Mozorroak mozorro, zer deritzozu zuk?
Hizpideak
Mozorroak kanpainan
Mikel Lizarralde (Berria.info 2009-II-22)
Alfonbra gorririk ez, baina Hollywood Boulevarden egongo balira bezala ari dira gure politikarietako asko hauteskunde atari honetan. Benetako kanpaina aspaldi hasi zela jakitun, eta komunikabideetan azaltzeko modu eraginkorrena indarra mamian baino gehiago azalean jartzea dela pentsatuta, Ajuria Enerako bidean Hollywood aurkitu dute askok eta askok. Azken batean, mitinekin nor edo nor eramango dute beren altzora, baina aurrez aurrekoan baino gehiago -horietan zalantza gutxikoak biltzen dira-, komunikabideen bitartez egiten dute boto ehiza politikariek.
Eta komunikabideetan badakigu zerk pizten duen arreta. Itsasoan bus-titzen den hautagaia, sardina jana prestatzen duena, mendi tontorrera igotzen dena, arraunean azaltzen dena... Inauterietan gaude, eta batek mozorroa jantzi izana ere leporatuko die, nahiz eta, askotan, egiten dutena sinetsita egiten duten irudia eman.
Iruzkinak
catalina 2009-02-27 09:51 #1
<P>Ados nago iritzi honekin, politikariak boto bila ari dira kominikabideen bitartez eta gainera azalpen gutxi ematen dute euren programei buruz. </P>
<P>Horregatik, agian, telebistako lehiaketa bat antolatu behar izango litzateke,"Gran Hermano" bezala, hautagai guztiak etxe baten barruan, hilabete osorik estabaidatzen. Ez dakigu zer gertatuko den, baina honekin hobeto ezagutuko genuke aukerak.</P>
<P> </P>
bertxo 2009-02-27 15:47 #2
Catalina, ideia ezin hobea! Honela ongi ikusiko genuke politikariak nolakoak diren, esaten dutenaz gain benetan zer pentsatzen duten jakingo genuke. Ea telebista kateren bat animatzen den!
Utzi iruzkina: