturiko

·       Ezaupidearen kimatze goiztiar batek ekarritako

·       Ohiko salbuespenen aldarrikatzetik kanpoko

·       Gutxiengoen nagusikeriaren sakralizazioak sorrarazitako

·        

·        

·        

·        

 

 

2. MULTZOA

·       egituratze poliedrikoen sistematizazioak

·       izarigabeko estandarizazioak

·       estonamendu emozionalak

·       dislokazio paradigmatikoak

·       irudikapenen formulazioak

·       mailaketa kontzeptualak

·       metaketa esponentzialak

·       kapital kulturalaren antzaldaketak

·       alegiazko autarkiak

·       ikusmoldeen dibertsifikazioak

·       nahasdura existentzialak

·       kadentasun organikoak

·       ohikunde orokortzaileak

·       kanibalismo belarjaleak

·       determinismoarekiko idolatriak

·       akelarre mediatikoak

·       testuinguru disolbatzaileak

·       barealdi kosmogonikoak

·       eraldaketen monotoniak

·       gurtzalekeria inorganikoak

·       prozeduren bihurrikatzeak

·       orotariko sailkatzeen ugaltzeak

·       bilakaeren atomizazioak

·       egokitzapen desegituratzaileen batuketak

·       mirabetza protokolarioak

·       indarguneen sakabanatze estrategikoak

·       lardaskeria estatistikoak

·       jukutria egozentrikoak

·       kimera postmodernoak

·        

·        

·        

·        

 

 

3. MULTZOA

·       , gaingiroki ez bada ere,

·       , oroz gain,

·       , besteak beste,

·       , adiera hertsian hartuta,

·       , hein handi batean,

·       , ezinbestean,

·       , aditu askoren aburuz,

·       , begi-bistan denez,

·       , inolako zalantzarik gabe,

·       , hala ez dirudien arren,

·       , goizago edo beranduago,

·       , sinestea kostatzen zaigunagatik,

·       , oro har,

·       , era batera edo bestera,

·       , ezarian-ezarian,

·       , ondikoz,

·       , aldez edo moldez,

·       , agi denez,

·       , seguru asko,

·       , nolabait (ere),

·       , nahiko genukeen baino usuago,

·       , itxura guztien arabera,

·       , eskuarki,

·        

·        

·        

·        

·        

·        

 

 

4. MULTZOA

·       gure esparru geografiko-emozionaletik landa geratzen den

·       efektismo pirotekniko hutsaletara kondena gaitzakeen

·       idolatriaren itsukerian oinarritutako etorkizun kaotikora garamatzakeen

·       jasangarritasun eramanezina besterik suposatzen ez duen

·       ezagutzazko lazeria larderiatsuak sor litzakeen

·       gure xedeetatik eta benazko planteamenduetatik urrunduko gaituen

·       egokitze globalizatzaileak ekiditeko behar-beharrezkoa genukeen

·       kualifikazio handiko giza kapitala lehenestera eraman beharko gintuzkeen

·       birfundazio-prozesu antzuen etenduratik letorkeen

·       plangintzen burutzapena era sinbolikoan ezaugarrituko lukeen

·       egoera protoiraultzaile armoniatsuaren ateetan utziko gintuzkeen

·       testuinguru sinkronikoaren itzulikatzea ekarriko lukeen

·       batura multikulturalaren eraginez arriskugune bihur litekeen

·       soilik ornamentu hutsalei jaramon egitera eraman gaitzakeen

·       desoreka desintegratzaileak indartuko lituzkeen

·       benetako arazoak karikarizatu besterik egingo ez lukeen

·       bizikidetzazko jardunbidea oztopa lezakeen

·       ohigabeko aiurriak azalera ditzakeen

·       egungo errealitatearekin talka dagien

·       hondamendi egozentrikoaren lilurarekin gogobete gaitzakeen

·       endeleguaren jariakinen gehiegizko kudeaketa eginaraziko digun

·       aro likido berriarekiko egarria agor lezakeen

·       zenbait estamenturen argudioen baldankeria dardaraziko lukeen

·       balakatzaile profesionalen artifizioak xehekatuko lituzkeen

·       hainbat izapideren buruketa burugabeari iraungitze-data jarriko liokeen

·        

·        

·        

·        

·        

·        

 

 

 

5. MULTZOA

·       determinismo sinboliko batera eraman gaitzakeelako irudipena dut.

·       atzeraldi kognitiboaren isolamendua bermatzen du.

·       ainguratze-prozesu arriskuz betearen aurrean jarriko gaitu.

·       baitezpadako lidergo baten morrontzaren baitara kondenatuko gaitu.

·       ikusmolde anitzen metaketa ekarriko du ondorio moduan.

·       premiazko erregulazio neurgaitza baldintzatuko du.

·       egiturazko eraldaketa instituzional bortitza hezurmamituko du.

·       konduktibismo anarkikoa agerian utziko du.

·       gainbehaketa itsuetan tematzea dakarke, horren albo-ondorioak tarteko.

·       planteamendu anakronikoak hautemateko bidea erakuts liezaguke.

·       normalizazio-egoeraren lausoaldia lekarkigukeela begitantzen zait.

·       aldarrikapen bateratuen aroa irekiko bide du.

·       jakituriaren barreiatze aglutinatzailea bideratuko duelakoan nago.

·       jazarkunde patriarkalistaren idealizazioa ernaraziko du.

·       garapen hermeneutikoa lortzeko modua mahaigaineratuko du.

·       lehentasunezko endekatze iraunkorra segurtatuko du.

·       enbata sasiartistikoa behin betiko fosiltzera lagunduko du.

·       zaramatika araugile baterako arbuio giroa bizituko ahal du!

·       jarraikortasun megadiskurtsiboari jarraibidea emango dio.

·       zorizko mekanismo irabiatzaileen premia ikusaraziko digu.

·       ainguratze-faseen  pizkundea nabarmen gauzatuko duelako aierupena dut.

·       geldikako mendekotasun arrandiatsuaren ugaltzeaz zipriztinduko gaitu.

·        

·        

·        

·        

·        

·        

 

 

6. MULTZOA

·       Eta ez hori bakarrik!

·       Diodana ausarta denagatik, hau ere erantsiko dut:

·       Edozein modutan ere,

·       Nolanahi ere den,

·       Orobat, zinez diotsuet:

·       Halaber, ez dezagun ahantz honako hau:

·       Ildo beretik, hauxe gehituko dut:

·       Hala eta guztiz ere,

·       Jakina!

·       Beste alde batetik,

·       Halaber, irmoki sinesten dut honako honetan ere:

·       Sinets iezadazue:

·       Honaino iritsirik, erants dezadan, bide batez, beste oldozpen hau:

·       Hori horrela da, eta areago esango dut:

·       Eta hori ez da guztia, ez horixe!

·       Zernahi gisaz,

·       Horrekin batera, hau ere esan behar dut:

·       Guztiarekin ere,

·       Zer gerta ere, kontuan hartu beharrekotzat jotzen dut beste hau ere:

·       Hausnarketok osatze aldera, esan dezadan, apalki bada ere, honako hau:

·       Jorratzen ari garen gai honen inguruan, hona hemen beste puntu bat:

·        

·        

·        

·        

·        

 


Utzi iruzkina: