Musu truk

KLIKATRUK!

    Hiriko txokoek gugan sortzen duten zirrara adierazteko dugun gaitasuna neurtu ahal izango dugu lehiaketa honen bidez. Gaia: Hiriko eta inguruetako txokorik maiteenak. Aurkeztu beharrekoak: Argazki bat edo bi eta 200 hitz inguruko idazlana. Argazkiaren kalitatea ez da baloratuko, kontuan hartuko dena idazlana izango da, bertan adierazitako sentimenduak, zirrarak, pasadizoak kontatzekotan beren originaltasuna, sorrarazten dituen emozioak, idaztankeraren edertasuna. Lanak 2007ko azaroaren 28/29rako aurkeztu behar dira.       Aurkezteko lekua:  ...


Galdeontzien tartea (5)

3
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-11-08 11:36

Gure proposamena ezberdina da, aste honetan arazo logiko bati konponbidea aurkitzea proposatzen dizuegu. Baserritar bati lagundu behar diogu erreka gurutzatzen. Erreka zeharkatzeko txalupa txiki bat dauka baserritarrak. Errekaren alde batean saski bete aza , ardi bat eta otso bat daude. Baserritarrak alde batetik beste aldera eraman behar ditu saki bete aza, ardia eta otsoa. Txalupan, aldiko  gauza bat bakarrik eraman dezake eta GORATU.... "Otsoak ardia jaten du, ardiak aza jaten du". Kontuan izan nor norekin uzten duzun, baserritarra ez baita eurekin egongo ordena jartzeko! Nola lortu...


Bernardo Atxagak denboraldi luzea emango du Renon (AEB), liburu bat datzi nahi baitu han. Bertan izandako bizipenak, gogoetak eta poema zein narrazio laburrak bilduko ditu, besteak beste blog honetan http://www.atxaga.org/blog Animatuko al zara erantzuten, idazten?


Galdeontzien tartea (4)

4
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-10-30 10:36

Adinaren aurkako gerrak ohitura asko aldarazi dizkigu aspaldi honetan. Ogi gutxiago, ur gehiago, kaloria gutxiago, postizo gehiago. Nolako itxura, halako balioa dugu, eta edozerk balio du eredura hurbiltzen laguntzen badigu. Eta zu, hor azaltzen dizkiguten neurri horien aldekoa al zara? Postizoren bat jarri duzu edo jarriko zenuke dirurik bazenu? Animatu eta emaguzu zure iritzia!


Liburuaren gaineko informazioa duzu blogean bertan, baina berrietan atzera egin behardo duzu. Jo iazko urriko berrietara eta pixkanaka joango zara liburuaren gaineko informazioa eskuratzen. 1. Fede Ezkerra eta Bartali. 2. Biturixa. 3. Lauaxeta.  


Txikia bada ere, zuek ere koloretan ikus dezazuen


Erakusketa zain duzu...

6
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-10-18 16:22

  Erakusketarako margolanak dituzu hemen ikusgai, presta ezazu egokitu zaizuna. http://images.google.es/imgres?imgurl=http://bellquel.bo.cnr.it/attivita/restore/data/paris/bilder/b3.jpg&imgrefurl=http://bellquel.bo.cnr.it/attivita/restore/data/paris/htmls/b2.html&h=281&w=205&sz=25&hl=eu&start=4&tbnid=jfxkLmpRow8jjM:&tbnh=114&tbnw=83&prev=/images%3Fq%3Daurelio%2Barteta%2Bpescadores%2Bvascos%26gbv%3D2%26svnum%3D10%26hl%3Deu%26sa%3DG Aurelio Arteta. Euskal arrantzaleak   http://images.google.es/imgres?imgurl=http://www.pintura.aut.org/4DPict%3F...


Galdeontzien tartea (3)

6
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-10-18 09:24

 HARATEGIA INTERNETEN Merkatua etengabe ari da aldatzen eta gero eta zorrotzagoa da,garapen hori erantzuteko erosketak interneten bidez egiteko aukera daukagu. Haragi-enpresa bat duen familia batek Estatuko lehendabiziko telexerra zerbitzua jarri du martxan Valladoliden."Jendeak erosketak egiteko edota ilaran zain egoteko astirik ez daukala ohartu ginen, eta negozioa zabaltzea erabaki genuen", azaldu du harategiko jabeak. Haragi zerbitzu "azkarra eta garbia" eskaintzen dute, berehalako kontsumoa ahalbidetzen duena. Gainera, haragia poltsa gardenetan gordeta ere banatzen dute, bezeroak...


Galdeontzien tartea (2)

4
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-10-09 11:41

Etxe hutsetan bizitzeko alternatiba ugari Etxea eta bizitza, biak lotuz izendatzen du euskarak gizakiok bizitzeko hartzen dugun lekua. Askotan, ordea, esanahia eta errealitatea ez dira bat etortzen, hutsik dauden etxebizitzetan bizitza gutxi izaten baita. Elkartzen mugimenduaren arabera, Euskal Herrian 255.000 etxebizitza baino gehiago daude hutsik eta ehun mila pertsona inguruk dauka etxebizitza beharra. Etxe hutsak okupatu eta horiei bizitza ematea, ordea, Hego Euskal Herrian delitua da 1996az geroztik. Dena den, horrek ez du okupazio mugimendua apaldu. (Argia astekaria 2103zenb.) Okupa i...


Galdeontzien tartea

9
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-10-01 18:54

Esan bezala 2007-2008 ikasturteari galdera batekin emango diogu hasiera. Lehenengo ongi ulertu mezua, ondoren erantzun. E-postaz omen dabil mezua, eta Joxe Aranzabalek argitaratu du bere blogean. Txortan terminoaren jatorri etimologikoa, ingelesean omen. Joxek dioen bezala, Si non e vero, e ben trovato, egia ez bada, ondo asmatua da. Ondala gitxi entera na nundik datorren "txortan" berbi. Euskal Herriko arrantzalik, aspaldi, ondala urte asko, aparteko uretan ibiltxen zinin, Terranova ingurun edo Gran Sol aldin, egun askoko marik etxen ben, denpora asko etxetik kanpo. Han ingurun lurre jot...