Musu truk

KLIKATRUK!

Hauxe lehen erakutsi dizuedana: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-shehulct/eu/contenidos/informacion/ehulku_aholku_guztiak/eu_guztiak/adjuntos/ERE(2).pdf


Euria eta hotza oraindik gure artean  edukiagatik, ez etsi. Esaera zaharrak dioskunez, urte ona dugu zain. Aditz trinkoen erantzunak dituzue hemen datorren astean begiratzen joan zaitezten. http://docs.google.com/Doc?id=dcd3xfqh_11htp644c7&hl=en


Hala dio esaera zaharrak; benetan hala gertatzen bada eta zer egin ez dakizula bazaude, zauden tokian zaudela hementxe denbora pasatzeko eta aprobetxatzeko modua. http://docs.google.com/Doc?docid=dcd3xfqh_10hdwbttdh&hl=en


Eta oporretan, zer?

6
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2009-04-06 15:18

Aste Santuko oporrak ate joka ditugu, gehienontzat pilak kargatzeko garaia izaten da, baina ihesbidea badira ere arazobidea ere izan daitezke. Zer iritzi duzu horren gainean? Bideoan egun oporrak, bizitza antolatzeko dugun moduaz dihardute WAZEMANKekoek. Berdin pentsatzen al duzu?  <P> 


Zalantzarik baduzue aditzoinaz edo aditzoina+arazi-z, hemn dituzue erantzunak. Zalantzaren bat geratu bazaizue glan komentatuko dugu. http://docs.google.com/Doc?id=dcd3xfqh_9fw78bgcq


Ez dakit etxez etxeko zabor bilketaren inguruko informaziorik baduzun. Gaur egun ez dakigu zaborrarekin zer egin, ez dugu gure etxe ondoan zabortegirik  nahi, baina, aldi berean, zaborra sortu eta sortu ari gara. Zein izan daiteke bidea? Bideoa bistaratu ondoren, saia zaitez Zaborraren gaineko ideia zaparrada biltzen hemen bertan,  ea guztien artean zein ideia jasotzen dituzuen.  


Arazi eta Aditzoinak

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2009-03-11 16:01

Hau da  Euskaltzaindiak dioena Arazi eta Aditzoinen formari buruz: http://docs.google.com/Doc?docid=dcd3xfqh_6sqb9z6gw&hl=en Ondo irakurri eta ondoren praktikan jarri ariketatxo hau eginez: http://docs.google.com/Doc?docid=dcd3xfqh_7mhtwr7vz&hl=en


Esan bezala hemen duzue erdal gerundioa euskaraz zuzen egiten lagunduko dizuen azalpena. http://docs.google.com/Doc?docid=dcd3xfqh_8t8b95wg9&hl=en


Hizpideak Mozorroak kanpainan Mikel Lizarralde  (Berria.info 2009-II-22)Alfonbra gorririk ez, baina Hollywood Boulevarden egongo balira bezala ari dira gure politikarietako asko hauteskunde atari honetan. Benetako kanpaina aspaldi hasi zela jakitun, eta komunikabideetan azaltzeko modu eraginkorrena indarra mamian baino gehiago azalean jartzea dela pentsatuta, Ajuria Enerako bidean Hollywood aurkitu dute askok eta askok. Azken batean, mitinekin nor edo nor eramango dute beren altzora, baina aurrez aurrekoan baino gehiago -horietan zalantza gutxikoak biltzen dira-, komunikabideen bitart...


Konparazio perpausak errepasatzeko has zaitezke berridazketa hauek egiten, adostuko dugu noizko egin zenbat. Dena dela, gogoa baduzu lehendabiziko seiak egin! http://docs.google.com/Doc?id=dcd3xfqh_4kc98zdhh&hl=en Zalantzak badituzu hemen bertan komentatu beste ikasleekin.